Mauletik mundura üskaz ari den Xiberoko Boza irratiak ere Diasporako euskaldunen berri bildu du bere web gunera
30/01/2007
PUBLICIDAD
Bizkaia Irratiak interneten ezarri dituen Diasporako euskaldunen elkarrizketen berri eman genuen joan den astean EuskalKultura.com-en. Ez da, ordea, irrati bizkaitarra sareko bere leihoan Diasporako euskaldunei lekua egokitu dien euskal irrati bakarra. Zuberoako Mauletik mundura üskaz ari den Xiberoko Boza irratiak ere leku berezia eraiki die Zortzigarren Probintziako euskaldunei duela gutxidandik interneten zabaldu duen egoitza zibernetikoan. Gonbidapena luzaturik da, hebendik, Diasporari buruzko lekukotasun horiek entzuteko eta, oro har, Xiberoko Bozaren web guneari bisita egiteko.Bizkaia Irratiak bezala bertako euskaraz diharduen Xiberoko Boza irrati euskaldun zuberotarrak www.xiberokobotza.org helbidean ezarria du interneteko bere egoitza. Eta hortxe, irrati bizkaitarrak bezala, lekua egin die 'artxiboak' atalean Diasporako euskaldunei buruzko zenbait lekukotasunei. Horien artean da Noel Elorga hizlari ezagunak euskal Diasporaren fenomenoari buruz eta Argentinako euskaldunez eskaintzen duen solasaldia (entzuteko, saka hemen. Harekin batera daude Ameriketara joandako euskaldunek