Work for Basque Speaker: Anna Lavelle of Lionbridge is looking for Basque speakers who can work from home. The full text of the ad for the job is here:
Lionbridge enrpesaren webgune ebaluatzailea
Mota: Lanaldi partziala
Iraupena: Zehaztu gabea
Lionbridge Technologies, Inc. (Nasdaq: LIOX) enpresa globalizazio eta frogaketa zerbitzuen hornitzaile garrantzitsuenetako bat da. Lionbridge-ek errekurtso globalak programa frogatuen kudeaketarako metodologiekin konbinatzen ditu, bezeroei enpresa azpikontratatu gisa laguntzeko, enpresaren produktu eta edukientzako beharrezko zerbitzu guztiak eskainiz, haien bizi ziklo osoan zehar: diseinua, globalizazioa, frogatzea eta mantentzea. Industria guztietako organizazio globalak Lionbridge-engan ezartzen dute bere konfiantza nazioarteko merkatuko parte hartzea handitzeko, produktu eta eduki globaletara azkar egokitzeko eta enpresako aplikazio eta informatika sistemetan egindako inbertsioen emaitzak hobetzeko Lionbridge-en egoitza nagusia Waltham-en (Massachusetts) kokatzen da eta beste 50 zentro baino gehiago ditu 25 herrialdetan banatuta, Lionbridge eta VeriTest marken izenpean zerbitzuak eskaintzeko. Informazio gehiagorako, zoaz www.lionbridge.com.
Lionbridge Technologies taldea, mundu osoko 25 herrialdetan egoitzak dituena, lanaldi partzialerako langile autonomoen bila dabil, euskara eta ingeles maila aitua dutenak eta Euskal Herrian bizi direnak, euren webgune ebaluatzaileen taldera batzeko.
Gaitasunak:
· Ingelesa jakitea beharrezkoa da, hizkuntza horretan lan egiteko mailan.
· Euskaraz jakin behar da.
· Interneta oso ongi ezagutu eta erabiltzen duen jendearen bila gabiltza, erabiltzaile maila baino altuagoa dutenak.
· Informatikari buruzko ezagutza izatea gomendatzen da, baina ez da beharrezkoa.
· Jaiotzez euskalduna ez bazara, Euskal Herrian gutxienez 5 urte eraman behar dituzu.
· Ingeleseko ziurtagiri ofizialak (adibidez, Cambridge-eko Unibertsitatearenak) lagungarriak dira.
Lana sareko bilatzaileak ebaluatzean datza. Ordutegi malgua eskaintzen da, etxeko betebeharretara moldatzeko aukera ematen duena, beraz, lana eta bizitza pertsonalaren arteko oreka lortu nahi dutenentzat (astean 10-20 ordu inguru).
Zuzendu helbide honetara: es.raters.bal@lionbridge.com . Mezuan bi eranskin gehitu: zure curriculumaren kopia, ingelesez, eta aipamen gutun bat zure gaitasun aipagarrienekin, zaletasunekin, interesekin eta esperientziekin; zure jaioterria eta bizilekua ere adierazi.
Lionbridge Technologies taldea lan aukeren berdintasunean oinarritzen da.