Euskaltzaindiaren 2004 Literatura Sarietan garaile irtendako obren aurkezpena egingo du bihar Euskararen Akademiak
29/06/2005
PUBLICIDAD
Ekainaren 30ean, osteguna, Literatura Sarien 2004ko deialdian saritu ziren lanen argitalpenak aurkeztuko ditu Euskaltzaindiak. Hauek dira aurkeztuko diren liburuak:
-Txomin Agirre eleberri-saria: Juan Jose Ispizua Hormaetxea. Lana: Harizpeko neskaren afera
-Toribio Altzaga antzerki-saria: Pantzo Hirigarai. Lana: 40 urteak
-Felipe Arrese Beitia olerki-saria: Aintzane Galardi Portu. Lana: Itoti urdinaren azpian
-Mikel Zarate saio-saria: Xabier Agirre Urteaga. Lana: Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun?
Bestetik eta ekitaldi berean Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari horien 2005eko deialdia aurkeztuko da. Iazko idazle sarituak bertan izango dira. Euskaltzaindiaren webgunea, hemen.