'Georgia Rule' (2007) filmean Hector Elizondo aktoreak pisua jasotzeko afizioa duen euskaldun baten papera egiten du (01:00 eta 02:20 minutuen artean agertzen da). Kasu egin elkarrizketei eta pertsonaiaren izen bereziari: Istegui Argitalexei Sarronaindia.
Elizondo bera, New Yorken jaio izanagatik, euskal jatorriduna da: bere aita, Martin Echevarria Elizondo, Euskal Herritik Puerto Ricora zihoan itsasontzi batean jaio zen. Pertsonaiaren ideia berea ote?