euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txile: jatetxea eta frontoia martxan dituela, gainontzeko ekintzei ere laster ekin nahi die Santiagoko Euzko Etxeak

2021/02/25

2018ko 'Mikel Deuna' Santiagoko Euzko Etxean
2018ko 'Mikel Deuna' Santiagoko Euzko Etxean

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Covid-19ak sortutako pandemiak 784.000tik gora lagun kutsatu eta 19.000 hildako eragin ditu gaur arte Txilen, xifra ofizialen arabera. Zorigaiztoko 2020a atzean utzita, itxaropentsu agertzen dira herritarrak "txertaketa-kanpaina ongi doalako" –dagoeneko 2 miloik jaso dute– eta normaltasunera bueltatzeko posibilitatea hurbilago ikusten dutela. Santiagoko Euzko Etxearen kasuan, Gobernuaren arauak fin ari da betetzen, honek indarrean ezarritako ‘Pausoz pauso’ planari jarraiki.

Une honetan, jatetxeak eta frontoiak baino ez dute funtzionatzen presentzialki euskal etxean. ‘Amalur’ jatetxeak gune irekietan jaso ditzake bezeroak, esan nahi baita terrazan eta aparkalekuan mahai eta aulkiz hornitutako eremu berrian; Txileko Euskal Pilota Selekzioa frontoian ari da entrenatzen, 2023ko Santiagoko Panamerikar Jokoak helburu. Gainerako ekintzak birtualtasunean ari dira garatzen, tartean dantza eta euskara irakasleen trebakuntza.

Elkarteko lehendakari Ignacio Bastarricak adierazi dio EuskalKultura.eus-i irrikan daudela jarduera guztiak lehenbailehen berrabiatzeko. “Ez dakigu zer gertatuko den martxoan baina gaur egungo joerak segitzen badu, ezin aurreratu, baina baliteke hala gertatzea. Ongi legoke gure jai nagusiak ere pixkanaka berreskuratzen joatea: Aberri Egunera ez dakit iritsiko garen, baina baliteke udan Iñaki Deuna egoitzan ospatu ahal izatea. Ikusiko", aurreratzen du baikor Bastarricak.

Apirilerako Bazkideen Urteko Biltzarra iragarri du Euzko Etxeak eta bertan Zuzendaritza zati bat, bost kide, berritzea, tartean, lehendakaria.

Euzko Etxea Facebook-en Euzko Etxea de Santiago



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia