euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko harategi batek euskal txuletak saltzen dituen makina jarri du... eta arrakasta itzela ari da izaten!

2016/04/14

Pariseko L'Ami Txulette harategiko makina eguneko 24 ordutan eros daiteke (argazkia MPouzol)
Pariseko L'Ami Txulette harategiko makina eguneko 24 ordutan eros daiteke (argazkia MPouzol)

PUBLIZITATEA

Parisen euskal txuletak eros daitezke eguneko edozein ordutan, L'Ami Txulette harategiko Michel eta Florence Pouzoli esker. Harategiak Pariseko aurreneko haragia saltzeko makina jarri du kalean eta bezeroek bikain hartu dute ideia: asko dira lanetik atera eta afaria han erosten dutenak, esaterako. Michel ez da euskalduna baina Lapurdin lan egin du urte luzez eta orain bertako produktuak saltzen ditu Parisen: Baionako urdaiazpikoa, Ezpeletako biperrak, pateak, gazta... On appetit!

Paris, Frantzia. "Oso harrituta gaude makinaren kontuak izan duen oihartzunagatik. Elkarrizketa mordoa egin dizkigute, mundu osotik: Australia, Bulgaria, IngAlaterra...", esan dio EuskalKultura.com-i Florence Pouzol, L'Ami Txulette harategiko jabea, bere senar Michelekin betera. "Ez gara Frantziako aurrenekoak izan, baina bai Parisen aurrenekoak".

Pariseko ekialdean, Charonne kalean dute harategia, jatetxe eta tabernaz betetako ingurunean. 40.000 euroko inbertsioa egin dute makinan, baina negozia ezaguna bilakatzen ari da haragi-makinari esker, eta pozik dira jabeak. Makinari esker auzoko bizilagunek haragia eta beste produktuak eros ditzakete asteburuan, edo harategia itxita dagoenean. Esaterako, jatetxeetako langile asko goizaldean ateratzen dira lanetik eta makinan egiten dituzte erosketak.

"Txuletak bakarrik ez, makinan harategiko beste produktu batzuk ere baditugu: Baionako urdaiazpikoa, saltxitxoia... ", esan du Florencek. Harategiak Euskal Herriko ekoizleekin lan egiten du, zuzenean, Michelek urtez luzez Baionan eta Biarritzen lan egin zuelako. Florencek zerrenda luzea aipatu du: "Chalosse eta Herikko haragia, Bigorreko txerria, Baionako urdaiazpikoa, Ezpeletako biperrak, eta Elizaldia, Pierre Oteiza, Louis Ospital, Irouleguy, Hoberena, Montauzet, Xipister Etxekoaren produktuak...".

"Euskal produktuak oso preziatuak dira Parisen", azaldu du Florencek. "Askok Euskal Herria ezagutzen dute, edo han jaioak dira, edo inoiz oporretan izan dira eta ondo jan zutela dute gogoan2.

L'Ami Txulette harategiaren Facebook orria, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia