euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevadako Joan Errearen euskal emigrante familiaren bizipenak bildu dituzte "Aita deitzen zen gizona" liburuan

2016/04/08

"Aita deitzen zen gizona (A man called Aita)" liburuaren azala
"Aita deitzen zen gizona (A man called Aita)" liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Iragan asteazkenean Baigorrin aurkeztu zen "Aita deitzen zen gizona" liburua, Pamiela argitaletxeak plazaratu berria, Eusko Ikaskuntza eta Larraldea kultur zentroaren laguntzarekin. Liburuan, Pello Salaburuk Joan Errea Nevadako emazteak idatziriko oroitzapenak bildu ditu: behenafarreraz, Erreak bere familiaren istorioak biltzen ditu, euskal emigrazioaren testigantza bizi eta hunkigarria emanez. Aurkezpeneko irudiak, jarraian.

Baigorri, Nafarroa Beherea.  "Aita deitzen zen gizona (A man called Aita)" liburuaren aurkezpena egin zen asteazkenean Baigorriko Herriko Etxean. Jean Michel Larrasquetek egin zuen aurkezpena, eta Jean-Louis 'Laka' Harinordoquy bertsolariak bertsoan bildutako zenbait bertso abestu zituen.

Ekitaldia 50 bat lagun bildu ziren, tartean Josephine, Joan idazlearen ahizpa bat. Josephine Erretzun bizi da gaur egun, eta bospasei baztandar lagunekin jin zen aurkezpenera. Hitza hartu zuen eta, ahizpa gogoratuz, emozioz betetako momentuak piztu zituen.

Euskal diasporaren testigantza

"Aita deitzen zen gizona" liburuak Joan Errearen senide eta familiaren oroitzapenak biltzen ditu, euskal Diasporako emigranteen esperientzia eta bizipenen lekuko. Testuan aipatzen ditu Arnaud Paris, aita; Marie Jeanne Goyhenetche Paris, ama; Arnaud, Mike John eta Pete Paris, anaiak; Josephine Etcheverry Irigoyen, ahizpa; Louis Errea, senarra; Louis Michel Errea, semea; Liane Errea Iroz, alaba; John Iroz, alabaren senarra, Marie Etcheverria, amatxi; Michel Boloquy, aitatxi, Teodoro Romero, Frijolito; Louis Goyhenetche, Otto Louis; Fernando Sorhondo; Fermin Urrutia; Rafael Olaechea, Rafarel Zaharra, Bernardo Boloquy; Beñat Auchguy... Ia denak Lasatik, Baigorri Garazi bailaratik Estatu Batuetara joandako euskaldunak dira.

Testua euskaraz idatzia da --Behenafarreraz, gainera -- eta emozioz eta errespetuz emigrante familia honen nondik-norakoak agertzen ditu.

Liburua erosteko, jo hona.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia