euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lapridako Lagunen Etxeak Mariana Dominé solaskide estreinatuko du apirilaren 22an bere Elkarrizketa Zikloa 2023

2023/04/11

Mariana Dominé Irigoyen izango da Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen 2023 Elkarrizketa Zikloko lehenengo elkarrizketatua
Mariana Dominé Irigoyen izango da Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen 2023 Elkarrizketa Zikloko lehenengo elkarrizketatua

PUBLIZITATEA

Laprida, Argentina. Lapridako Lagunen Etxeak apirilaren 22an estreinatuko du bere “Elkarrizketa Zikloa 2023”. Hileko hirugarren larunbatero, 19: 30etan, solasaldiak antolatuko ditu aldi bakoitzean gonbidatu berezi eta esanguratsu batekin. Guztira zazpi hitzordu izango dira, eta zikloa azarora arte luzatuko da, uztaila libre utziz, neguko etenaldia dela eta ez baita hilabete horretan ekitaldirik programatuko.

Euskal Etxeko Kultura arduradun Silvia Azpiazuk EuskalKultura.eus-i baieztatu dionez, “Zikloak Lapridako kultur ondarea berreskuratzea du helburu, baita ere bertatik kanpo bizi eta lanean ari diren, eta seguru kontatzeko asko duten, lapridatarrekin loturak berreskuratzea”. Elkarrizketatuaren batera, elkarrizketatzailea ere aldatzen joango da, elkarrizketatuaren profilaren arabera. Topaketetan, historia, musika, literatura, turismoa eta bertako pertsonaien bizitza istorioak jorratuko dituzte eta, batzuetan, zuzeneko musika eta antzezlanak ere eskaini ahal izango dira.

Mariana Dominé kantari eta antolatzailea

Lehenengo gonbidatua, Mariana Dominé Irigoyen izango da, Maral taldeko abeslaria eta euskal komunitateko kideei zuzendutako Euskal Herrirako bidaiak antolatzen dituen erreferentea. Turismo lizentziatua eta Euskal Etxeko kidea den Delfina de Vega Ugaldek egingo du elkarrizketa. Mariana Dominék zenbait abesti eta egindako bidaietako irudiak ere partekatuko ditu bertaratzen direnekin.

Elkarrizketa amaituta, taberna zerbitzua eskainiko dute. Lehenengo topaketan, txorizoa sagardotan zerbitzatuko dute. Zikloak sarrera libre eta doakoa izango du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia