euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Judas Arrieta artistak gaur aurkeztuko du Boiseko The Modern Hotel-en egin duen murala

2016/09/01

Judas Arrietak Boisen sortu berri duen "Wonder Stories" murala (argazkia The Modern Hotel)
Judas Arrietak Boisen sortu berri duen "Wonder Stories" murala (argazkia The Modern Hotel)

PUBLIZITATEA

Judas Arrieta margolari hondarrabiarrak mural bat sortu du Boiseko The Modern Hotel-eko horman, hiriko artista egonaldi programa baten barruan. Gaur, euskal komunitateak sustatzen duen hileko "Lehen Osteguna" festarekin batera, muralaren aurkezpen ofiziala egingo da. Hotelak festa egingo du, koktel, pintxo, zuzeneko musika eta jokoekin, Boise Weekly egunkariak aditzera eman duenez. 

Boise, AEB. Judas Arrieta euskal sortzailearen obran nagusi dira kolore biziak, grafitiaren ondare kontrakulturala, mangaren estiloa eta propaganda eta publizitatearen eragina. Margolariak Asiako eragin nabarmena du, baina horrez gain, Boiserekin liluramendu berezi bat era badu. 

2015ean, Boiseland erakusketa inauguratu zuenean, Arrietak zera esan zuen, "behar den moduko euskaldun batentzat Boise, Idaho, historia eta topaketarako lekua da, gune ia mitikoa, hil aurretik bisitatu beharreko euskal Atlantis bat bailitzan". 

Orain, egileak marka berri bat utzi du hirian, The Modern Hotel-en (1314 W. Grove St.) egin duen muralari esker. Lan hau hotelak sustatu duen arte egonaldi programaren barruan sortu du.

Wonder Stories muralaren inaugurazioa gaur bertan egingo da, 18:00tan. Koktelak, pintxoak, musika eta Arrietarekin I-Spy-era jokatzeko aukera izango da.  



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia