euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Barne lanetan ari gara; buletina urtarrilaren 23an hasiko da berriz ere plazaratzen... Urte Berri On!

2011/12/30

EuskalKultura.com-ek eskerrak ematen dizkie Olentzerori eta Townsvilleko (Australia) Euskal Etxeko haurrei aurtengo postalerako euren lankidetzagatik. Zorionak eta Urte Berri On!
EuskalKultura.com-ek eskerrak ematen dizkie Olentzerori eta Townsvilleko (Australia) Euskal Etxeko haurrei aurtengo postalerako euren lankidetzagatik. Zorionak eta Urte Berri On!

PUBLIZITATEA

Azken astebetean segitu dute heltzen gure erredakziora mundu osoko lagun eta irakurleen, euskal etxeen eta euskal gizataldeetako kideen zorion eta agiantza mezuek. Urtero bezala urte hasiera sasoin honetan, datozen egunetan, San Sebastian eguneraino --urtarrilaren 20an, jai-eguna egoitza kokatua dugun Donostian-- ez dugu buletina emitituko eta bulego eta barnera begirako lanetan ibiliko gara. Datozen lerroetan, bigarren artikulua azken astean jasoko ditugun lagunen mezuekin. Zorionak eta UIrte Berri On!

Donostia-San Sebastian. Azken egunetan jasotako mezuen hariari tiraka, Brasilgo Sao Paulotik, Casa Basco-Brasileira/Eusko Brasildar Etxeko lagunek idatzitako mezua aipatu dugu, euren gurariak euskaraz, portugesez eta gaztelaniaz agertuz eta, beraz, Boas festas e feliz ano novo! hala desiatzen digutela, Elizanbururen "Urrundik ikusten dut..." (De longe eu vejo...) kanta ezagunaren hitzekin batera. Hendaiatik, xede berberez idazten du Mirari Manterola Mutxiko dantza taldeko kideak, zorionak emanez EuskalKultura.com-eko ekipoari, "egiten duzuen hain lan interesgarriarengatik".

Pehuajotik, Argentinan, Clelia Gorrik "zorion asko betirako" eta "bake, segurtasun, indar eta kuraia handia", "gehienbat oinak lurrean ongi fintatuta" desiatzen digu. Misiones ipar probintziako Corpus Christitik, Olga Leiciaga bertako Eusko Etxeko lehendakariak "euskal-argentinar senide besarkada"  bidaltzen du eta Eguberri zoriontsu bat "batasunean, bakean, alaitasunean eta opa dizuet urte berri emankor eta... ez dadila topa egitea falta! Sagardoaz, ardoaz edo dagoenarekin!". Coronel Moldesetik, Cordoba probintzian, Marita Echavek jaiotza baten postala igortzen du, alboan Zorionak eta Urte Berri On hitzak dituela, esaldi honekin "ohore bat izango da 2012a elkarrekin eraikitzea".

Perutik, Limako Euskal Etxetik, Raul Noblecillak idazten du, "Eguberrietan besarkada handi bat" bidaliz eta "agian 2012a guztiontzat oso urte ona izango da" esanez. Buenos Airestik, Ekin Euskal Argitaletxeak diosku "Euskal Herriarentzat hain berezia den une honetan, gure zorion desiorik onena eta 2012. urte emankorra". General Rodriguezko Eusko Aterpea Euskal Etxetik, Raul Tarettorena da agiantza, "Gabon Zoriontsua eta Urte Berri on bihotz bihotzez" iragarriz. Gasteiztik, Gizataldeen Zuzendaritzako Benan Oregik Olentzeroren bitartekari ari dela esaten digu, V Mundu-Batzarreko argazkiak partekaturik.

Altsasun, Guaixe aldizkari nafarretik eta Bierri Fundaziotik honako mezua igortzen digute: "murrizketa esdrujulen aurrean argia, ilusioa eta lana dira gure iparrorratza". Eta Rio Cuartoko Gure Ametza Euskal Etxetik, Cordoba probintzia argentinarrean, Olentzeroren irudi irribarretsuak Gabon zoriontsuak eta Urte Berri On opa dizkigu. Misiones probintziako San Ignaciotik, Alberto Galarzak "agur maitakorrak eta jai zoriontsuak bideratzen dizkigu. Buenos Aires probintziako Vicente Lopez herritik, Graciela Iriondoren mezua "Gauza bedi lurrean Jainkoaren Erresuma" da. Eta Iruñetik, Udalbide-Udalbiltzak Senecaren aipu batek lagundurik bidaltzen digu mezua: "Gizaki ernatuaren ametsa esperantza eta ilusioa direlako".

Buenos Airestik, Aitor Alava zuzendari duen Ekin Dantzari Taldeak, Zorionak opa dizkigu Mexiko 1880ko euskal egoitzatik. Bidasoa aldetik, Txapitelak ilusioz eta agiantza onez beteta datorren izeia helarazi digu. Lapridatik, Maria Ester Arrondok Olentzeroren kondaira kontatzen digu bere mezuan. Coronel Pringlestik eta bertako Eusko Biltzar Euskal Etxetik, Juanita Zubizarretak Eguberri eta urte berri on opa dizkigu elebitara, euskaraz eta gaztelaniaz. Carlos Sagastumek, berriz, Suipachatik --uste dugu-- agiantza onen postal biziduna bidaltzen du. Eta 2012an bere Mendeurreneko urtean sartuko den Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxetik, urtebetetze hori azpimarratzen digute euren postalean, hurrengo Euskal Aste Nazionala ere bertan egingo dela gogora araziz.

Txinatik, Shanghaiko Euskal Etxetik datorkigu notizia, kasu honetan agiantza, lau eletara, hala nola txineraz, euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz, beti ere Eguberri Zoriontsua eta Urte Berri Ona iragarriz. Cañuelasko Euskal Etxetik, Margarita Mathieuk gogoan gauzka "Eguberri honetan Jesus harrak gura duzuen guztia ekar diezaizuen". Eta San Miguel herriko Askatasunaren Bidea euskal elkartetik nahi dutena "Bake, Maitasun eta Zoriontasun desioak partekatzea" da, hauek "Euskal Herriari eta Herri Argentinarrari zabaldurik". Mar del Platatik, ostera, Denak Bat Euskal Etxeko postala Jose Martin Azarloza eta Gustavo Elichiribeheity lehendakari eta idazkariak, hurrenez hurren, sinatzen dute, Jai Zoriontsuak desiratuz.

Aldude herri baxenabartarretik, Kanaldude Herri Telebistako lankideak dira zuzendu zaizkigunak, 2011ean eurengan ipinitako konfidantza eskertuz eta "gure agiantza zintzoenak 2012 urtearentzat" oparituz. Habanatik, Pablo de la Torriente Brau Kultura Etxetik hain zuzen, urte berri zoriontsua Habana Zaharreko argazki eder batekin batera bidaltzen digute, honako esaldia lagun: "etorkizuna ez da soilik ametsekin hobetuko, baina nekez izango du inoiz iragarri genion loria ez bagara gauza zinez beharrezkoa eta emankorra den zera hori emendatzeko". Donostiatik, Eusko Ikaskuntzak eta Euskonews-ek Iñigo Arregi artistaren lan bat baliatzen dute "2012 datorren urtearen bidea estutu beharrean zabaldu dedila, Zorionak eta Urte Berri On" desiatzeko.

Eta Andeen magaletik, San Juan hiri eta probintziatik, Anibal Ivan Zepeda Iribarren arkitektoa irakurlea zuzendu zaigu, bere agiantza "Bakez, Pozez eta Itxaropenez betetak festak, mundu hobe batean" izanik (lerro hauekin batera, besarkada bidatzen diogu berari eta bere ama eta anai-arrebei, badakigu-eta aita galdua duela iragan irailean).  Buenos Airestik, hiriburu argentinarreko Euskaltzaleak elkarte eta euskaltegiko lagunek 2011ean zehar emaniko lankidetza eskertu eta "zure laguntzari esker dagoeneko 106 teila lortu ditugu etxe berrirako" esaten digute, jakina baita egoitza egonkor baten aldeko apustua ari direla egiten, horretarako, besteak beste, teilak salduz. Montevideotik, Mirentxu Saralegui eta Enrique Pottevin Gilmet-ek Olentzeroren irudia erabiltzen dute euskaraz eta gaztelaniaz mezua luzatu eta "bizitzaren eguneroko mirariari, laguntasunaren bedeinkapena emenda diezaiogun, Eguberri on eta 2012 hobe, askoz hobea" esanez.

Montevideotik baita ere, baina kasu honetan zuzenean Haize Hegoa euskal etxetik eta posta arruntez bidalia, marrazki original bat heldu zaigu, haur batek eskuz egina, agiantza onenak opari. Gasteiztik, Jaurlaritzako Kultura Sailetik, Pedro Lasagak jaiak eta urte ona desiatzen dizkigu eta Bilbotik gauza bera egiten du Joana Uriartek. Hiriburu bizkaitarretik idazten digu baita ere, Euskaltzaindiatik, Amaia Okarizek,  "Txori erresiñula üdan da kantari" kantore xiberotar ezagunaren hitzak islatuz. Arrecifestik, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, 90 urteak bete berriak dituela, euskal eta argentinar banderak eta euren koloreak erabiltzen ditu postalean, 'Zorionak-Felicidades' testuarekin.

Estatu Batuetatik, Kaliforniako Chinotik, postala posta arruntez heldu zaigu, Ysursa familiak sinatua, argazkian familiako hiru belaunaldi agertzen direla: amatxi, John eta Jenny gurasoak, eta Kaiet eta Aleks seme-alabak. Chinotik barik, Txinatik, Beijingdik hain zuzen, Judas Arrieta artistak bere buruaren argazki bat erabiltzen du, Santa Clausen txanoa buruan duela, eta bere alabatxo euskal-txinatarra baserritar jantziz besoetan, "Merry Christmas, Zorionak eta Urte Berri On" esateko. Eta Eguberri pertsonaiak aipatuta, Buenos Airestik, Carlos Arturo Martinezek, Iparraldeko Euskal Etxean urtero Olentzerorena egiten duenak christma aldarrikatzailea bidaltzen du Euskal Herria bizitzen ari den egungo ilusio egoera aipatzen duena. San Cayetanotik, berriz, Olga Sonia de Ormaecheak erlijio-mezua igortzen du: "Jesus Haurraren jaiotzak zeure bihotza maitasunez, apaltasunez eta indarrez bete dezala, Asisko San Frantziskok esan bezala: Jauna, bihur nazazu zeure Bakerako tresna... Eguberri on!".

Leioatik, Gorka Palaziok egun gutxi falta direla Aro Txinatarreko 4710. urtean sartzeko adierazten digu, "ene besarkada handiena eta urte berri on" esanez. Berez Mar del Platakoa den baina azken urteetan Euskal Herrian bizi den Veronica Domingok, bere aldetik, "lagunak agurtu gabe, ezin da urtea amaitu, eta are gutxiago urte berria hasi..." dio, bere mezura Mafalda eta Olentzero ere biltzen dituela. Saltoko Euskal Etxetik, Juan Carlos Bercetcheren mezua "agur hunkigarri bat EuskalKuturako lantalde osoari eta 2012. urte oso ona izan dezazutela" izan da. Eta Argentinako nonbaitetik, Juan Antonio Aguiriano Unamunok "Eskerrik asko geure Euskadi maitetik gertu mantentzeagatik. Zorionak zeuon lanagatik" esan digu.

Rauchetik, Maria Silvia Conte Salsamendik "zorion beroak eta 2012. urte emankorra" opa dizkigu, gehituz "elkarrekin segituko dugu lanean gure erro euskaldunen alde. Atseginez, nire izenean eta Raucheko Gure Txokoa Euskal Etxearen izenean". Paraguaiko Asunciondik, Galo Eguez hiriburuko euskal etxeko lehendakariak dio "nire izenean eta Jasone euskal etxea osatzen dugun guztion izenean, Eguberri on eta 2012. urte oparoa. Mila esker gu kontuan hartzeagatik 2011eko Diasporaren berri ematerakoan". Patagoniatik, Andeen eremuko 42. Paraleloko , Chubut eta Rio Negro probintzia argeninarretatik, Eusko Sistraiak Euskal Etxetik, Maria Morrasek idazten du, "Urte Berri On Patagoniatik!!!" esanez.

Hego Kaliforniako Chinotik, "Happy New Year" esaten digute bertako Centro Basco euskal ostatutik. Eta Concordiatik, Silva-Torrea familiaren izenean, Mariano Silva-Torreak idazten du, testu honekin: "Concordiatik, gure agiantzarik onenak helarazi nahi dizkizuegu eta berriro ere eskertu betetzen duzuen funtzioa munduko euskal etxeen ekimenak zabalduz eta komunikatuz... Besarkada izugarri bat eta urte berri on!". Montevideotik, Euskal Erria Euskal Etxetik zuzendu zaizkigu, datorren urterako agiantzarik onenak eta agur bero bat bidaltzeko. Eta Rosariotik, Maria Teresa Vallet-ek, "Gabonak, Gabon Zaharra, Erregeak, Jai Zoriontsuak" opatuz helarazi digu mezua.

Honaino, jaso ditugun zoriontze eta agiantza mezuak. Zorionak eta Urte Berri On baita zuri ere, irakurle.

 



Komentarioak

  • zorionak 2012

    Joseba, Urte berri on eta agiantza hoberenak 2012-ko. Milesker, mundu zabaleko euskaldunen mezulari izaiteaz. Goraintziak. Bernadette ARGAIN Irulegiko irratia.

    irulegiko irratia, 2012/01/03 11:58

  • Urte berri on zueri ere

    Ara, ba neuk ere urte berri on, asko irakurtzen zaituztet

    donostiarra, 2012/01/02 20:41

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia