euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak maiatzaren 28an Euskal Herrian: nortzuk bozka dezaketen, eta urratsak eta kronograma horretarako

2023/05/02

Diasporatik ezin da udal hauteskundeetan bozkatu, ezta EAEko foraletan ere, bai autonomia, estatu eta Europa mailakoetan
Diasporatik ezin da udal hauteskundeetan bozkatu, ezta EAEko foraletan ere, bai autonomia, estatu eta Europa mailakoetan

PUBLIZITATEA

Iruñea-Pamplona. Maiatzaren 28a hauteskunde igandea da Hego Euskal Herrian: Nafarroak Foru Parlamentua hautatuko du (gero Parlamentuak, Nafarroako lehendakaria hautatuko) eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoak euren Batzar Nagusiak bozkatuko dituzte (ondoren Batzar bakoitzak bere Foru Aldundiko diputatu nagusi edo gobernuburua hautatuko du). Egun berean udal hauteskundeak egingo dira lau lurraldeotan. Udal bozak, Espainiako estatu mailan egingo dira, eta autonomia erkidego batzuek euren parlamentuak hautatuko dituzte.

Soilik espainiar hiritartasuna daukaten Diasporako kideek, izan ere egoiliar diren herrialdeko kontsulatu edo enbaxadan izena emanda daudenek bozkatu ahal izango dute. Azpimarratzekoa, 2022an bertan behera utzi zela voto rogado izenez ezaguna zen bozkatzeko sistema, eta geroztik atzerritik bozkatzea zuzenean eskubide bat izatera itzuli zela, bertan behera utziz ordura arte bozkatu nahi zutenek bozkatzea eskatu behar izatea hauteskundeen aurretik gero eskubide hori gauzatu ahal izateko.

Diasporatik, Nafar Parlamentura bakarrik

Nabarmendu, bestalde, soilik nafar hautesleek parte hartu ahal izango dutela Diasporatik hauteskunde hauetan, Nafarroako Parlamentua hautatzeko hain zuzen, eta ez udal hauteskundeetan. Bestalde, Diasporako arabar, bizkaitar eta gipuzkoar hautesleek ezin izango dute parte hartu, ez tokikoetan, ezta euren lurraldeetako Batzar Nagusietarakoetan ere. Egungo sistemak ez du baimentzen, momenturen batean iraganean posible izan bazen ere, tokikoetan bozkatzea.

Aipatu legez, nafar hauteslea bazara, espainiar nazionalitatea duzularik eta kontsulatuan izena emana bazaude eta hauteskunde kontuetarako komunitate autonomoan inskribatua (ERTA botoa), bozka eman ahal izango duzu. Bozkatu ahal izango dute baita ere aldi baterako atzerrian daudenak autonomia erkidegoan inskribatuta badaude hauteskunde kontuetarako. hauek bi hauteskundeetan, autonomiarako eta udaletarakoetan parte hartu ahal izango dute.

Diasporatik bozkatu ahal izateko edozein hauteskundetan [aurten bertan Espainiako Parlamenturakoak daude, eta 2024an Eusko Legebiltzarretako eta Europarrerakoak] ezinbestekoa da erroldan eta kontsulatu edo enbaxadan izena emana egotea

Apirilaren 22tik 29ra bitartean, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzek hauteskunde-agiriak bidaliko dituzte hautesle bakoitzaren inskripzio-helbidera (dokumentazioa atzerriko helbidera iristeko behar den denbora kontuan hartu behar da). Lehenengo bidalketa horretan, hautesleek honako hauek jasoko dituzte: Hauteskunde Batzorde eskudunaren helbidea, inskribatuta dauden Bulego Kontsularraren helbidea agertzen den gutun-azala, bozketaren gutun-azala, erroldan izena eman izanaren ziurtagiriak, eta bozkatzeko garrantzitsua den informazio guztia jasotzen duen informazio-orria.

Maiatzaren 3tik 9ra bitartean bidaliko dituzte bozkatzeko papeletak, nahiz eta hauek telematikoki ere deskarga daitezkeen. Botoa emateko, bi bide daude: 1) posta arruntez bidaltzea, ziurtatua, Bulego Kontsularrera, muga gehienez ere maiatzaren 23a. Bulego Kontsularrean maiatzaren 26ra arte (egun hori barne) jasotako gutun-azalak zenbatuko dira, eta 2) maiatzaren 20-25 bitartean botoa dagokion bulego kontsular edo enbaxadako hautesontzietan uztea.

-Nafarroako Gobernua: nola bozkatu atzerrian bizi bazara edo aldi baterako bazaude
-Nafarroako Gobernua, argibideak eta kontakturako helbidea, elecciones2023@navarra.es



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia