euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen Nazioarteko Egunari buruzko berriak segitzen dute iristen munduko euskal etxeetatik

2015/12/17

Euskararen Eguna Eusko Kultur Etxean
Euskararen Eguna Eusko Kultur Etxean

PUBLIZITATEA

Gabonen atarian gaude eta urtero gertatzen den legez abenduak utziko digun irudi politenetako bat da Euskararen Eguneko ospakizunena. Argentina bezalako herrialdeetan, Euskararen Eguneko ospakizunek bat egiten dute urte amaitzeko festekin  eta tailer eta eskolen azken egunekin, abendu amaieran edo urtarril hasieran datozen udako oporrei eutsi aurretik. Argentinako euskal etxeei esker hona, bat ez, hamaika irudi, gure irakurleekin partekatzeko.

Buenos Aires, ArgentinaAbenduaren 3an, San Frantzisko Xabier eta Euskararen Nazioarteko Egunean, hainbat hitzaldi, jolas, bideo eta kantaren protagonista izan da aurten ere euskara. Argentinako euskal etxeetan, Euskal Herriko hizkuntzaren egunarekin batera, urte amaierako jaia ere ospatu da eta horregatik abenduan zehar segitu dute hainbat tokitan festa, topaketa eta elkarretaratzeek. Hona, 2015eko festa horiei buruzko argazki galeria berri bat.

Argazkiez gain bideoak ere ari zaizkigu iristen. Mendozako euskara ikasleek, adibidez, hau bidali digute. Euskaltzaleak-etik hau.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia