euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunen Monolitoa inauguratu dute Venezuelan, Aragua Bailarako XVIII. mendeko euskaldunen omenez

2016/11/15

Euskaldunen Monolitoaren inaugurazioan parte hartu zuen taldea (argazkia Jazoera)
Euskaldunen Monolitoaren inaugurazioan parte hartu zuen taldea (argazkia Jazoera)

PUBLIZITATEA

Iragan azaroaren 12an egun berezia izan zuen Venezuelako euskal komunitateak, Aragua Bailarako Euskaldunen Monolitoaren inaugurazioarekin. Monolitoan omenaldia egiten die 1768an bailaran belar-urdina edo "añil" izeneko kolorantea landatzea erabaki zuten euskaldunei, inguruotako historian industria oso garrantzitsua izan zelako. Ekitaldi honekin Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak abian jarri du "Euskaldunen Bidea" izeneko egitasmoa, Venezuelako euskal historia argitara ekartzeko asmoz. Aurki, bideoa Jazoera Tv kanalean.

Caracas, Venezuela. Euskaldunen Monolitoa inauguratu en iragan azaroaren 12an Aragua Bailaran, bertako historiara ekarpena egin zuten euskaldunen omenez. Monolitoak gogora dakar 1768 urtean euskaldun talde batek jarri zuela abian bertan belar-urdin edo "añil" delako kolorantearen ereinketa eta industria, eta horri esker Aragua Bailaran aberastasun garaia bizi izan zuela. 

Ekitaldian Carabobo eta Caracaseko euskal etxeetako euskaldunek parte hartu zuten. Kanpotik etorritako lagunek turismo pixka bat egiteko aukera izan zuten eta gero taldeak bazkari ederra egin zuen. 

Inaugurazio honekin abiatu du Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak "Euskaldunen Bidea" izeneko ekimena. Helburua euskaldunek aztarna historiko nabarmena utzi duten lekuetara bidaia egin eta omenaldiak egitea da. Odon Ulibarrena da proiektu honen sustatzailea eta berak ikertu ditu bideak bisitatutko dituen euskaldunen aztarnak.

Jarraian, ekitaldiaren argazki galeria eta aurki, bideoa Jazoera TV katean. JazoeraTV-ren bideoak ikusteko, jo hona.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia