euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturan murgildu eta uda donostiarraz gozatu nahi? Basque Yourself ikastaroan izena eman ezazu!

2016/04/25

Donostiako Miramar Jauregian emango dira Basque Yourself ikastaroaren klaseak
Donostiako Miramar Jauregian emango dira Basque Yourself ikastaroaren klaseak

PUBLIZITATEA

Lehendabiziko "Basque Yourself International Summer School" ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian. Punta puntako irakasleak izango ditu: Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologoa, Kepa Junkera musikaria... Klaseak ingelesez emango dira eta ikastaroaren prezioa 1.800 eurokoa da. Izena emateko epea ekainaren 1ean itxiko da (eta oraindik beka batzuk gelditzen dira eskuragarri).

Donostia-San Sebastián. EHUren Udako Ikastaroen barruan esperientzia berri bat jarriko da abian aurten: euskal kulturan murgiltzeko Donostian hiru asteko egonaldia proposatzen duen ikastaroa. Basque Yourself International Summer School izena du eta klaseak ingelesez emango dira.

Ikastaroa ekainaren 26tik uztailaren 15a arte izango da eta euskal kulturaren arlo desaberdinak jorratuko ditu, lehen mailako irakasleekin: Bernardo Atxaga idazlea, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra, Kepa Junkera musikaria, Pedro Oiarzabal historialari eta Diasporan aditua, Oier Araolaza dantzaria, Peio Aguirre arte aditua... Egitarau osoa, hemen.

Baina horrez gain, ikastaroan parte hartzen dutenek euskara klaseak ere hartuko dituzte, eta Euskal Herria ezagutzeko txangoak eta jarduerak ere egingo dira. Gainera, ikasleek Udako Ikastaroetako beste ikastaro batzuetan doan parte hartu ahalko dute.

Bekak eskuragarri oraindik

Matrikularen prezioa 1.800 eurotakoa da, eta izena emateko azken eguna ekainaren 1a izango da.

EHUk 250 euroko bekak emango ditu EHUrekin hitzarmena duten unibertsitateko ikasleentzako eta munduko edozein unibertsitatetan euskal ikasketak egiten ari direnentzako. Horrez gain, 250 euroko beste 10 beka egongo dira ostatua ordaintzen laguntzeko (bi bekak batera eska daitezke). Bekei buruzko informazio guztia, hemen.

Horrez gain, ikastaroaren bitartez Donostian ostatua hartu daiteke, Olarain ikasle-egoitzan. Hiru asteko egonaldiaren prezioa 700 euros (gela konpartituan) eta 1.200 eurotakoa banako gelan. 

Informazio osoa, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia