euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxeen diru-laguntzak eskatzeko deialdia gaur argitaratu da; eskabideak bihartik aurrera aurkez daitezke

2014/10/10

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen
Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur bertan argitaratu du 2014ko Euskal Etxeen diru-laguntza deialdia eta, bertan dioenaren arabera, bihar irekiko da eskabideak aurkezteko epea. Azaroaren 10a arte aurkeztu ahalko dira eskabideak, eta bertan jasotako gastuak beti ere 2014 urtean burutu diren edo burutuko diren jarduerenak izan beharko dute. Laguntza deialdiaren zuzkidura orotara 782.307 eurotakoa da.  

Vitoria-Gasteiz. Gaur goizean eman da argitara Euskal Etxeentzako diru-laguntzen 2014 urteko deialdia eta bihartik aurrera has daitezke euskal etxeak eskabideak aurkezten. Deialdi honetara biltzen diren programa eta jarduerak 2014. urtean gauzatu beharko dira eta abenduaren 31rako amaitu beharko dira.

Deialdi honetarako gorde diren diru baliabideak  782.307 euro dira guztira, honela banatuta:
-IV. Kapitulurako (Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzekoak): 111.346 euro ordainketa-kredituetan eta 630.961 euro konpromiso-kredituetan.
-VII. Kapitulurako (Azpiegitura eta ekipamendu gastuak): 6.000 euro ordainketa-kredituetan eta 34.000 euro konpromiso-kredituetan.

Epea eta formularioak

Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 10ean itxiko da.

Informazio osoa eta eskabide-orriak, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia