euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Elkartasun Xake Txapelketa antolatu du arrakastaz Paranán Urrundik EEak 'Borondate Batuketa' GKEaren alde

2023/04/14

Paranáko Urrundiken Xake Txapelketa Solidarioko txapeldun Laureano Zanel eta, eskubian, partidetako ikuspegi orokorra
Paranáko Urrundiken Xake Txapelketa Solidarioko txapeldun Laureano Zanel eta, eskubian, partidetako ikuspegi orokorra

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. Urrundik elkarteak hamabost urte baino gehiago daramatza xakearen inguruko jarduerak garatzen. Haur, gazte eta adinekoentzako tailerrak eman ditu, txapelketak, topaketak eta klase magistralak antolatu ditu, Euskal Etxearen barnean jokoa sendotu duten maisu nabarmenen eskutik. Iaz nazioarteko maila izan zuen lehiaketa garrantzitsu bat egiten du urtero, nazioarteko jokalarien presentziarekin eta Nazioarteko Xake Federazioaren rankingerako puntuazioa ematen duena. Joan den larunbatean, apirilaren 8an, Paranako Laureano Zanel gazteak irabazi du burututako Elkartasun Xake Txapelketaren bigarren edizioan.

“Xake Txapelketa Solidarioa kirol eta gizaldeko jardunaldi ederra izan da, eta galkorrak ez ziren elikagaiak biltzea izan du helburu nagusia, “Suma de Voluntades” izeneko GKEari emateko. Horrela laguntzen diogu egiten duten lanari, zenbait jantoki komunitarioei eta kale gorrian daudenen beharrei erantzuteko”, diosku Euskalkultura. eus-i Euskal Etxeko lehendakari Juan Carlos Borrasek.

Hogeita hamar xakelari solidario

Txapelketa komunitate osoari irekia izan da eta adin guztietako hogeita hamar xakelarik parte hartu eta eskuzabaltasunez jokatu dute. Parte hartzaileek, irakasleek eta Euskal Etxeak berak emandako janariez gain, elkarteko bazkideek arropa eta oinetakoak bildu dituzte.  

Entre Rioseko 12 urteko txapeldun gazte Laureano Zanelek garaikur bat eta domina oroigarri bat jaso ditu sari gisa eta parte-hartzaile guztiek domina oroigarri bat.

Zorionak Laureano eta Urrundik!

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia