euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordoba, Argentina: Ikus bideoa eta izan kanpoan direnek euren hizkuntza eta kultura gordetzeaz diotenaren lekuko

2021/07/23

Osasun egoerak baldintzatuta online egindako elkarretaratzean hizkuntza bakoitzeko testuak irakurri ziren, tartean Atxagaren hau
Osasun egoerak baldintzatuta online egindako elkarretaratzean hizkuntza bakoitzeko testuak irakurri ziren, tartean Atxagaren hau

PUBLIZITATEA

Cordoba, Argentina. Lan ederra egiten dute munduan hainbat euskal etxek euren aurrekoen kultura eta hizkuntzari segitzen, eta bere eginez euren arbasoengandik jasotako kultur ondare eta partaidetza. Argentinako Cordoba hirian Gerora Euskal Etxekoek arreta berezia ipini izan diote beren hasiera-hasieratik euskarari eta egungo Euskal Herria ezagutu eta harekiko partaidetza jorratzeari. Hori, batere ahaztu gabe argentinartasuna, eta horren barruan, elkartasunarez euskara bezala gutxituak diren gainerako hizkuntza eta nazioekin.

Urteak dira Cordobako Gerora Euskal Kultura Elkartea bertako Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiagotuen Topaketetako eragile eta antolatzaile dela, bere inguruko beste elkarte batzuekin bildu eta bakoitzak bere jatorriko nazioa, hizkuntza, sentimentuak eta oro har lekukotasuna ematen dituelarik. Berehala konturatu ziren aldeak bauadela euren artean, baina asko direla baita ere antzekotasunak. Hori islatzen du 2021eko Topaketako bideo honek. Eskerrik asko, Gerora, partekatzeagatik.


Bideoko lekukotasunak elkarte eta hizkuntza esloveniar, piamontear eta euskaldunei dagozkie



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia