euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesko Euskaltzaleak laguntza eske jasan duen uholde kalteetatik normaldu nahian, lagunduko al zenieke?

2023/04/05

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Duela egun batzuk, Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak jasan zuen uholdearen berri txarra argitaratu genuen. 1944az geroztik Argentinan euskararen irakaskuntza eta zabalkundean erreferentzia den erakunde honek kolpe ederra jasan zuen eta gertatutako egunean bertan orrialde hauetan argi irakur zitekeen aurreko egoera berreskuratzeak denbora, ahalegina eta dirua hartuko duela. Joan den igandean, agiri bat plazaratu du Euskaltzaleak-ek, bere bazkide, adiskide, eta ingurukoei, eta bateko eta besteko euskaltzaleei oro har, elkartasunerako deia eginez. Hona sare sozialetan zabaldutako agiria:

Lagun gaitzakeenari

Ezagutzen ez gaituztenentzat, euskara irakatsi eta euskararen lekukotasuna ematen duen elkarte bat gara (1944tik) Buenos Airesen. Esan nahi baita ia 80 urte daramatzagu Euskal Herriaren kultura, balioak eta eskubideak zabaltzen gure inguruan.

2012an egia bihurtu genuen etxe propioa izatearen amets argentinarra, eta lokal txiki bat geureganatu genuen hiriburuko Bernardo de Irigoyen eta Independenrzian, sotoduna, etxebizitzak dituen eraikin baten behe partean.

Eraikin horretatik etorri zitzaigun, hain zuzen, martxoaren 23ko gauean gure sotoa metro bat eta 80 zentimetroko altueraraino murgildu zuen ura. Jasotako urak gure liburutegia, lanerako materialak, musika-tresnak eta dantzarako aldagelak suntsitu zituen, guztia urperatuz, baita euskararen historiako gure dokumentazio, paper eta liburu inkunableak ere.

Ezin dugu itxaron kontratatuta geneukan aseguru estandarraren laguntza iritsi arte, nahikotzat jo zitekeen asegurua. Euskaltzaleak-en guztiok ari gara elkarlanean lankide.

Baina liburutegi bat berreskuratu eta salbatzeko lanek, langintza hori menperatzen duen jendea eskatzen dute. Alde horretatik, esker biziak eman nahi dizkiegu Arteen Unibertsitate Nazionaleko (UNA) Kultur Ondasunen kontserbazio eta zaharberritze lizentziaturako liburu kontserbazioan aditu diren irakasle, ikasle eta egresatuei, hasieratik lankide bildu zaizkigulako Euskaltzaleak-eko bolondres gisa.

LAGUNTZA EKONOMIKOA BEHAR DUGU, laguntzerik izango zenuke?
Transferentzia bat egin nahiko bazenigu –ahal duzun kopurukoa, edozein dela ere– hona gure kontuaren datuak:

Kontu korrontea: Buenos Aireseko Euskaltzaleak – Escuela de Lengua Vasca elkartea
Banco Santander Río SA Sucursal 000 - Casa Central
CUIT: 33709509689
Kontu korrontea pesotan: 000-69793/4 –
CBU: 0720000720000006979340
Alias: euskera

Laguntzeko bestelako modurik proposatu nahi badiguzu, gustura entzungo dizugu, hona idatz dezakezu: euskaltzaleak@yahoo.com.ar.
Eskerrik asko hurbiltzen uzteagatik!

Euskaltzaleak-eko Zuzendaritza Batzordea
Buenos Aires, 2023ko apirilaren 2a

Euskaltzaleak Euskaltegia
Buenos Airesko gau eskola eta elkartea
Bernardo de Irigoyen 826
Buenos Aires, Argentina
-Emaila: idiomavasco@gmail.com
-Webgunea: https://euskaltzaleak.org.ar
-Facebook: www.facebook.com/euskaltzaleak
-Instagram: www.instagram.com/idiomavasco



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia