euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Unibertsitatearen Euskal Gaietako Literatur Lehiaketara lanak aurkezteko epea urriaren 1ean itxiko da

2014/09/10

Basque Literary Writing Contest 2014 lehiaketaren afixa
Basque Literary Writing Contest 2014 lehiaketaren afixa

PUBLIZITATEA

Boise State University-ko(BSU) Euskal Ikasketa Programak antolatu duen bigarren Literatur Lehiaketarako lanak aurkezteko epea aurki amaituko da, urriaren 1ean. Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ekin elkarlanean antolatu dute lehiaketa, eta bertara euskal gaia duten edozein eratako lanak aurkez daitezke, fikziozkoak ala ez-fikziozkoak, beti ere ingelesez idatziak.

Boise, AEB. Boise Estatuko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programatik gogora ekarri dutenez, Basque Literary Writing Contest lehiaketan parte hartzeko epea urriaren 1ean amaituko da. Erakundeak, bertan parte hartzeko gonbitea luzatzen die euskal gaiei buruz idazteko gogoa duten idazle, ikasle eta euskal gaietan adituei. Lanek, hori bai, ingelesez idatziak izan beharko dute.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek e-mailez bidali behar dituzte lanak, aipatu dataren aurretik, honako helbidera: basquestudies@boisestate.edu. Lanek edozein euskal gairi buruzkoak izan daitezke, fikzio alorrekoak edo ez. Lan onenek diru saria jasoko dute eta argitaratzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago: http://sspa.boisestate.edu/basquestudies/projects/2014-basque-literary-writing-contest



Komentarioak

  • MIla esker

    Mila esker for the info

    Xavier Hirigoyen, 2014/09/10 11:32

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia