euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boise State University Euskara eta Euskal kultura irakurle bila; hautagaitzak aurkezteko epea astelehean itxiko!

2016/02/12

PUBLIZITATEA

Etxepare Euskal Institutuak eta Boise State University-k abian jarriko dute abuztuan Eloise Garmendia Bieter katedra berria  eta euskara eta euskal kultura irakasle baten bila dabiltza. Hautagaitzak aurkezteko epea astelehenean itxiko da, bizkor ibili beraz! Bestalde, euskal ikasleei zuzendutako beka ezberdinak ere eskaintzen dituzte BSUn.

Boise, AEB. Boise State Universityk bere euskal ikasketa programa sendotuko du aurki, Eloise Garmendia Bieter Katedra berriarekin. Hori dela eta, bi erakundeak euskara eta euskal kultura irakatsiko duen profesional baten bila ari dira. Etxeparek aditzera eman duenez, bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen dute, irakaskuntza eta ikerketa uztartzen dituena. Hautatutako irakaslea abuztuaren 15ean hasiko da lanean.

Esan bezala, hautagaitzak aurkezteko epea oso laburra da, eta astelehenean bertan itxiko da. Interesa dutenek,  beraz, erne ibili beharko dute. Baldintzak, besteak beste, honakoak dira: doktorego maila izatea euskal ikasketekin harremana duen adar batean, irakaskuntzan esperientzia, euskara eta ingeles maila altua eta ikasgelan teknologia berriak barneratzeko gaitasuna. Gainera, beste hainbat ezaugarri ere baloratuko dira. Informazio gehiago eta izen ematearen nondik norakoak esteka honetan topatuko dituzu.

Bestalde, euskal ikasleei zuzendutako beka ezberdinak ere eskaintzen dituzte BSUn: zehazki zientzia eta ingeniaritza arloko masterretako ikasle eta doktoregaiei. Dagoeneko Euskal Herriko  4 ikasle dituzte euren artean ingeniaritzako doktoretza eta masterrak osatzen beka horiei esker. Horiei buruzko informazio osatua albisteari erantsitako dokumentuan aurkituko duzu.

Argibide gehiago: Basque-Graduate-Scholarship-Application-Flyer-A4-2016-FINAL.pdf



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia