euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

16-18 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? Aste hau EuskarAbentura 2024n parte hartzeko azken epea, doan da

2024/03/07

Martxoaren 8ra arte dago zabalik Euskal Herriko eta Diasporako gazte euskaldunek EuskarAbentura 2024an izena emateko epea Marka uzten duten proposamen horietakoa da EuskarAbentura. Aurten bere 7. ediziora iritsiko da eta aukera eskainiko die gure gazteei —izena emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik du Diasporako eta EH Iparraldeko 2007, 2008 eta 2009an jaioak diren gazteentzat— uda honetan, uztailaren 1etik 31era 125 espediziokide izango dituen ibilaldi bateko parte izan eta Euskal Herri osoa oinez zeharkatzeko, ...

Gehiago irakurri...


Euskal zinema iruzkinak: '20.000 especies de abejas' Primeran, nola ikusi hau eta beste euskal titulu batzuk Diasporatik

2024/03/07

Aste batzuk baino ez dira pasa Goya Sarien 38. ediziotik eta iaz bezala aurten ere izan zuen euskal zinemak merezitako errekonozimendurik. Sei Goya Sari jaso zituzten euskal jatorriko artistek, tartean Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria arabarrak, ‘20.000 especies de abejas’ bere pelikulagatik. Filma joan den urtean estreinatu zen baina iritsi berria da Primeran plataformara eta hilabete batean ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunak, dantzak, afaria eta kirolekin ospatuko du bere 65. urteurrena asteburu honetan

2024/03/07

Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak hotela eta hipodromoa dauzka Macachinen eta era guztietako kultur, kirol eta jolas jarduerak eskaintzen ditu Datorren asteburua berezia izango da Macachinen. Unión Baska "Euzko Alkartasuna" Elkarteak, 1959an sortuak, 65 urte bete ditu eta ostiraletik igandera arteko hiru egunetan, ekitaldi ugarirekin ospatuko du. Horietako bat, Euskal Etxeen arteko Mus Topaketa, martxoaren 8tik, ostiraletik igande 10era arte luzatuko da. Larunbatean, martxoaren 9an, Pilota Txapelketa jokatuko dute eta ...

Gehiago irakurri...


'Unidad Alavesa' talde ataundarrak omenaldia egiten dio herrialde hegoamerikarrari, ‘Morir en Argentina’ abestiarekin

2024/03/06

‘Motoki, zakurreki, egurreki…’ diskaren azala Aita Barandiaranen jaioterritik bertatik dator Argentinari omenaldi polit eta hunkigarria egiten dion abesti hau. Unidad Alavesa-ren ‘Morir en Argentina’ (Argentinan hil) kanta ‘Motoki, zakurreki, egurreki…’ izeneko beren azken diskoan dator eta otsailaren lehenengo egunetan kaleratu zuten. Abestiak topiko ezagunenak gainditzen ditu; hau da, ez da tangoan edo futbolean geratzen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Selekzioak eta Uruguaikoak euren indarrak neurtuko dituzte martxoaren 23an, San Mames futbol zelaian

2024/03/05

Euskadiko eta Uruguaiko selekzioen hirugarren partidua, martxoaren 23an Oraindik ez dakienarentzat, bisitari berezi bat jasoko du Euskal Selekzioak datorren martxoaren 23an, larunbata, Bilboko Katedralean. Hau ez da izango Euskal Selekzioak Uruguaikoa aurkari duen lehen aldia. Lagunarteko lehenengo partida 1998ko abenduan izan zen, Donostiako Anoetan, eta euskaldunak irten ziren garaile. Bigarren aldia, irabazleak baita ere euskaldunak, 2003ko abenduan izan zen, San ...

Gehiago irakurri...


Dei garrantzitsua Estatu Batuetako euskal diasporako gazteentzat: ez utzi pasatzen 'Ateak Ireki', ez zara damutuko

2024/03/04

Ateak Irekiren iazko taldea bere iristeran Lazkaoko herriko plazan. Gazteak loriatu ziren programarekin Asteartean, martxoaren 5ean, bukatuko da Ateak Ireki programaren bigarren edizioan izena emateko epea eta ez zenuke pasatzen utzi behar. Ateak Ireki Euskal Herrian garatzen den programa bat da, hiru astez —aurten ekainaren 22tik uztailaren 14ra— gauzatzen dena, propio Estatu Batuetako euskal diasporako 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzendua, egonaldi trinko bat Euskal Herrian, ...

Gehiago irakurri...


Naturbidea: Hego Konoan barrena bizikletaz euskal etxeetan bisitari, "giza harreman bidaia izugarri" bateko partaide

2024/03/04

Goian, Aitor Intxaurraga & Elena Ocasar Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, “GR-282 Artzaintza Naturbidea” dokumentala aurkezten; eta Gral. Rodriguezen, irratian, Raul Tarettorekin. Behean, Buenos Airesko Laurak Baten eta Arrecifesko Euskaldunak Denak Baten Aitor Intxaurragak 1998an Argentinara egindako lehen bidaiak zapore gazi-gozoa utziko zion ziurrenik. Bere ametsa, eta bidaia haren helburua, Aconcaguako gailurrera iristea zen, euskal mendizale ospetsu Juanito Oiarzabal lagun, baina bat-bateko osasun arazo batek eragotzi zion. Hala ere, gertakaria ez zen oztopo izan zeanuritarrak Hego Konoarekiko bere idilioa hasteko. Harrezkero, hamaika bidaia egin ditu munduko ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeak hasiko asteburu honetan Diasporaren partaidetza Korrika 23an: Diasporan ere euskararen alde!

2024/03/01

23. Korrika Euskal Herrian ,artxoaren 14tik 24ra izango da. Diasporan bihar bertan hasiko eta apirileraino luzatuko Bi urtetan behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimena Irundik aterako da martxoaren 14an eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, Baionara iritsiko da. Lasterketak 2.700 kilometroko egingo ditu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena. Diasporako euskaldunek proposatu izan diote Korrikari programa ofizialeko ekitaldiren bat edo Korrikaren aurre-abiatze bat Diasporan gauzatzea, baina oraingoz ...

Gehiago irakurri...


Erne ibili! Martxoaren 1ean iluntzeko 6etan irekiko da epea NABOren 2024ko Udalekurako, lekuak berehala ahitu ohi

2024/02/29

NABOren Udaleku ekainaren 16tik 28ra egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan Zabaldu eta itxi. Di-da. Azken urteotan, 10-15 bat minutu baizik, eta gutxiago ere iraun du zabalik izena emateko epeak, tarte horretan ahitu baitira eskaintzen ziren ehundik gora lekuak. Arratsaldeko seietan epea zabaltzen denean (AEBetako PST Mendebaldeko orduan: Euskal Herrian larunbateko goizaldeko 3ak), berehala, azkar eta denbora batere galdu gabe behar da sartu eta bururatu izen-ematea. NABOn ...

Gehiago irakurri...


Azken eguna 2024ko Korrika Bideo-Lehiaketan munduko bideo onenen alde bozkatzeko: hona 12 bideoak

2024/02/29

Mundu osoko euskal etxe eta euskara irakurletzetako kideen bideoak partaide 23. Korrikako Bideo Lehiaketan AZKEN ORDUA: Garaileak Valladolid-eko Euskal Etxeko 2. bideoa (Julio Jimenez) eta Edinburgoko Unibertsitateko bideoa (Lena Bialkowska) izan dira bideo eta pertsona garaileak. Zorionak!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia