euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacucho: Peña handi batekin, Euskal Odola motorrak berotzen ari Txahalaren 50. Festa Nazionala inauguratzeko

2024/02/20

2016an, zahato erraldoi bat plazaratu zuen euskal komunitateak Ayacuchoko Txahalaren Festako kabalkadan, eta 2017an, Euskal Odolaren logoa zuen txapel erraldoi bat Aurtengo Txahalaren Festa eta Xakitzearen Eguna bereziki gogoangarria izan daitekeela dirudi. Bost hamarkadako ibilbidearekin, martxoaren 10etik 17ra urrezko ezteiak ospatuko dituen jaialdiaren edizio berezi honetan ehunka mila ikuslek parte hartzea espero da. Prestaketak hasi dira eta laster, jaiaren iragarle garrantzitsua izan ohi den erregina izateko hautagaien aurkezpena gauzatuko da, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Fundatzaile izan zuen Maria Julia Ercoreca erakustaldiarekin bildu nahi ditu kideak Puerto Madryngo Etorritakoengatik-ek

2024/02/19

Maria Julia Ercoreca, Etorritakoengatik Euskal Etxeko dantzariekin batera 2010eko Euskal Aste Nazionalean, Mar del Platan. Erakusketa zabaltzeko flyerra, Agustina Herrero García dantzariak diseinatua. Urtarrilean atsedena hartu eta gero, Puerto Madryngo "Etorritakoengatik" Euskal Etxeko gazteria aktibo itzuli da oso sare sozialetar. Izan ere, hala iragarri dute euren jarduera presenzialen hasiera. Otsailaren 24an, larunbata, "María Julia Ercoreca Euskal Erakustaldia" deitu duten proposamenaren lehenengo edizioa gauzatuko dute, elkartearen sortzailea izan zen Marita Ercorecaren legatua ...

Gehiago irakurri...


Liburu hautatua: "Lo que cabe en una valija" egunkari intimoa, euskal birramona bat eta adiskidetzen duen irakurketa

2024/02/16

‘Maleta batean sartzen dena’ (“Lo que cabe en una valija”) liburuaren azalean, Donostiako baranda eta badia Harritu ginen Buenos Aireseko liburudenda batean 'Lo que cabe en la valija' (maleta batean sartzen dena) topatu genuenean. Beste hainbat liburu artean zegoen, nork daki, gure zain agian, esan nahi baita norbaitek gainbegiatu, hautatu, erosi eta irakurtzeko magia gertatzearen zain. Gu euskaldunak izanik, ezin ukatu azalean Kontxako badia eta baranda agertzeak arreta eman zigula, eta ale bat erosi genuen. ...

Gehiago irakurri...


Gogotsu doaz aurreratzen La Platan “Eguzkipean” Kanpamentuaren hirugarren ediziorako prestaketak

2024/02/16

Iazko “Eguzkipean” kanpamenduaren bigarren edizioko postalak: dantzak, sukaldaritza, sagardoa eta lagunartea Hiru aste falta dira La Platako Euzko Etxeak antolaturiko “Eguzkipean” kanpamendua berriz ere euskal etxe askotako eta adin guztietako lagunen topagune izateko. Martxoaren 9an, larunbata, eta 10ean, igandea, Euzko Etxeak City Bell-en duen aisialdirako gunean (154 kalea z/g, 446 kalearen eta Arroyo Carnavalen artean) ekitaldiaren hirugarren edizioa ospatuko dute eta aurrekoak bezain arrakastatsua ...

Gehiago irakurri...


Oroitarri Nazional bat eraikitzeko proiektua Estatu Batuetan BMGko euskal beteranoen izenak bildu eta ohoratzeko

2024/02/16

Hitzaldia eskainiko du larunbat honetan San Frantziskon Pedro Oiarzabalek, online ere segitu ahal izango dena Kanpaina abiatu berria da Estatu Batuetan Bigarren Mundu Gerrako (BMG) euskal jatorriko beteranoak gogoratu eta ohoratzeko. Ikerketa historikoa aurretuta dago oso eta planek Monumentu Nazional bat eraikitzea baitaratzen dute, euskal jatorriko gizon eta emakume beterano guztien izenak bertan banan bana bildu eta eurekiko oroimena gorde eta errekonozitzeko, baita euren sakrifizioa eta euskal komunitatearen ...

Gehiago irakurri...


NABOren Neguko Bilkura eta Gure Euskal Etxearen 42. urteurreneko programa datorren asteburuan San Frantziskon

2024/02/15

Guztia dago prest San Frantziskoko Gure Euskal Etxean bere 42. urteurreneko festa programari ekiteko San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak —erdaraz Basque Cultural Center hartzen du izena— bere 42. urtebetetzea ospatuko du datorren asteburuan, otsailaren 17 eta 18an, ospatu ere ohiko festa eta elkarretaratze handiarekin. Ohi bezala, ehundaka jende bilduko dira San Frantzisko eta Kalifornia osotik helduak, baita Estatu Batuetako beste hainbat lekuetatik ere, besteak beste NABO federazioak bere ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Euskal Etxea irailean Euskal Herrira egingo duen bidaian interesatuta daudenen zerrenda hasi da osatzen

2024/02/15

Guillermo Larregui Euskal Etxearen koordinaziopean, iaz Euskal Herria bisitatu zuen taldea, Portugaletera egindako bisitan Guillermo Larregui Euskal Etxeko lagunek bilera bat deitu dute Euskal Herriko zazpi lurraldeak bisitatuko dituen bidaia honen nondik norakoen berri emateko. Chacabucoko euskal elkarteak antolatzen duen zazpigarren irtenaldia izango da, eta proiektua gehienbat bertako herritarrei zuzenduta badago ere, beste herri batzuetako bidaiariak batu daitezke, aurreko edizioetan izan ohi denez. Irteera irailaren ...

Gehiago irakurri...


Mundakatik Argentinara, Saladilloko inauterietako 'atorrek' eta 'lamiek' bertaratutako guztiak liluratu zituzten

2024/02/14

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko konpartsaren partaideak “Teatro La Comedia”-ren zuzendari Esteban Urúsekin batera 2023an bezala, Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko kideak parte hartzera gonbidatu dituzte otsailaren 11 eta 12an Mariano Acosta etorbide ospetsu eta zabalean ospatutako Saladilloko inauterietan. Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Giza Eskubideen Idazkariordetza antolatzaile, ehunka familia bildu dira aurten ere karrozek, murgek eta konpartsek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko. Horien artean bereziki deigarria ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Brasilen Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak, Pilar Alava berretsiz lehendakari

2024/02/13

Pilar Alava, lehendakari berrautatu dute Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxean, Brasilen Zuzendaritza talderako hauteskundeak egin ditu Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak. 1959an sortua izanik Brasilgo euskal etxe dekanoa den euskal elkarte honek orain arteko lehendakari Pilar Alava saopaulotarra berretsi du lehendakari lau urteko jardunaldi berri baterako. Erakundeak esker biziak eman dizkie halaber azken lau urteko jardunaldian aritu diren batzordekideei eta zorterik eta agiantzarik onenak ...

Gehiago irakurri...


Mar del Platako Denak Bat 'Jaialdi 2024'ren anfitrioi izango da datorren astean, omenaldiak eta Sagardo Eguna barne

2024/02/09

Mar del Plata: Lehendakari ohiei omenaldia eta Jaialdi 2024, dantza eta musika festa, Sagardo Eguna barne Udaro, euskal dantza tradizionalen "Jaialdi" ikuskizuna antolatzen du Mar del Platako Denak Batek "Atlantikoko Perla" deitua den balneario hiri honetan, Argentinako euskal etxe askotako lagunen bilgarri. Festaren 2024ko edizioa berrikuntzez dator. Topaketa nagusia otsailaren 17an izango —datorren asteko larunbatean— Euskal Etxearen egoitzan. Baina bezperan, Euskal Etxeko lehendakari ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia