euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzarien Aberri Eguneko Topaketa Cañuelas-en berrikuntza ugarirekin 2025ean, Denak Baten 65. urteurreneko urtean

2025/03/27

Cañuelasen 2024an ospatutako Aberri Egunaren postalak. Ayacuchoko Euskal Odola-ko dantzari gazte-gazteak, Denak Bat Euskal Etxeko abesbatza, erromeria eta bertako gozogile taldea Badira 19 urte Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak Dantzari Topaketa eta Aberri Egunaren ospakizuna antolatzen dituela. Aurtengo edizioa egitarau zabaldua eta berrituarekin dator. Apirilaren 5ean izango da elkarretaratzea eta oraingoan, ohi ez bezala, ekitaldia ez da larunbat iluntzean hasiko, eguerdian baizik. Bazkari bat eskainiko dute eta arratsalde, iluntze eta gauean jarduera ugari egingo dira, hala nola ...

Gehiago irakurri...


Biltzar Nagusiak Lapridan eta Arrecifesen, euskaletxeburu Mónica Azpiazu eta Teresa de Zavaleta, hurrenez hurren

2025/03/26

Joan den larunbatean egin zuten Arrecifesko Euskal Etxean euren Urteko Batzarra, zuzendaritza batzordea berrituz Joan den asteburuan, Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat eta Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeek, biak Buenos Aires probintzian, euren Urteko Batzarrak egin dituzte hurrenez hurren, bi kasuetan, Zuzendaritza Batzordea osatzeko edo berritzeko bozketa eginik. Arrecifesen kasuan, hau da 2025 - 2026 aldirako Zuzendaritza Batzordea:

Gehiago irakurri...


Iñaki Hernaiz argentinarrak Latinoamerikako hezkuntza aztertu du hitzaldi batean Deustuko UNESCO Katedran

2025/03/26

Iñaki Hernaiz Deustuko Unibertsitatean Deustuko Unibertsitateak gonbidaturik, sei hilabeteko lankidetza ari da egiten Iñaki Hernaiz euskal-argentinarra Unibertsitateko Giza Baliabideen UNESCO Katedran. Lankidetzaren baitan, ‘Hezkuntzaren egoera Latinoamerikan’ izeneko hitzaldia eskaini zien Txile, Kolonbia, Mexiko, Kuba, Nikaragua eta Ekuador herrialdeetatik etorritako bekadunei. Aipatu behar da, hala ere, publikoan Unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


Ekiok: animatzen EHra barnetegi batera joaten, hango udan? Aukerak Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroa Garai eta Beherean

2025/03/25

Lazkaoko Maizpide Barnetegia Baliabide eta aukera ugari dituzte gaur egun Diasporan euskara ikasi nahi dutenek. Baina normala denez edozein hizkuntza ikasten, ez dago murgiltzea baino hautu eraginkorragorik, kasu honetan Euskal Herrira bertara joan eta bertatik bertara ikastea, euskarak berezkoak dituen inguru eta giroetan, hizkuntza ez ezik herri kulturan ere sakonduz. Are gehiago hango udan, egunak luzeak direla, eta ...

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ongietorria eman zien Erasmus truke-programako ehundik gora euskal gazteei

2025/03/25

2025eko Erasmus truke-programako ikasleak Santiagoko Euzko Etxean Harrera-ekitaldi polita antolatu zuen Euzko Etxeak Erasmus programaren bidez Santiago, Valparaiso eta Talcara iritsitako ehun gazte euskaldunei ongietorria emateko. Euskal Herri osoko neska-mutilek sei hilabete pasako dituzte Txilen, hiru hirietako unibertsitateetan ikasten edota praktikak egiten. “Aukeratutako karrerak bariatuak dira, tartean, pedagogia, gizarte lana, psikologia, ...

Gehiago irakurri...


Gastronomikoki aberats eta zuzeneko dantza eta musika lagun egin da La Platan 2025eko Euskal Kulturaren Eguna

2025/03/24

La Platako Denak Bat dantza taldea, Txapela Sagardoa, Chivilcoyko Ama Lurreko gastronomia, besteak beste, presente izan ziren Euskal Kulturaren Egunean. Behean, ezkerrean, ospakizunaren irudia, airetik hartua 500 lagun inguru bildu ziren joan den asteburuan La Platako Euzko Etxeak Euskal Kulturaren Eguna ospatzeko antolatu zuen Korridore Gastronomikoan. Ekitaldia martxoaren 15ean egin zen, larunbat gauean, euskal elkarteak City Bell-en duen aisialdirako gunean. Euzko Etxeko sail guztiek hartu zuten parte ospakizunean: "Mari Aramayo" eta "Vicente Ibarguren" peñek, "Pedro Berrueta" Mus ...

Gehiago irakurri...


Mikel Azpiroz piano-jotzaile eta konpositore donostiarrak bere azken lana, ‘Pake Pieza’, aurkeztu du Mexiko Hirian

2025/03/24

Mikel Azpiroz (argazkia PhotoCescMaymo) Bi hitzordu izan ditu Mikel Azpiroz piano-jotzaile eta konpositore donostiarrak martxo honetan publiko mexikarrarekin. Batetik Mexiko Hirian urtero antolatzen duten ‘Vive Latino’ jaialdian jo zuen Mikel Erentxun buru duen ‘Duncan Dhu’ talde baita ere donostiarraren 40. urteurreneko biraren baitan. Hiriburu mexikarrean edizio bakoitzean 70.000 bat jende biltzen dituen izen handiko jaialdi erraldoi honetan, ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak zabalik dauka apirilaren 22ra arte 2025eko dirulaguntza deialdia nafar etxe eta elkarteentzat

2025/03/24

Chivite lehendakaria Mendozan 2022ko nafar etxeen bilkuran, Argentinako lau nafar etxeetako ordezkari eta ikurrekin Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu ondoren, joan den ostiralean hasi da korritzen Nafarroako Gobernuaren, beste herrialde edo autonomia erkidego batzuetan dauden nafar etxe edo elkarteei zein Nafarroan dauden beste erkidegotako etxeei zuzendutako 2025eko dirulaguntzen hiru deialdirako epea, guztira 152.000 euro banaturik, eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a dutela.

Gehiago irakurri...


Nantes-ko Zinema Espainiar jaialdiko "Euskal Leihoak" saila euskal ekoizpen nabarmenenen erakusgarri 24. urtez

2025/03/21

David Pérez Sañudoren 'Azken erromantikoak' (2024) FCENen  2025eko sekzio ofizialean lehiakide den bi euskal filmetako bateko irudia Nanteseko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiak 24. urtez euskal zinemaren programazio zabala eskainiko du. Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloan euskal ekoizpen nabarmenak eta euskal zinemagile erreferenteen lanak ikusi ahal izango dira. Zinemaldia gaur ostiralean bertan hasiko da eta martxoaren 29ra arte luzatuko, 17 produkzio ikusgai: 9 luzemetraia, Kimuak programako 7 lan eta minisail bat. ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultur sorkuntza frankofonian hedatzeko plana aurkeztu du

2025/03/21

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza "Ça colle au basque"ren aurkezpenean, alboetan dituela Ibone Bengoetxea  lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta Ander Caballeko Kanpo Harremanen idazkari nagusia Lau urterako plan bat da eta euskara eta euskal kultur sormena 321 milioi pertsona biltzen dituen mundu frantses hiztunera hurbiltzea du helburu. Asmoa, aliantzak gauzatzea da erakunde, kultur eragile eta elkarte profesionalekin, globalizatuz euskara eta euskal kultura sustatuz frankofoniaren unibertsoa osatzen duten hizkuntza eta nortasun anitzekin elkarrizketan. Orain arte Etxepareren proiektuek harremanak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia