euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Idazle oiartzuarra gogoan eginiko 'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburua sareratu du Euskaltzaindiak

2010/08/02

'Juan Mari Lekuonari Omenaldia' liburuaren azala. Euskaltzaindiaren Herri Literatura Batzordeko buru izan zenaren omenezko liburua argitaratu eta ipini du Euskaltzaindiak sarean, interesa izan dezaketen guztien eskura. Juan Mari Lekuonak ahozko euskal literaturaren inguruko lan ugari argitaratu zituen; oraingoan, ikertzaile adiskide eta ikasle izan zituen hainbat egilek, apaiz oiartzuarra gogoan harturik, harek hain gogoko izan zuen gaiari buruzko artikuluak idatziz osatu dute liburu hau, paperean zein pantailan irakur daitekeena.

Gehiago irakurri...


Quebec-eko 'Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea' bere euskal festaren 12. edizioa ari da ospatzen

2010/08/02

Trois Pistoleseko euskal abenturaren parkea. (Argazkia Euskalmunduak.com) Joan den ostiralean hasi eta datorren igandera arte luzatuko da, uztailaren 30etik abuztuaren 8ra arte, Quebec-eko Trois-Pistoles herrian dagoen 'Parc de l'Aventure basque en Amérique' (Ameriketako Euskal Abenturaren Parkea) delako museo biziak urtero antolatzen duen euskal jaialdi eta astearen 12. edizioa. Pilota ikastaro bat eta txapelketa, arte erakusketa, euskal sukaldaritza dastatzea, kirolen eta indar erakusketa, pintura tailerra, haurrentzako ekintaldiak eta gehiago dauzka osagai, euskal dantzak eta Ezpeletako txaranga ere protagonista izango dituen jaialdiak.

Gehiago irakurri...


Afari batekin amaitu zuten La Platako Euskara eta Euskal Kultura ikasleek 2010eko ikastaroaren lehen zatia

2010/07/30

Ikasleak euskal kulturari buruzko lanak aurkezten (argazkia EuskalKultura.com) Hirugarren urtez, La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) Euskara eta Euskal Kultura ikastaroa antolatu du eta garatzen ari da aurten. Bertan parte hartu dutenek giro bikainean egindako afari batekin agurtu zuten ikastaroaren lehenengo zatia. Neguko etenaldia egingo duten arren, abuztu bukaeran berriro ekingo diete eskolei.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria Plaza', euskal kultura hedatzeko gunearen harria gaur ipiniko da Argentinako Rio Cuarton

2010/07/30

Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza' berdegunaren inaugurazioko gonbidapena Ukaezina da gaur egungo euskal etxeek euren komunitateetan duten presentzia. Duela ehun urte, Euskal Herritik etorritako familiak elkartu eta babesteko helburua zuten erakunde hauek eta horregatik batzuetan itxi samarrak izan zitezkeen. Egun, ordea, euskal etxe gehienen joera erabat kontrakoa da: gizarte baten zati bat dira eta gizarte horietan integrazio prozesua naturala da oso. Hainbat herritan eraikitako euskal plazak honen adibide bikainak dira: Rosario, Trenque Launquen, Tres Arroyos eta José C. Paz, batzuk aipatzearren. Orain Cordoba probintziako Rio Cuartok ere bere euskal berdegunea izango du, hiriko Juan Filloy Zubiaren hegoalde sarrera ondoan, hain zuzen. Plazaren Inaugurazio ofíziala eta lehenengo harria jartzeko ekitaldia gaur bertan izango da, arratsaldeko 4:30etan. Zeremonian, probintzia eta hiriko agintariek baita “Gure Ametza” Euskal etxeko kideek ere hartuko dute parte.

Gehiago irakurri...


Aire Aire Trikitixa Taldea: 'Argentinan euskal kulturaren inguruan bizi izandakoa oso baliogarria izan da'

2010/07/30

Astigarragako Aire-Aire trikitixa taldeko kideak (argazkia EE) Joan den urtean Txileko hiriburuan, baita Viña del Mar-en ere, aurkeztu ziren Astigarragako Aire-Aire trikitixa taldeko neskak eta esperientzia horrek animatu zituen Hego Amerikara berriz ere etortzera. Uztailaren lehenengo astean eta Ipar hemisferioko udako oporrak aprobetxatuz, Susana Aurkiak (taldeko zuzendaria), Jaione Castrillok, Amaiur Alkain, Mari Jose Merketegi, Naroa Aierben, Arantxa Etxebeste eta Argoitz Otañok osatutako taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen bigarren aldiz euren musika eta dantzak Argentinako euskal etxeetara ekartzeko. Taldea La Platako Euzko Etxean, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en eta Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpea Euskal Etxean aurkeztu zen euskaldun argentinarren artean Euskal Herriko erromeria tradizionalaren giroa piztuz.

Gehiago irakurri...


Oñatik eta senidetutako Frantziako herri batek laguntza bidali dute Argentinako Jose C. Paz-era

2010/07/30

José C. Pazeko tren geltokia. (Argazkia Bafilm.com) Oñatirekin senidetuta dagoen Argentinako José C. Paz herriaren baitan hainbat familien artean topatzen den pobrezia egoerari aurre egiteko, Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) sortu zen iaz herri gipuzkoar honetan. Orain, hirugarren herri senidetu baten laguntza jaso du ekimenak, Chateaubernard herri frantsesa, Argentinara merkantzia elkarrekin bidali ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Katedralean meza eta folklore erakustaldia Txileko Santiagon Iñaki Deuna ospatzeko

2010/07/30

San Inazio Loiolakoaren edo Iñaki Deuna omentzeko antolatu den mezaren afixa Santiagoko Euzko Etxeak datorren igandean hiriburu txiletarrean ospatuko den ekitaldirako gonbidapena luzatu dio bertako euskal komunitateari. San Inazio Loiolakoaren jaieguna ospatuko dute, Diasporako leku batzuetan, tartean Txilen, 'Iñaki Deuna' bezala ezagutzen den festa. Katedral Metropolitarrean eskainiko den mezarekin ekingo zaio egunari, Santiagoko Euzko Etxeko Euskal Abesbatza partaide. Folklore erakustaldi bat ere antolatu da Arma Plazan, ostean Vicuña MacKennako egoitzan bazkari batek eta bestjai giroko beste zenbait ekitalditan parte hartzeko aukerarekin.

Gehiago irakurri...


Hegoaldea eta Iparraldea ordezkatuta daude joan den astean Necochean hasi den 'Hator Hona' VII. edizioan

2010/07/29

'Hator Hona' programako partaideak euskal etxera heldu ziren momentuan (argazkia EE) Argentina eta Euskal Herriaren arteko harremana estua da oso. Lotura sendo horren arrastoak hainbat lekutan ikus daitezke, hor eta hemen, zelai eta hirietan, ohituretan eta jendeengan. Arbasoak, aitona-amonak eta gurasoak atxikimendu horri eusteaz arduratu ziren urtetan. Gaur, gazteek ere herrien arteko erlazioa mantentzeko aukera dute eta ondo asko egiten dute. 2004tik aurrera Necocheako Euzko Etxeak bultzatzen duen 'Hator Hona' programa, paregabeko baliabide bihurtu da asmo hori betetzeko. 'Hator Hona'ren bidez, zazpi euskaldun etorri dira egunotan Argentinara, sei Hegoaldekoak eta bat Iparraldekoa. Izan ere, euskal etxeko kideak poz-pozik daude, Iparraldeko partaide bat etortzen den lehenengo aldia baita. Zazpi gazteak hiru aste izango dira Necochean, bertako familiekin bizitzen eta euskal etxean dantza, musika, kirola eta euskarari buruzko tailerrak ematen.

Gehiago irakurri...


Iñaki Galdos: "Diasporan, maite ditugula eta lagundu nahi ditugula pentsatzen segi dezaten nahi genuke"

2010/07/28

Iñaki Galdos (eskuinean) akordioa sinatzen iaz Bahia Blancan bertako Euskal Etxeko lehendakari Mikel Irazustarekin, Euskal Aste Nazionalaren baitan. Boiseko Jaialdiri buruzko aurreko artikuluetan esan legez, jende asko da bertaratuko dela iragarri duena, eta horien artean makina bat dira bertara erakundeen izenean Euskal Herritik hurreratuko dena. Horien arteko bat izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiorde eta Kanpo Harremanetarako diputatu den Iñaki Galdos. Honako elkarrizketa atzo eman zuen argitara Noticias de Gipuzkoa egunkariak.

Gehiago irakurri...


FEVAk zonaldeko bi tailer antolatu ditu General Roca eta Villa Marian, zuzendari gazteak trebatzeko

2010/07/28

FEVAk antolatutako aurreko bilera bat. (argazkia EuskalKultura.com) FEVA, Erakunde Eusko Argentinarren Federazioak, zonaldeko bi tailerrerako deia egin du Villa Maria eta General Roca herrietan, euskal etxeetako zuzendari gazteak trebatzeko. Erakundeen kudeaketa administratiboarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira eta, horrekin batera, euskal etxe bat zer den, FEVA zer den eta 'euskal kulturan trebakuntza' izeneko modulua ere eskainiko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia