euskal diaspora eta kultura

2010/11/19
Bartzelonako Euskal Etxeak aurten lehen aldikoz antolatu EH Sona lehiaketak Sokaide taldea izan zuen irabazle. Saria, Ze Esatek! taldearekin batera kontzertu batean jotzea zen eta saria gauzatzeko momentua heldu da. Hitzordua, bihar larunbata, gaueko hamarretatik aurrera, hiriburu katalaneko Espai Jove La Fontana aretoan, esan bezala Ze Esatek! taldearekin batera.
2010/11/18
Euskadi gonbidatu berezi duela, gaur arratsaldez inauguratuko da Mexiko DFn, Hiriburu Mexikarreko Zinema Espainiarraren III. Erakustaldia. Inaugurazio ekitaldia arratsaldeko zortzietan izango da, Cinépolis Diana aretoan, Espainiako enbaxadaria eta Euskadiko Ordezkaritzako kideak bertan direla. Ikusgai ipiniko diren euskal tituluak 'La máquina de pintar nubes', 'Ander', 'Zorion Perfektua', 'Sukalde Kontuak' eta 'El mal ajeno' izango dira. Josean Goikoetxea, Ander filmeko protagonista ere bertan izango da.
2010/11/18
Jon Goikolea eta Chieko Hata senar-emazteak Arrasateko GoiHata itzulpengintza enpresaren arduranak dira eta azken urteotan japoniera euskaldunengana hurbiltzeko hainbat ekimen burutu dituzte. Azkena joan den asteburuan Bilbon egin den Japoniako Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten 'Japoniar ideogramak. Japoniera ikasteko modurik errazena euskaldunontzat' lana da. Goikolea argitaletxeak plazaratu du eta euskarazko bertsioan agertu da soilik, momentuz.
2010/11/17
Patxi Lopez lehendakariak eta Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Euskadi Literatura sariak banatu zituzten atzo Donostiako Kursaalean izandako ekitaldian. Aurtengo sarituak Jose Fernandez de la Sota, Fermin Etxegoien, Patxi Zubizarreta, Jesus Mari Mendizabal, Jokin Mitxelena, Miguel Sanchez-Ostiz eta Joxe Azurmendizan izan dira. Epaimahaiak Gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du.
2010/11/17
Sarean da jada 2010. urteari dagozkion Euskal Etxeentzako dirulaguntzak jasoko dituzten euskal elkarteen zerrenda. EuskalEtxeak.net webguneak plazaratu du, eta datozen egunetan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dute guk jarraian jasotzen dugun ebazpena. Ordainketen %75a ordaintzeko tramiteak, buletin ofizialean argitaratu eta ondorengo hamabost egunak betetzen direnean egin ahal izango dira.
2010/11/17
2010/11/17
Mikel Aristegi dantzari donostiarra Berlinen bizi da orain dela 9 urte eta azken hilabeteetan buru-belarri ibili da Berlingo Euskal Etxearen ekimenetan sartuta. Joan den urriaren 30ean, elkartearen aurkezpen ofizialean, 'Euskal Herria' izeneko koreografia bat dantzatu zuen; erbesteari buruzko pieza bat, Joseba Sarrionandia eta Xabier Leteren poematan eta bere esperientzian oinarritua. "Poema horiek norberaren famili etxea utzi eta bide berri baten bila doanaren sentipenak islatzen dituzte", azaltzen du.
2010/11/17
Lan handia egin zuten Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko kideek aurtengo euskal astea antolatzen. Hilabetetako lana, jende askoren ahalegina. Baina esfortzu horren emaitzak begi bistan geratu ziren azaroaren 5etik 7ra. Kostaldeko hirira bertaratu ziren mila bat pertsonen Euskal Herriarekiko sentimendu eta engaiamendua sendotu egin ziren ekintza, ikuskizun, hitzaldi eta lagunen arteko elkarretaratze bakoitzean. Mar del Platako Euskal Astea bukatu igande arratsaldean bukatu zen; euskaldunen jaia, ez. Jarraitzen du egunero, urtean zehar, Euskal Herriaren alde lanean ari diren euskal etxe eta elkarte guztietan.
2010/11/16
Nazioko Museoen Topaketak testuinguru, Argentinar Errepublikako Museo Zuzendarien Elkarteak (ADiMRA) urtero banatzen duen Ohorezko Diploma Fabio Javier Echarri lizentziatuari eman dio aurten, Chacoko 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko lehendakariak izan duen "ibilbideagatik eta kultura atxiki eta garatzeko egin duen ekarpenagatik", adierazi dute ohar baten bidez Chacoko euskal etxetik.
2010/11/16
Azken urteotan Lapridako Euskal Etxeko 'Eusko Txokoa' Liburutegia antolatzen ari den Kultur Galdera Lehiaketak 'Euskaldunak Maiatzeko Iraultzan' hautatu du aurten gaitzat, Bigarren Mendeurrena izanik hori izango baita parte hartu nahi duten gazte edo helduek errepasatu eta kontsultatu beharko duten eremua, hamar galderok egoki erantzutearren. Helburua, modu ludikoan euskaldunei lotutako historia argentinarra ikastea. Saria, liburuak dira, eta erantzunak abenduaren 20a aurretik beharko zaizkio helarazi Lapridako Euskal Etxeari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus