euskal diaspora eta kultura

2011/05/13
Euskaldunen hizkuntza Argentinako San Miguel hirian ezagutaraztea da Askatasunaren Bidea elkartearen helburuetako bat eta helburu hori betetzera bideratuta dago jadanik. Pasa den apirilaren 16an, eta Marina Aranguren irakasle, burutu da euskal hizkuntzara hurbiltzeko lehenengo klasea. Ikastaroa zortzi elkarretaratzetan emango da, hiriko Udal Museo Historikoaren egoitzan. “Dakigunaren arabera, San Miguel sortu zenetik, Euskal Herriko hizkuntza irakasteko erronkari ekiten dion lehenengo erakundea da gurea”, adierazi du Horacio Marotto Askatasunaren Bidea elkarteko kideak.
2011/05/13
2011/05/13
Euskal Etxearen beste urtebetetze bat giro onean ospatzeko bildu ziren joan den apirilaren 17an Paranako 'Urrundik' elkarteko kide eta lagunak. “Oso momentu ona da hau euskal etxearen sorrera gogorazteko, erakundearen hazkundea begi bistan baitago”, adierazi zuen euskal etxeko lehendakaria den Federico Borrasek. Bazkarian zehar, zozketak egin ziren eta musika emanaldiez gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Testuinguru honetan Borrasek berak egiten duen 'Presencia Vasca' irratsaioaren 21. urteurrena ere ospatu zuten euskal paranatarrek.
2011/05/12
Tokioko metroa, Moskuko Plaza Gorria, Argentinako Perito Moreno glaziarra, Miamiko Jai Alai frontoia eta Zelanda Berriko Wanaka lakua... Leku hauetara guztietara iritsi da Josu Bergara bakarlariaren "Nora Zoaz" lana, "CD crossing" ekimenari esker. 2010ean abiatu zuen Bergarak proiektu hau, "bookcrossing" delakoan oinarrituta. Horrela, azken urtean 30 lagunen maletan bidaiatu du CDak eta munduko hainbat bazterretan 'askatu' edo utzi dute diskoa, aurkitzen duenak goza dezan. Larunbat honetan Bergarak berak askatu ahal izango du ale berri bat Londonen, Euskal Etxeak gonbidatuta kontzertua emango du han eta.
2011/05/12
Bernardo Atxaga euskal idazlearen azken lana, 'Zazpi etxe Frantzian' eleberria, apurka apurka nazioarteko ibilbide polita egiten ari da eta hil honen hasieran frantsez edizioa aurkeztu du Christian Bourgois argitaletxeak. Edizio honekin Atxagaren azken lana sei hizkuntzatan irakur daiteke jada: jatorrizko euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalaneraz, portugaleraz eta orain frantsesez. Edizio ingelesa ere aurki izango omen da kalean.
2011/05/12
Maiatzaren bigarren asteburuan Fresnok udako piknika ospatu ondoren, Los Banos eta Bakersfieldeko festal datoz. Ohi bezala, Estatu Batuetako euskal jaien denboraldia maiatz honetan hasten da AEBn. Denboraldia maiatzean hasten da Fresnon eta azaroan bukatzen da Las Vegas eta Roklin-en. Aurten, NABOren Biltzarra Bilera Buffalon, Wyoming izango da uztailaren 22-24 asteburuan. Hemen dago 2011ko euskal jaiak ordutegia.
2011/05/12
Fresnoko Euskal Etxeak, bere Basque Festival jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den larunbatean eta, elkarteko arduradunek adierazi dutenez, bertaratu zen jende multzoak iazko bestaren markak hautsi zituen. Madera herriko Vista del Rio arrantxuan egin zen jaia eta, eguraldia lagun, estatu osotik etorritako lagunek euskal dantza eta musika erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
2011/05/11
Bihar Birmingham-en hasiko den zinemaldiaren barruan "80 egunean" filmea izango da ikusgaia maiatzaren 19an. Jon Garaño zuzendaria bertan izango da, luzemetraiari buruz eztabaidatzeko. Etxepare Institutuak antolatu du zinemaldia, Birminghameko Unibertsitatearekin batera eta Galizia Xuntarekin eta Kataluniako Ramon Llull Institutuarekin lankidetzan. Birmighameko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle programa abiarazi zuen ikasturte hasieran, Etxeparek sustatuta.
2011/05/11
Bukatu berria da Santa Feko Unibertsitate Iberoamerikarreko Euskal Astea eta arduradunak datorren urtean edizio berri bat antolatzeko asmoa agertu dute jada, aurtengoak izan duen harrera ona dela eta. Lau egunez unibertsitate mexikarreko kanpusean euskal kulturaren inguruko ekitaldi ugari egin dituzte, artea, literatura, gastronomia bezalako arloak jorratuz.
2011/05/11
Proposamen ugari burutu dira azken aste hauetan Argentinan zehar Aberri Eguneko ekintzen markoan: hitzaldi, topaketa, manifestaldi eta afariak, batzuk aipatzearren. Mendoza hiriburuan, berriz, Euskal Herriko musika tresnen soinuak gailendu ziren euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeride honen ospakizun egitarauan. 'Baietz' talde cordobatarraren eskutik tailer, kontzertu eta zuzeneko musikaz lagundutako dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan ziren Denak Bat euskal etxeko kide eta lagunak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus