2011/05/12

Tokioko metroa, Moskuko Plaza Gorria, Argentinako Perito Moreno glaziarra, Miamiko Jai Alai frontoia eta Zelanda Berriko Wanaka lakua... Leku hauetara guztietara iritsi da Josu Bergara bakarlariaren "Nora Zoaz" lana, "CD crossing" ekimenari esker. 2010ean abiatu zuen Bergarak proiektu hau, "bookcrossing" delakoan oinarrituta. Horrela, azken urtean 30 lagunen maletan bidaiatu du CDak eta munduko hainbat bazterretan 'askatu' edo utzi dute diskoa, aurkitzen duenak goza dezan. Larunbat honetan Bergarak berak askatu ahal izango du ale berri bat Londonen, Euskal Etxeak gonbidatuta kontzertua emango du han eta.
Gehiago irakurri...
2011/05/12

Bernardo Atxaga euskal idazlearen azken lana, 'Zazpi etxe Frantzian' eleberria, apurka apurka nazioarteko ibilbide polita egiten ari da eta hil honen hasieran frantsez edizioa aurkeztu du Christian Bourgois argitaletxeak. Edizio honekin Atxagaren azken lana sei hizkuntzatan irakur daiteke jada: jatorrizko euskaraz, gaztelaniaz, galegoz, katalaneraz, portugaleraz eta orain frantsesez. Edizio ingelesa ere aurki izango omen da kalean.
Gehiago irakurri...
2011/05/12

Maiatzaren bigarren asteburuan Fresnok udako piknika ospatu ondoren, Los Banos eta Bakersfieldeko festal datoz. Ohi bezala, Estatu Batuetako euskal jaien denboraldia maiatz honetan hasten da AEBn. Denboraldia maiatzean hasten da Fresnon eta azaroan bukatzen da Las Vegas eta Roklin-en. Aurten, NABOren Biltzarra Bilera Buffalon, Wyoming izango da uztailaren 22-24 asteburuan. Hemen dago 2011ko euskal jaiak ordutegia.
Gehiago irakurri...
2011/05/12

Fresnoko Euskal Etxeak, bere Basque Festival jaialdiaren edizio berri bat ospatu zuen joan den larunbatean eta, elkarteko arduradunek adierazi dutenez, bertaratu zen jende multzoak iazko bestaren markak hautsi zituen. Madera herriko Vista del Rio arrantxuan egin zen jaia eta, eguraldia lagun, estatu osotik etorritako lagunek euskal dantza eta musika erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.
Gehiago irakurri...
2011/05/11

Bihar Birmingham-en hasiko den zinemaldiaren barruan "80 egunean" filmea izango da ikusgaia maiatzaren 19an. Jon Garaño zuzendaria bertan izango da, luzemetraiari buruz eztabaidatzeko. Etxepare Institutuak antolatu du zinemaldia, Birminghameko Unibertsitatearekin batera eta Galizia Xuntarekin eta Kataluniako Ramon Llull Institutuarekin lankidetzan. Birmighameko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kultura irakurle programa abiarazi zuen ikasturte hasieran, Etxeparek sustatuta.
Gehiago irakurri...
2011/05/11

Bukatu berria da Santa Feko Unibertsitate Iberoamerikarreko Euskal Astea eta arduradunak datorren urtean edizio berri bat antolatzeko asmoa agertu dute jada, aurtengoak izan duen harrera ona dela eta. Lau egunez unibertsitate mexikarreko kanpusean euskal kulturaren inguruko ekitaldi ugari egin dituzte, artea, literatura, gastronomia bezalako arloak jorratuz.
Gehiago irakurri...
2011/05/11

Proposamen ugari burutu dira azken aste hauetan Argentinan zehar Aberri Eguneko ekintzen markoan: hitzaldi, topaketa, manifestaldi eta afariak, batzuk aipatzearren. Mendoza hiriburuan, berriz, Euskal Herriko musika tresnen soinuak gailendu ziren euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeride honen ospakizun egitarauan. 'Baietz' talde cordobatarraren eskutik tailer, kontzertu eta zuzeneko musikaz lagundutako dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan ziren Denak Bat euskal etxeko kide eta lagunak.
Gehiago irakurri...
2011/05/10

Joan den apirilaren 30ean eta pozez beteta irakurri zuten Chubut probintzia argentinarreko Puerto Madryn hiriko euskaldunek 'Etorritakoengatik' Euskal Etxearen sorrera-agiria. Duela hiru urte biltzen hasi ziren lagunek, lehenengo zuzendaritza batzordea plazaratzeaz gain, erakundearen helburuak ere aurkeztu zizkioten bertako herriari: "Euskal Herriko kultura eta ohiturak sendotu, ezagutarazi eta zabaltzea". "Baina instituzioaren antolakuntza urrats txikia baino ez da”, azaldu dio Maria Julia Ercoreca proiektuaren bultzatzaile nagusiak EuskalKultura.com-i. "Hastea ezezik segitzea da benetako erronka eta horri loturik bi proposamen polit prestatzen ari gara datozen hilabeteetarako: Aralarko San Migel-en jaia eta euskal etxearen inaugurazioa”, aurreratu digu euskal etxe berriaren lehendakariak.
Gehiago irakurri...
2011/05/10

Pariseko Conservatoire á Rayonnement Regional (CRR) erakundeak 'Journeés Basques' izeneko jardunaldiak egingo ditu datorren maiatzaren 16tik 19ra. Pariseko Eskual Etxearekin eta Iparraldeko Euskal Kultur Erakundearekin (EKE) lankidetzan eginiko ekitaldian euskal musika, dantza eta orohar kultura ezagutzera ematea du helburu CRRek. Astelehenetik hasita pilota erakustaldiak, dantza ikuskizunak, Anaiki koruaren kontzertua eta euskal gastronomia dastaketa egingo dituzte Parisen, besteak beste. Gainera, Batekmila erakusketa ekainaren 11a arte izango da ikusgai.
Gehiago irakurri...
2011/05/10

Estatu Batuetako hiriburu federalaren erdialdean dagoen Rock Creek Parkea bilakatu zen Washingtongo Euskal Etxekoen Aberri Eguneko festaren gertaleku, joan den larunbatean, maiatzaren 7an. Bostgarren urtez segidan ospatu du euskal etxe gazte honek Berpizkunde Igandeko euskal abertzaleen festa, euskal musika, janaria eta piknik motako aire libreko elkarretaratze giroan. Kideetako batek txalaparta ere eraman zuen, eta helduek eta bereziki haurrek denbora goxoa pasatu zuten egurrei erritmoak ateratzeko orduan. Kluba txikia bada ere, bazkidegoa handitzeko esperantza daukate elkartekideek: aurten bi familia gehiago lortu dituzte.
Gehiago irakurri...