2012/01/24

Ezezagun batek egin duen emari bati esker beste urte betez mantendu ahalko da irekita Kaliforniako Los Encinos parkea. Bertan gordetzen den euskal arrantxu historikoa estatu honetan eraiki zen zaharrenetakoa da. Parkea ixtear ziren arduradunak, estatuak egin dituen aurrekontu mozketak behartuta, baina San Fernando bailarako bizilagun batek egin duen ekarpen eskuzabalari esker irekita mantenduko da. Garnier izeneko bi anai frantsesek eraki zuten arrantxua 1800 bukaeta aldera eta harrezkero euskaldunen jabetza izan da, lehenik Gaston Oxarart aldudarrarena eta ondoren Amestoy familiarena, Euskal Kazeta albistari euskal-amerikarrak argitara eman duenez.
Gehiago irakurri...
2012/01/24

Datorren ekainean, 20tik 22ra, Oxfordeko Unibertsitate ospetsuak Ikasketa Iberiarren XV. Foroa egingo du, eta bertan zinea, literatura eta Iberiar penintsulako nortasun nazionalen arteko harremana aztertuko da. Euskarak, beraz, tartea izango du foroan eta, are gehiago, txostenak euskaraz aurkeztu ahal izango dira. Unibertsitateak txosten-proposamenak bidaltzeko epea ireki du jada eta otsailaren 3a arte egongo da zabalik. Mintegi honetan parte hartu nahi duten ikerlari eta adituek euren lanaren laburpen bat aurkeztu beharko dute epe horren barruan.
Gehiago irakurri...
2012/01/23

Topagunea euskara elkarteen federazioak Laburbira ikus-entzunezko zirkuituaren 9. edizioa antolatu du, eta, aurrekoetan bezala, bertan parte hartu nahi duten euskal etxeei eta Diasporako elkarteei gonbite berezia egin die. Topaguneak euskaraz eginiko zortzi ikus-entzunezko aukeratu ditu aurtengo ediziorako: lau film labur, animaziozko filme bi, dokumental bat eta musika bideo bat. Filmeetako bat galegoz egina da, Topaguneak edizio bakoitzean bestelako hizkuntza batean egindako lan bat txertatzea, euskarazko azpidatziekin, erabaki baitu. Zirkuituaren emanaldiak otsailaren 29tik apirilaren 4ra egingo dira, eta bertan parte hartu nahi duten elkarteek hil honen bukaera arte dute eskaera egiteko epea. Aurreko edizioetan Bartzelona, Parise, Londres, Erroma eta Shanghaiko euskal etxeek parte hartu dute Laburbiran.
Gehiago irakurri...
2012/01/23

Argentinako Arrecifestik zenbait lagunek mezuak bidali dizkigute oharrarazteko igande honetan, 2012ko urtarrilaren 22an, gauerdi t'erdietan, hil dela herri argentinar honetan Alberto Echaniz. Bertako Euskaldunak Denak Bat-eko eta FEVAko idazkari den Marta Abarrateguik aipatu du azkeneraino agertu izan dela, bere emazte Carmenekin, Alberto Echaniz euskal etxeak deitutako festa zein kultur hitzorduetara. "Gaur igandea, arratsaldeko seietan egingo diogu azken agurra aurresku batekin, Facundo Araguz Alustiza irakaslea dantzari eta Juan Ignacio Saez Abarrategui txistulari". Bere aldetik, Juan Lucio Agote Etxanizek lerro batzuk idatzi eta bidali dizkigu bere osaba zenaren ohoretan, haren gorazarre.
Gehiago irakurri...
2012/01/23

Urte berria hasi dugu, baina euskal Diasporatik Olentzeroren bisitaren berri heltzen ari zaigu oraindik. Euskal tradizioan Eguberrien etorreraren berri ematen duen ikazkinak munduko euskal neska-mutil askoren ametsak bete ditu beste urte batez eta milaka kilometrotako bidaia egin du Gabonetan, euskal etxe eta komunitate asko eta asko bisitatzeko. Jarraian bildu ditugu bisita horietako batzuen argazkiak: Estatu Batuetan, adibidez, Washington DC-ko Euskal Etxean eta Boiseko Ikastolan izan zen, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/12/30

Azken astebetean segitu dute heltzen gure erredakziora mundu osoko lagun eta irakurleen, euskal etxeen eta euskal gizataldeetako kideen zorion eta agiantza mezuek. Urtero bezala urte hasiera sasoin honetan, datozen egunetan, San Sebastian eguneraino --urtarrilaren 20an, jai-eguna egoitza kokatua dugun Donostian-- ez dugu buletina emitituko eta bulego eta barnera begirako lanetan ibiliko gara. Datozen lerroetan, bigarren artikulua azken astean jasoko ditugun lagunen mezuekin. Zorionak eta UIrte Berri On!
Gehiago irakurri...
2011/12/30

Argentinako euskal etxeetako ekintzen egitaraua murriztu egiten da udako hilabetetan. Necocheako Euzko Etxea-n, ordea, bertoko kideek gehien gozatzen duten jaiaren antolakuntzan dauden murgilduta urte hasieran. Urtarrilaren 27 eta 28an gauzatuko dira aurten kostaldeko hiri honetan San Sebastian jaiko ekintza nagusiak. Astebete lehenago, hau da, urtarrilaren 20an, euskal etxeak herriko Gizataldeen Azokan hartuko du parte stand batekin, dantzariekin eta bere danborrariekin.
Gehiago irakurri...
2011/12/30

Urtea joan da eta mundu osoko euskal etxe gehienak oporretan dira egunotan, urtarrilean indarberrituta bueltatzeko. Shanghaiko Euskal Etxean ere jende kopurua dezente jaitsiko da egunotan, hiri txinatarrean bizi diren euskaldun asko -langile gazteak gehienak-- etxean bueltan direlako, goxo-goxo jai egun hauek familiarekin egoteko probestuz. Hala ere, gertu direnak ere antolatu dute asteburuan hitzordurik, hala nola 31ean San Silvestre krossa, ondoren poteoa eta gero urtea amaitzeko afaria. Aldi berean, eta datorren urteari begira, 2012ko ekitaldi egutegia ere zabaldu du EEak. Ekitaldi tentagarriak eta orijinalak dira, has zaitezte prestatzen 2012ko agenda!
Gehiago irakurri...
2011/12/30

Villa Mercedesko Euskal Etxeak, San Luis probintzia argentinarrean, bere jantzi ederrenekin esan dio agur 2011. urteari. Urteko tailer eta ekitaldien amaiera gisa, abenduaren 9an hasi zituen ekimenak aste honetan bertan amaitu ditu: elkarteko haurren korala eta helduen abesbatza, eta euskal etxe bertako dantzari txiki eta helduak protagonista. Bere aldetik, Chascomusko Euskal Etxeak Olentzeroren bisita jaso zuen. Inguruko haurrek harrera ezinhobea prestatu eta marrazkiak oparitu zizkioten. Elkarteko kide batek bere kondaira kontatu zuen, eta ikazkinak ere opariak banatu zituen, eguna suziri sorta eder batekin bukatzeko. Geroztik, EEkoak Udaleko ordezkariekin solastu dira, Chascomusen hirugarren urtez egingo den euskal Udaleku hasteko astebete eskas geratzen dela.
Gehiago irakurri...
2011/12/29

Eusko Jaurlaritzak gaurko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitara eman du atzerrian euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko 2012. urteko deialdia. Orotara 202.000 euroko zuzkidura du deialdi honek eta eskabideak aurkezteko epea otsailaren 29an itxiko da. Aurreko urteetan bezala euskal etxeak dira eskabideak aurkeztuko ardura dutenak; hori dela eta, laguntzak eskatu nahi dituztenek gertuen duten euskal elkartearekin jarri behar dute harremanetan lehenbailehen.
Gehiago irakurri...