euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Udal interesekoa’ izendatua izan da Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen 90. urtemuga Arrecifes-en

2012/02/14

Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen urtemugaren logoa Otsailaren 25ean ospatuko da Argentinako Arrecifes hirian bertoko Euskadunak Denak Bat euskal etxearen 90. urteurrena. Jaia iluntzeko 7:30etan hasi eta ordu txikiak arte luzatuko da, karroza kabalkada, afaria eta musika ikuskizunekin. Euskadiko zein Argentinako zenbait euskal erakundetako ordezkariek hartuko dute parte ospakizunean, tartean Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Mercosur-erako ordezkariak, Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendari Julian Celayak eta FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterrak. ‘Udal interesekoa’ izendatua izan den topaketa honetara, Arrecifesko alkatea ere bertaratuko da, Daniel Bolinaga, bera ere euskaldunen ondorengoa eta euskal etxeko kide dena.

Gehiago irakurri...


Bakersfield-eko California State Unibertsitateak euskara ikastaroa abiatu du, EEaren laguntzarekin

2012/02/14

Unai Nafarrate arrasatearra de ikastaro berri honetako irakaslea Kaliforniako euskal komunitaterik handiena da Barkersfieldekoa, eta, hala ere, urtetan izan du bete ezineko ametsa: California State University-k bertan duen kanpusean euskara eta euskal kultura ikastekak izatea. Aurten, azkenik, ametsa egi bihurtu da, Kern County Basque Club euskal etxearen ezinbesteko laguntzarekin; izan ere, irakaslearen soldata bere gain hartu du elkarteak. 'Basque Language and Culture' izena du ikastaroak eta Unai Nafarrate arrasatearra da irakaslea. Ekimenaren sustatzaile izan den Steven Gamboak dagoeneko eskolatan 24 ikasle dabiltzala agertu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


'Basque Hotel' dokumentala, AEBetako euskal munduetan barrena bidaia, ikusgai da internet bidez

2012/02/14

'Basque Hotel' dokumentalaren kartela Iragan asteazkenean estreinatu zen ETB1 katean 'Basque Hotel' dokumentala, Josu Venerok zuzenduriko 'road movie' estiloko luzemetraia. Dokumentalak Estatu Batuetako euskal komunitateen barrena bidaia proposatzen du, gizatalde hauekin harreman zuzena izan duten idazleen testuak gidatuta: Robert Laxalt, Bernardo Atxaga, Asun Garikano, Joseba Zulaika, Kirmen Uribe, William A. Douglass, Iñaki Uriarte eta David Rio. Filmea Eitb-ren webgunean ikusgai dago.

Gehiago irakurri...


Etxeparek antolatuta, 'Euskal Kultura eta gatazka politikoa' mintegia gaur abiatuko da Konstanz Unibertsitatean

2012/02/13

Konstanz Unibertsitateko kanpusa Gaur eta bihar euskal kultura eta gatazka politikoaren inguruan hausnarketa egingo du nazioarteko aditu talde batek Alemaniako Konstanz Unibertsitatean, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin antolatu den mintegiaren barruan. Biltzar hau unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlegoaren lehendabiziko ekitaldia da. Topaketaren arduradunak Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskararen sustapenerako zuzendaria, eta Pere Joan Tour eta Georg A. Kaiser, Konstanz Unibertsitateko katedradunak, dira. Parte hartzaile euskaldunen artean daude, besteak beste, Imanol Murua kazetaria eta Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano eta Iban Zaldua idazleak.

Gehiago irakurri...


Euskal idazleei zuzenduriko Literatur Egonaldia eskatzeko epea, martxoaren 15 arte irekia

2012/02/13

Nekatonea etxea Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldiaren edizio berria antolatu dute. Egonaldia euskal idazleei zuzendua da eta proiektu batean lan egiteko aukera emango die, udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan. Egonaldiarekin batera 1.000 euroko beka jasoko du egileak. Edozein euskal idazlek parte har dezake deialdian. Eskabideak bidaltzeko epea datorren martxoaren 15ean bukatuko da. Iaz Fernando Morillo idazlea izan den irabazlea.

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa estreinatuko du Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek

2012/02/13

Euskaltzaleak-en web gune berritua Udako opor garaia da oraindik Argentinan, baina 2012 ikasturte berria hemendik aste gutxitara zabalduko delarik, aukera berri bat eskainiko du Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak Diasporako lagunei zuzendua: datozen egunetan, euskara eta euskal kulturari buruzko on line ikastaroa abiatuko du euskaltegi argentinarrak. Ikastaroa erakundeko webgunetik egin ahal izango da, lan-atalak jaitsiz, moodle plataformaren bidez. On line klaseez gain, instituzioko webgune berritua ere –www.euskaltzaleak.org.ar– aurkeztu nahi izan dute Euskaltzaleak-eko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Haurrak eskuaraz: kantuan eta jolasean euskara ikasten ari dira Bordeleko Euskal Etxeko ttipiak

2012/02/10

Bordeleko Euskal Etxeko haurrak jarduera batean (argazkia BordeleEE) Jolasek eta kantuek osatzen dute, eta hala ere, "elkartearen ekimen garrantzitsuenetako bat" da, Bordeleko Euskal Etxeko arduradunen ustetan. "Haurrak eskuaraz" programak Frantziako hiri honetan bizi diren euskaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko ingurune alai eta dinamikoa eskaintzen die, eta iazko martxoan abian jarri zenez geroztik, erantzun polita izaten ari da. Astean behin hasi zena astean biko jarduera bihurtu da jada.

Gehiago irakurri...


Euskal partitura baten bila ari zara? Eresbil artxibategian 210.000 dokumentu dituzu eskuragarri

2012/02/10

Eresbil artxibategiaren webgunearen irudi bat Eresbil, Musikaren Euskal Artxiboa, urtetik urtera ari da bere fondoak aberasten eta gaur egun musikari buruzko 210.000 dokumentu biltzen ditu, formato desberdinetan: partiturak, grabazioak, liburuak, ikerketak... Eresbilek material hau guztia mundu osoko musikari, zaletu eta ikerlarien esku jartzen du webgunearen bitartez, eta asko dira jada Diasporatik zerbitzu hau baliatzen duten koru eta musika taldeak. Eresbileko zuzendari Jon Baguesek azaldu duenez, webgunearen bidez jaso dituzten kontsulten erdia Estatu Batuetatik etorri da.

Gehiago irakurri...


Giro ederra izan zen Boiseko eta Gooding-eko Santa Ageda eguneko kantaldietan (argazkiak)

2012/02/10

Irudiaren erdian, Itxaso Cayero euskara irakaslea eta Izaskun Kortazar, NABOren Euskara koordinatzailea, Gooding-eko euskal etxean kantaldia zuzentzen (argazkia NABO) Estatu Batuetako euskaldunak Santa Agedari koplak kantatzeko tradizioa berreskuratzen ari dira eta aurten hainbat lekuetan atera dira euskaltzale taldeak kantari. North American Basque Associations (NABO) federazioko Euskara koordinatzailea, Izaskun Kortazar, Idahoko Boisen eta Gooding-en egin ziren kantaldietan izan zen eta ekitaldi hauetako argazkiak bidali dizkigu gure irakurleekin partekatu ditzagun.

Gehiago irakurri...


Sanferminetako giroa birsortuko dute San Juango euskaldunek bertoko Eguzkiaren Festa Nazionalean

2012/02/09

2011ko Eguzkiaren Festan euskal etxeak aurkeztutako karrozaren argazkia (argazkia EE) “Ardo argentinarra, edari nazionala” lelopean burutuko da datorren otsailaren 21etik 25era San Juan hiri argentinarrean urtero egiten den Eguzkiaren Festa Nazionala. Ohiturari jarraituz, “Eguzkiaren Karrusela” eraikiko dute San Juango departamentu eta kanpoko gizatalde guztiek, San Juan hiriko kaleetatik desfile bat eginez. Karrusela osatzen dituen karroza bakoitzak ardoarekin lotura duen gai bat proposatuko dute. Euskaldunen kasuan, 'San Juango txupinazoa' izeneko irudia eta ardoa zahatoan eskainiko dituzte Eusko Etxea-ko kideek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia