2012/02/22

Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek 'Expanding Horizons' izeneko kanpaina aurkeztu zuen atzo Idaho estatuko hiriburuan. Kanpaina honekin milioi eta erdi dolar bildu nahi ditu egitasmo berriei ekin ahal izateko. Kanpainaren aurkezpen publikoaren aurretik museoak erakundeko lagun eta kideen artean 750.000 dolar bildu ditu jada. Aurkezpenean izan zen Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, EAEko gobernuaren babesa erakusteko. Echeniquek museoak euskal kultura zabaltzen egiten duen lana goraipatu zuen.
Gehiago irakurri...
2012/02/22

Euskal artista, dantzaria, musikaria, kirolaria... bazara eta Diasporako euskal etxeetan zure lana aurkeztea amestu baduzu inoiz, oraintxe duzu lanean hasi eta guraria betetzeko aukera. Edota euskal etxe batekoa bazara, eta Euskadiko artistak zurera ekarri nahiko bazenitu, hauxe duzu aukera. Aste gutxi falta dira Jaurlaritzak aurtengo 'kultur biren' deialdia argitara eman dezan (martxoaren 14an argitaratuko da Diasporan euskaldunak bizi diren lurraldeetan bira kulturalak sustatzeko diru-laguntza deialdia, 60.000 euro banatzeko) eta gakoa, urtero bezala, artisten eta euskal etxeen interesak nola bildu eta uztartu da, elkarren informazioa garaiz helaraziz elkarri. Ea horretan laguntzerik badugun.
Gehiago irakurri...
2012/02/22

'Aberri Eguna' eta 'Cañuelas' izenak banaezinak bihurtzen ari dira Argentinako euskal egitarauan. Aurten, eta seigarren urtez jarraian, euskal etxe askotako gazte dantzari eta kidek hartuko dute parte Denak Bat-ek antolatzen duen Aberri Eguneko elkarretaratzean. Izan ere, biltzeko deia plazaratu du jadanik Cañuelasko euskal etxe antolatzaileak. VI. Dantzarien Topaketa 2012ko martxoaren 31 eta apirilaren 1ean izango da eta aurrekoetan bezala, hainbat euskal dantza talderen emanaldia --komunitate osoari begirako ikuskizuna-- herriko San Martin Plazan gauzatuko da. Hona programaren xehetasunak eta voucherren prezioak.
Gehiago irakurri...
2012/02/21

Lankitza-hitzarmena sinatu zuten atzo Boisen Guillermo Echeniquek, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak, eta Brad Little-ek, Idaho estatuko Gobernadoreordeak. Hitzarmen honen bitartez bi lurraldeetako enpresen arteko lankidetza sustatzeko bideak bilatuko dira, batez ere energia berriztagarrien eta teknologia berrien alorretan. Akordioak, gainera, aurreikusten du Boisen Euskadiren bulego bat irekitzeko aukera.
Gehiago irakurri...
2012/02/21

Bertako Euskal Echea Institutua bultzatzaile eta babesle nagusi garatu dira Buenos Aires hiriburuan 2012ko UVVren (Universidad Vasca de Verano) eskolak. Ikastaroa otsailaren 6tik 17ra luzatu da, aurreko edizioetan bezala ikasleek egindako idazlanen aurkezpenekin eta publiko osoari zuzendutako hitzaldi eta brindis batekin amaitzeko. Urteko lehenengo ekitaldi nagusi hau bukatuta, plan anitz dituzten UVVko arduradunek 2012rako, tartean euskarari eta Nafarroaren historiari buruzko ikastaroak eta edizioko idazlanak bilduko dituen liburuaren aurkezpena Buenos Aireseko Liburu Azokan.
Gehiago irakurri...
2012/02/21

Nazioartean izena ari da egiten Maider Lopez artista euskalduna (Donostia, 1975) eta ibilbide motz baina aberatsean mundu zabalean egin ditu jada hainbat erakusketa eta interbentzio: Shanghai, New York, Erroma, Rotterdam eta baita Euskal Herrian ere, besteak beste. Azken erakusketa New Yorken du ikusgai donostiarrak, Brooklyn-go Internacional Studio & Curatorial Program (ISCP) delakoan. Bertan egongo dira martxoaren 10a arte 'Polder Cup' bere interbentzioko argazki eta bideoak: zanga eta ubide artean jokarazi zuen futbol txapelketa bitxi eta orijinalaren emaitza.
Gehiago irakurri...
2012/02/21

Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek saioa egingo dute gaur arratsaldean Stanford-en, unibertsitate entzutetsuko Euskara Programak antolatuta. Emanaldia bertsolaritzari buruzko ekitaldi baten barruan egingo dute: 'Bertsolari' dokumentalaren trailerrarekin hasiko da arratsaldea, eta ondoren bertsoei eta bapatekotasunari buruzko mahaingurua egingo da. Saioa bertsoekin bukatuko dute Arzallusek eta Sotok. Ekitaldiaren antolatzaile da Iñaki Lopez de Luzuriaga, Stanfordeko euskara irakaslea eta Etxepare Euskal Institutuak saioa babestu du.
Gehiago irakurri...
2012/02/20

Argentinako Gizataldeen Festa handienetako bat da Alta Gracia hirian urtero gauzatzen den 'Mundu guztia Alta Gracian' delako jaialdia. Aurtengo edizioa, hogeita bosgarrena hain zuzen, urtarrilaren 31tik otsailaren 5a arte luzatu zen eta izen handiko artista anitz bildu zituen. Euskal kolektibitateak ere, aspaldiko partez egiten duen bezala, hartu zuen parte erakustaldian eta beste herri askotako ordezkariekin batera, arbasoen zapore, usain, soinu, dantza eta hizkuntza hurbildu zizkion publikoari. Cordoba hiriburuko Gure Txokoa euskal etxeko lagunek izan zuten ikurrina altxatzeko ohore eta ardura eta Villa Maria-ko Euzko Etxea-ko dantzariekin batera euskal dantzak tauletara eramatekoa.
Gehiago irakurri...
2012/02/20

Puerto La Cruz / Barcelonako Euskal Etxeak iragan otsailaren 5ean egin zuen bere urteroko bilkura nagusia eta bertan zuzendaritza berria aukeratu zuten bazkideek. Venezuela ekialdean dagoen Anzoategui estatuko elkarteko buru Carlos López Vergara izango da, eta Angel Mezo bazkidea izango lehendakariordea. Bilkuraren ostean elkarteko kideek lagunarteko bazkaria egin zuten. Zuzendaritza talde berriak abian jarriko dituen ekimen artean, Venezuelako beste euskal elkarteekin (Caracas eta Valencia) lankidetza sustatzea da nagusienetakoa.
Gehiago irakurri...
2012/02/20

Santu guztiak ospatzeko asmoz dabiltza antza aurten Boiseko euskara ikasleak eta, aurreko Santa Ageda bezperako kantaldien ostean, San Balendin dela eta ekimen ederra jarri dute abian. Ideia oso xinplea eta deigarria da: ikasleek klasean maitasun gutunak idatzi dituzte --euskaraz, noski-- eta munduko beste euskara ikasleei bidali dizkiete. Datozen egunetan Australiako, Boiseko eta Europako zenbait ikaslek jasoko dituzte eskutitzak. Maitasun-testu hauek guztiek erantzuna jasoko dutela espero dugu, eta agian, aterako da hemendik beste zer kontaturik.
Gehiago irakurri...