2012/03/06

Une gozoa ari da bizitzen Paueko Euskal Etxea: iaz estreinatu zuen, azkenik, luze amestutako egoitza propioa, eta bazkideak gogotsu ari dira parte hartzen elkartearen sail eta ekimen desberdinetan. Otsailaren hondarrean elkarteak bilkura orokorra egin zuen eta bertan 2011ko lorpenen berri eman zuen Jean Pierre Urrutia presidenteak. Aurtengo ekitaldiak ere iragarri zituen, hala nola, egunotan jokoan diren Frantziako Mus txapelketarako sailkapen partidak. Preseski, musaren alorrean gogor ari da lanean elkartea eta 2013an edo 2014ean Frantziako txapelketa antolatzekotan da.
Gehiago irakurri...
2012/03/05

Larunbat honetan euskal zinemagintzan sekula gertatu ez den balentria egingo du Lander Camarero zinemagile bilbotarrak: dokumental bat aldi berean hiru herrialdetan estreinatzea. "What about Columbus" du izena filmeak, eta Bilbon, Liman eta Indiako Pune hirian aurkeztuko dute. Ez hori bakarrik: hiru hirietako aretoekin zuzeneko webcam bidez konektatu eta zinemagileekin eta ikusleekin kontinentearteko solasaldia egingo da. Dokumentaletan Saint Exupery-ren "Printze Txikia" egokitu dute euskal, indiar eta perutar zinemagileek eta Camarerok egokitzapen horien arteko desberdintasun narratiboak eta sorkuntza prozesua aztertu ditu.
Gehiago irakurri...
2012/03/05

Ekitaldi anitz antolatu ziren joan den otsailaren 27an Argentinan zehar nazio banderaren omenez. Izan ere, berrehun urte bete ziren bandera zuri-urdin argia ikur nazionaltzat lehenengoz erabili zenetik Rosario hirian, Parana ibaiertzean. Rosario bera izan zen ekitaldi ofizialen egoitza eta bertan, hiriko udalak gonbidaturik, Zazpirak Bat euskal etxeak parte-hartze nabaria izan zuen protokolozko ekintzetan. Batetik, ohorezko plaka eta lore sorta eskaini zuten euskaldunek lehenengo oihal hura brodatu zuen Maria Catalina Echevarriaren oroimenez. Bestetik, bat egin zuten beste erakundeetako buruekin Banderen Aretoan egindako zeremonian. Ospakizuna zuzenean transmititu zuen internetez Zazpirak Bat-eko 'Mendeurreneko mikroguneak'.
Gehiago irakurri...
2012/03/05

Euskarak ordezkaritza bateratua izan zuen iragan astean Europako Parlamentuan EAEk, Nafarroak eta Akitaniak egin zuten misio baten bitartez. Hiru agintaritzetako euskararen alorreko erakundeen buruak izan ziren bidaian: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako aailburuordea, Lurdes Auzmendi; Akitaniako Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoko zuzendaria, Frantxua Maitia; eta Nafarroako Euskarabidea Institutuaren zuzendaria, Maximino Gomez. Ordezkaritzak euskararen alorrean egiten ari diren ekimen berri eman zion Europar Parlamentuko hizkuntza gutxituen talde arteko batzordeko lehendakariorde Tabajdi eurodiputatuari, eta laguntzak lortzeko aukera ere izan zuen aipagai.
Gehiago irakurri...
2012/03/02

Urtero bezala, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal neska-mutilek bi asteko euskal udalekuan parte hartzeko aukera izango dute, NABO euskal etxeen federazioaren eskutik. Aurtengo Udaleku Boisen egingo da, uztailaren 17tik 25era. Kanpamentuan euskal kulturan sakontzeko eta elkar ezagutzeko aukera izango dute besteak beste dantza, musika, euskera, kirola eta beste jardueren bitartez. Izena eman nahi dutenek maiatzaren 1a arte dute epea, baina lehen bait lehen egitea gomendatzen da, lekuak 105 besterik ez baitira, eta agortzen ari baitira dagoeneko. [BETE DA]
Gehiago irakurri...
2012/03/02

Gure Txoko euskal etxe australiarrak 45 urte bete ditu aurten eta urtemuga ospatzeko elkarteko kide talde batek ontzi-txango bat egin zuen Sydneyko badian. Berrogei bat lagun bildu ziren ekitaldira eta egun bikaina pasa zuten, ganba eta ostra-ko menuaz gozatuz. Horrez gain, elkarteak euskarako klaseak berrabiarazi ditu, Gabonetako geldialdiaren ostean, Ugutz Tornes irakaslearen gidaritzapean. Datozen asteetako ekitaldien artean aipagarriak dira igande honetan elkarteak Sebastian dantzari mauletarrari egingo dion agurra -Euskal Herrira bueltatzen da Sydney-n bi urte eman ondoren-- eta apirilean, Aberri Egunaren ospakizuna.
Gehiago irakurri...
2012/03/02

Urtero bezala, 2012 honetan ere ospatu zuen Eguzkiaren Festa Nazionala San Juan probintzia cuyotarrak, Argentinan. Otsailaren 22tik 25era milaka lagun bildu ziren Andeen magaleko hirian hainbat adierazpen kulturalez gozatu ahal izateko. Kolektibitate euskalduna jaialdiaren partaide izan zen, euskal karroza eta dantzen erakusle. Karrozari dagokionez, Sanferminetako giroa birsortu zuten San Juango Eusko Etxea-ko kideek Kukuxumusuren diseinuez baliaturik. Dantzak, berriz, euskal etxe anfitrioiak gonbidaturik, Cordobako Gure Txokoa eta Villa Mariako Euzko Etxea-ko dantzariek ipini zituzten.
Gehiago irakurri...
2012/03/01

Etxepare Euskal Institutuak, Euskaltzaindiak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak "Euskarari Gorazarre" izeneko jardunaldiak egingo dituzte hil honetan Madrilen, euskal hizkuntzak etorkizuna duela eta hizkuntzalaritzan zein literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari dela aldarrikatzeko. Ekitaldien artean, besteak beste, Henrike Knörr euskaltzaina zenari omenaldia egingo zaio; emakumezko euskal idazleekin mahaingurua egingo da eta Bernardo Atxagak eta Jabier Muguruzak "Katuak eta paradisua" ikuskizuna eskainiko dute. Jarduerak itxiz, martxoaren 16ean AT! ikuskizunaren bertsio eguneratua aurkeztuko da Madrilen.
Gehiago irakurri...
2012/03/01

Gaur bertan hasiko da Ermuan Laburbira 2012, euskarazko ikus-entzunezkoen jaialdi ibiltaria. Topaguneak, euskara elkarteeen federazioak, antolatzen duen jaialdiaren 9. edizioa da aurtengoa eta herriz herri ibiliko ditu 8 lan: laburmetraiak, bideoklipak, animazioak... Filmeetatik zazpi euskaraz dira eta bat galegoz. Guztira 26 emanaldi egingo dira Euskal Herrian eta hiru Diasporan: Madrilen martxoaren 7an, Londresen martxoaren 9an eta Parisen hilaren 14ean.
Gehiago irakurri...
2012/03/01

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak nazioarteko mintegi bat egin zuen iragan otsailaren 23 eta 24an, Ama Hizkuntzen Egunaren karietara. Euskarak tarte zabala izan zuen topaketan, unibertsitateko euskara programaren eta Etxepare Euskal Institutuaren babesari esker. Unibertsitate kaliforniarra 2010eko urtarrilean hasi zen, fase honetan, euskal hizkuntza eta kultura eskolak eskaintzen.
Gehiago irakurri...