euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Aberri Eguna eta Gernikako bonbardaketaren urtemuga zuzenean jarraitu ahal izango dira internetez

2012/04/20

Rosario Gernikako Enparantza. Gernikako Arbolaren kimuaz gain, azpi herrialdeen armarriak, San Inazioren estatua bat eta euskal sinbologia ugari biltzen ditu Rosarioko plaza honek (argazkia Abraham) Mendeurrena betetzen ari den urte berean, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxe argentinarrak iragarri du bihar larunbata ospatuko duela, bere egoitzan egingo duen ekitaldi batez, Aberri Eguna eta datorren asteko ostegunean, berriz, gomuta eta ohoratze egitarau bat gauzatuko duela Rosarioko Gernika Plazan, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena kari. Bi ekitaldiak zuzenean eskainiko ditu internetez euskal etxeak, munduko edozein lekutatik segitu nahi dituztenek hala egin ahal izan dezaten.

Gehiago irakurri...


Bizkaia:xedek prestakuntza handiko langileak kontratatzeko %100-eko laguntzak eskaintzen ditu

2012/04/20

Deialdiaren albistea Bizkaia:xederen webgunean Krisi garai honetan pozik ematen ditugu horrelako berriak. Batetik, Bizkaia:xede fundazioak lurralde honetara prestakuntza handiko langileak erakartzeko laguntza programa jarri du abian. Lehen deialdi honetan 700.000 euro kudeatuko ditu fundazioak, langile horien kontratazio eta lekutzearen %50a-%100a bitartean ordaintzeko. Europar Batasunaren laguntza du programak. Bestalde, Ikerbasque Fundazioak jakinarazi duenez, mundu osoko 300 hautagaik erantzun diote 20 ikerlari gazte kontratatzeko plazaratu duen deialdiari. Deialdia itxita dago jada eta eskabideak aztertzen ari dira orain.

Gehiago irakurri...


Gernikari buruzko klasea eta herriko Gizataldeen Azokako partaidetza Loretako Euskaldunak EEaren eskutik

2012/04/20

Loretako Euskaldunak euskal etxeko kideak Gizataldeen Azokan. Ezkerretik eskuinera:  Mirta Arrambide, Elsa Jaca, Mónica Arrazubieta, Susana Echeverría, Graciana Goicoechandia, Luisa Andraca eta Ana Giurlani (argazkia EE) Gernikako Bonbardaketaren 75. urtemuga gogoan izateko hainbat ekintza garatzen ari dira euskal erakunde anitzetan apiril honetan. Askok, gainera, Bizkaiko hiribilduan gertatutakoa euskal etxeen eremutik kanpo ezagutaraztea finkatu dute helburu. Las Flores herrian, Buenos Aires probintzia argentinarrean eta xede horrekin, Gernikaren historian sakondu zuten San Miguel Institutuko seigarren urratseko neska-mutilek. Komunitatearengana heltzeko asmoarekin ere, herriko Gizataldeen Azokan parte hartu berri dute Loretako Euskaldunak euskal etxeko kideek.

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Renon bertako Euskal Ikasketen XI. Konferentzia, jolas, joko eta kirolak aztergai

2012/04/19

Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak Urteroko bere XI. Konferentzia iragartzeko erabilitako programa eta diseinua Gaur hasiko da Nevada-Renoko Unibertsitatean, bertako "Center for Basque Studies" edo Euskal Ikasketa Zentroaren eskutik, euskal-amerikar ikasgune honek urtero entolatzen duen Euskal Ikasketa konferentzia, hamaikagarrena, aurten jokoak, jolasak eta kirolak aztergai hartuko dituena, karia horretara besteak beste Frantzia, Erresuma Batua, Katalunia, Euskal Herri eta Estatu Batuetako adituak bildurik. Joseba Etxebeste eta Clara Urdangarin irakasleak (aurtengo William Douglass saridun edo bekadun direnak, egun Renon urtebetez bizitzen baina eurak EHUko irakasle) eta Mariann Vaczi eta Joseba Zulaika dira ekitaldietako koordinatzaile.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioa eta FEVA euskal standeko arduradun, gaur hasiko da B. Airesko Liburu Azoka

2012/04/19

Buenos Aireseko Liburu Azokako euskal standa (argazkia EuskalKultura.com) Gaur bertan inauguratuko da Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azoka eta 23. urtez jarraian euskal instituzio batzuek euren indarrak batu dituzte ekitaldi honetan euskal partaidetza bermatzeko. Euskal standean genero anitzeko euskal liburu, musika eta bideoak erosi eta kontsultatu ahal izango dira. Azoka Buenos Aireseko Nekazaritza Elkartean burutuko da eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin Juan de Garay Fundazioak eta FEVAk antolatutako standa pabilioi horian egongo da, 2420 zenbakian. Azokaren programaren baitan, Fundazioak argitaratutako 'Vascos en Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 4. edizioa aurkeztuko da apirilaren 26an.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxaga "Shadow" Independent Foreign Fiction Prize sariko finalisten artean aukeratu dute

2012/04/19

Bernardo Atxaga idazle asteasuarra Bernardo Atxagaren "Zazpi etxe Frantzian" eleberriaren ingeles itzulpena Independent Foreign Fiction Prize sarien "Shadow" sail paraleloko sei finalisten artean aukeratu dute. "Shadow" saria atzerriko fikzioari buruzko zazpi literatur blogetako ordezkariek aukeratzen dute. Atxagarekin batera "itzaleko" finalistak Amos Oz, Sjon, Peter Nadas, Umberto Eco eta Matthias Politycki dira. Bi sailetako irabazleen izena maiatzaren 14ean jakinaraziko da.

Gehiago irakurri...


2012 honetan ere dantzek euskaldunen herria omendu zuten Aberri Eguneko Cañuelaseko ospakizunean

2012/04/19

Cañuelaseko Aberri Eguna apirilaren 14 eta 15ean gauzatu zen (argazkia EuskalKultura.com) Era ugari daude Aberri Eguna ospatzeko eta Denak Bat-ek aukeratutakoa dantzak eta euskaldunen alaitasuna komunitate osoari erakustea da. Cañuelaseko Aberri Eguneko Dantzarien 'Topaketa Erregionala' hitzordu nagusietako bihurtu da urteekin eskualdeko euskal etxekoentzat eta seigarren edizio honetan hamabi ordezkaritzak hartu zuten parte herriko San Martin Plazako ospakizunean. Dantzaldia arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen danborradaren soinuekin eta talde guztiak aurkeztu ondoren, erromeriara bildu ziren gazteak. Ricardo Basterra FEVAko lehendakari berrautatu berriak lagundu zituen Cañuelaseko lagunak jaialdi kuttun honetan eta agur hitzak zuzenduz partaide guztiei. Euskarak ere izan zuen bere tokia jaian, jendeari oinarrizko hitzak ikasteko aukera emanez.

Gehiago irakurri...


Harrera beroa izan dute Varsovian Harkaitz Cano eta Rikardo Arregiren irakurraldiek; bihar eta etzi, gehiago

2012/04/18

Harkaitz Cano idazlea Varsoviako kaleetan (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak Polonian dituen hiru irakurle programak antolatuta, Harkaitz Cano eta Rikardo Arregi euskal idazleak bira egiten ari dira egunotan Polonian, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariekin batera. Bira herenegun abiatu zen Varsovian, eta idazleek egin zituzten bi irakurraldiak abegi ona izan zuten. Bihar Poznan hirian izango dira eta etzi Gnieznon egingo duten emanaldiarekin bukatuko da bidaia. Kimuak programako filmen hautaketa bat ere ematen ari dira hiru hirietan.

Gehiago irakurri...


XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eskuragarri jarri dituzte Dokuklik webgunean

2012/04/18

Dokuklik atariaren irudia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Dokuklik aurkeztu du, Euskadiko artxibo publiko eta pribatuetako agiri historikoak biltzen dituen ataria. Bertan XIII. mendetik XX. mendera bitarteko sei milioi agiri eta, horiekin lotuta, bi milioi eta erdi irudi digital daude; ekainean hiru milioi irudi izango dira. Gainera, Kultura Sailak iragarri duenez, musika-artxiboena ere abian dago eta ikus-entzunezko funtsena diseinatzen ari dira.

Gehiago irakurri...


EIO Euskadiko Ikasleen Orkestrak hiru kontzertu emango ditu Kolonbian maiatzaren hasieran

2012/04/18

Euskadiko Ikasleen Orkestraren entsegu bat (argazkia EIO) Datorren apirilaren 28an Euskadiko Ikasle Orkestrako 80 musikari gazteak Kolonbiara abiatuko dira, herrialde honetan hamar eguneko bira egiteko. EIOk hiru kontzertu emango ditu: bi hiriburuan, Bogotako Gazte Orkestrarekin batera, eta beste bat Bella Flor herriko eskola batean. Bogotako kontzertuak maiatzaren 3an eta 6ean izango dira eta Bella Flor-en emanaldi didaktiko bat egingo da maiatzaren 4ean. Bira honetan orkestrak Antonio Lauzirika musikagileak taldearentzako egin duen lana estreinatuko du: "EIOk".

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia