euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal laburrei eskainitako bigarren saio berezia gaur, XV. Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan

2012/05/02

Gaur asteazkenez egingo dute Bruselako Laburmetraien Jaialdiaren baitan euskal egileei propio eskainitako bigarren erakustaldia, Kimuak-eko sei izenburu proiektatuta Bigarren urtez jarraian, Euskadiko sormenak eta talentuak ohore puntua izango dute Bruselako Laburmetraien Jaialdian. Euskal ikus-entzunezko sektorea sustatzeko hitzordu bihurtu da dagoeneko, aurten XV. edizioa duen Bruselako zinemaldi hau. Euskal partaidetza, Euskadiko Talentu eta Kulturaren gaineko II. Europako Zikloaren jardueren barruan kokatzen du Jaurlaritzak; Etxepare Institutuak sustatu du ekimena Euskadiren Europar Batasunaren aurreko Ordezkaritzarekin, Euskadiko Filmategiarekin eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin batera. Apirilaren 30eko saioaren ondoren, gaur, maiatzaren 2an, euskal laburmetraiak ikusteko bigarren aukera eskainiko du Jaialdiak, horretarako antolatutako emanaldi berezia medio.

Gehiago irakurri...


Argentinako Mus Txapelketa Junin-en burutuko da maiatzaren 25etik 27ra, Arbola Bat euskal etxea antolatzaile

2012/05/02

Buenos Aires probintziako Junin herria izango da 2012ko Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza. Maiatzaren 25etik 27ra bilduko dira euskal etxeetako muslaririk onenak eta lehiaketatik aterako den bikote irabazlea Argentinako ordezkaria izango da irailean Kanadako Vancouver-en eta kruzero batean egingo den Mundu Txapelketan. Juningo saioak maiatzaren 25ean hasiko dira, ostiralez, ordezkaritzen ongi etorriarekin. Txapelketan parte hartzeko erreserbak maiatzaren 10era arte egin daitezke, eta Arbola Bat euskal etxetik jakinarazi dute muslarien nahiz laguntzaileen voucherren prezioa 800 pesokoa izango dela, baina ez dela beharrezkoa otordu eta ostatuaren pakete osoa erostea eta txartelak bereiz eros daitezkeela.

Gehiago irakurri...


Euskal Asteari eta Gizatalde Jaiari begira hasi dira dantza entseguak Barilocheko Mendi’ko Euzko Etxean

2012/05/02

Mendi´ko Euzko Etxea euskal etxearen standa Gizataldeen Jaian (argazkiaEE) Hasi berria dute Barilocheko Mendiko Euzko Etxeko dantzariek 2012. urteari dagokion entsaio-sorta. Fermina Fernandez zuzendari, dantza klaseak Las Chacras kaleko egoitzan egiten dira, eta bi taldetan banatuta hogeitik gora neska-mutil aritzen dira. “Urtero Barilocheko Kolektibitateen Jaian stand bat muntatu eta gure dantzak aurkezten ditugu. Horrez gain, taberna batzuk antolatzen ditugu dirua bildu eta Euskal Astera bidaiatu ahal izateko. Gerora begira ez dugu beste ekitaldirik antolatzeko ideia baztertzen, gure euskal etxea ezagutarazteko bide egokia baita”, adierazi diote euskal etxeko arduradunek zein dantzariek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Zingirako Euskaldunak-en Omenaldia duela 60 urte Chascomusen lehenengo euskal etxea sortu zutenei

2012/05/01

Jose Antonio Agirre lehendakariak 1955ean Chascomus eta bertako euskal etxea bisitatu zituenekoa (argazkia ZEEE) Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeak oharra plazaratu du gogoratu eta goraipatzeko duela 60 urte, 1952ko apirilean, Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetan Euskal-Argentinar Etxea sortu zutenak, ikusmen luzea izan baitzuten jatorri euskalduneko biztanlego handia duen partidu honetan euskal ondarea zaindu eta iraunarazteko elkarte bat sortu eta egungo euskal etxearen aurrekari eta jarraipide dena finkatzeko. Euskaldunek, ordurarte, pilota elkarte bat sortua zuten, 1925ean, herrian, egun ere segitzen duena, baina fundazio berriarekin urrats garrantzitsua eman zuten euskaldun gisa euren burua gorde eta lantzeko.

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxea-ren ardurapean, euskara ikastaro bat hasiko du maiatzean UNCPBA Unibertsitateak

2012/05/01

Tandilgo Gure Etxea euskal etxea, Buenos Airesko probintzia argentinarrean Iaz hasi ziren euskal etxeko eta erakunde akademikoko buruzagiak proiektuaren bideragarritasuna aztertzen. Ahalik eta jende gehienengana heltzeko asmoarekin, Tandilgo Gure Etxeak oinarrizko euskarazko ikastaroa sortzeko baliabideak eskaini zizkion UNCPBA edo 'Universidad Nacional del Centro de la Provincia de Buenos Aires' delako unibertsitateari. Unibertsitateak proiektua onartu eta ikastaroa maiatz honetan jarriko da abian. Euskara eskolak astearte eta ostegunetan izango dira, Valeria Aramburu irakasle.

Gehiago irakurri...


Euskaldunak San Frantziskon: Kirmen Uribek hitzaldia eman zuen Stanforden eta BCC-ek Gernika gogoratu zuen

2012/04/30

Kirmen Uribe idazle ondarroarrak literatura eta Gernika izan zituen hizpide Stanford Unibertsitatean (argazkia P.Acheritogaray) Kaliforniatik idazten digu Stanford Unibertsitateko Euskara irakurle Iñaki Lopez de Luzuriagak, San Frantziskoko azken euskal ekitaldien berri emateko. Batetik, apirilaren 20ean bideo emanaldia egin zen Basque Cultural Center elkartean, Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta. Bestetik, Kirmen Uribe idazle ondarroarrak hitzaldia eman zuen apirilaren 24ean Stanford University-n eta, "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkezteaz gain, era bikainean azaldu zuen Gernikan 1937an gertatu zena, bere familiaren istoriarekin uztartuz.

Gehiago irakurri...


Juana Errazquin da Coronel Dorregoko EEko lehendakari berria Maximo Corcuerari txanda hartuz

2012/04/30

Juana Isabel Errazquin (eskuinean) da joan den larunbatetik aurrera Coronel Dorregoko Denak Elkarekin Euskal Etxeko lehendakari berria (argazkia EuskalKultura.com) Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu dituzte joan den larunbatean Buenos Aires probintzia argentinarreko Coronek Dorregoko 'Denak Elkarrekin' euskal etxean, tartean lehendakaritza bera, datozen bi urteko aldirako Juana Isabel Errazquinek hartu duelarik azken bi urteotan Maximo Corcuerak zeraman ardura hori. Datorren ekainaren 10ean hamar urte beteko dituen euskal etxe dorregotarreko zuzendaritza berrituko kide dira baita ere, besteak beste, Ernesto Errazkin, lehendakariorde gisa; Velia Olavarria, idazkari; eta Ana Maria Claverie, diruzain.

Gehiago irakurri...


Euskonews albistegi digitalak Rosarioko Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra elkarrizketatu du

2012/04/30

Itziar Aguirre euskal sukaldari rosariotarra bertako telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' programako irudi batean Eusko Ikaskuntzaren eskutik astean behin sareratzen den Euskonews albistari digitalaren azkeneko zenbakiak Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarra elkarrizketatu du. Rosarion jaioa, Itziarrek txikitandik bizi izan du euskal sukaldaritzaren arnasa, ama --Arantza Soraluce-- eta baita amona ere sukaldari onak izan baititu. Aurten ehun urte ospatzen ari den Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen ardura du Itziarrek, baina bere jardun profesionalak telebista ere harrapatzen du, sukaldaritzaren hainbat dibulgazio saiotan partaide izan delarik. Ofizioa eta jatorria uztartuz, chef rosariotarrak 'Pilpileando Argentina' izeneko ekimena darama gaur egun, euskal sukalde-moldeen zabalkundea eta beharrean daudenekiko elkartasuna sustatuz FEVArekin lankide.

Gehiago irakurri...


Urtero festa nagusi duen Aberri Eguna ospatu du Mendeurrena zelebratzen ari den Santiagoko Eusko Etxeak

2012/04/28

'Itxaropen Gaztea'ko dantzari eta banderarik elizarako bidean, Aberri Eguneko mezetara, Berriketari laguntzaile (argazkia Berriketari) Munduko beste hamaikatxo euskal etxe eta euskal komunitaterekin bat eginez, Santiagoko Eusko Etxean ere Aberri Eguna ospatu dute 2012 honetan bere ehungarren urteurrena zelebratzen ari den Txileko euskal etxe dekanoko kideek, eta bertan oinarritua den ohitura bati segituz, ospatu ere Pazko asteko igandean ospatu dute, egun osoko egitarau batez. Txileko Euskal Abesbatzaren kantuez edertutako meza baten ondotik, jardunaldiak senidetasun bazkaria eta kantu, dantza eta mus saioak ere bildu zituen, giro ezinhobe bat lagun, txiletar hiriburuko Vicuña Mackennako euskal egoitzan.

Gehiago irakurri...


Euskal literatur gaualdia bihar Patagonian, Paralelo 42ko Eskualde Andetarreko euskal etxe gaztea medio

2012/04/27

Euskal Literatura Gaualdiaren afitxa Oso gaztea da Eusko Sustraiak elkartea, baina gogotsu ari da lanean. Duela bi urte sortu zen Patagoniako Comarca Andina del Paralelo 42ko Eskualde Andetarren eta, hastapena erraza izan ez bada ere, berri on batekin dator gaur: María Elena Morrás arduradunak jakinarazi digunez, bihar bertan euskal literatura gaua egingo du elkarteak Lago Puelo herrian. Euskal Herriko ipuin, poesia eta artea Patagoniako eskualde honetan ezagutarazteko aukera ederra izango da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia