euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal eta alemaniar artistek "Guernica" margolanaren graffitti bat egingo dute bihar Berlinen

2012/05/31

Picassoren "Guernica" margolan mitikoa graffitti bezala berrinterpretatuko dute Berlinen Berlingo Euskal Etxeak Gernikaren bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin darrai, eta horren baitan jarduera berri bat iragarri du biharko: Pablo Picasso artistaren "Guernica" margolan ikonikoaren berrinterpretazio bat egitea, graffitti moduan. Bost euskal eta alemaniar artistek osatuko dute lan hau, Berlingo eskola bateko umeen ekarpenekin. Hasieran graffittia horma batean egitea zen Euskal Etxearen ideia baina, lana hartuko duten auzokideen eskariari erantzunez, egurrezko hormirudi batean egingo da, horrela auzoko puntu desberdinetan erakutsi ahal izango baita.

Gehiago irakurri...


2012ko Hator Hona programako sei partaideen izenak plazaratu dituzte Necocheako Euzko Etxea-ko gazteek

2012/05/31

Hator Hona proiektuaren irudia Hator Hona programaren 9. edizioa uztailaren 13tik abuztuaren 6ra gauzatuko da kostalde argentinarreko hiri honetan. Hiru astetan zehar, Euskal Herritik etorritako sei gaztek euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintza garatuko dituzte bertako Euzko Etxean, tartean euskara, musika, dantza eta kirol eskolak. 2012ko Hator Hona-ko partaideen izenekin batera, beste nobedaderik iragarri du euskal etxe anfitrioiak: uztailaren 26 eta 27an –Argentinako neguko oporren baitan- eta beste euskal etxe batzuetako kideei begira, tailer bereziak antolatuko dituzte Euzko Etxean. Honi buruzko informazio gehiago datozen asteetan ezagutaraziko da ekimenaren blogean.

Gehiago irakurri...


Bihar abiatuko da La Platako Euzko Etxea-ko trinketea, ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren I. zatia

2012/05/31

La Platako Euzko Etxea-ko trinketea (argazkiaEE) Bihar ostirala hasiko da La Plata hirian larruzko pala modalitateko ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketa. Buenos Aires probintziako Pilota Federazioak –FPPBA- eta Argentinako Pilota Federazioak -CAP- antolaturik, lehiaketak nazio osoko pilotari onenak bilduko ditu eta entrenatzeko aukera bikaina izango da Munduko Txapelketan aurkeztuko diren Argentinako selekzioko pilotarientzat. Arratsaldeko 4etan, La Platako Euzko Etxean hasiko den lehia hiru datatan burutuko da, horietako hurrena uztailaren 28a Venado Tuerton eta hondarrekoa abuztuaren 18a, berriro La Platan bertan.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2012ko deialdia argitaratu da gaur; eskabideak aurkezteko epea, ekainak 30a arte

2012/05/30

Gaztemundu 2011ko partehartzaileak (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu du Gaztemundu trebakuntza programaren 2012ko edizioaren deialdia. Egitasmo honen baitan euskal etxeetako 20 gaztek Euskal Herrian trebatzeko aukera izango dute. Aurtengoan programa irailaren 3tik 14a bitartean egingo da eta gaia euskara eta euskal etxeetan euskera irakaskuntza izango da. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Veronica Domingo argentinarrak jaso du Mintza Eguneko saria, berbalagun bezala egin duen lanagatik

2012/05/30

Veronica 2008ko Algortako Mintza Egunean, Patxi Perez dantzariarekin. "2001ean Mar del Platako Euskal Astean ezagutu nuen, eta berriro topo egin nuen berarekin Algortan", dio Veronicak. Euskalgintzak makina bat lagun ekarri dizkio argentinarrari Argentinan jaio eta hazitako euskalduna da Veronica Domingo gaztea, eltze askotako burruntzalia. Euskarari dion maitasun sendoak bultzatuta, Euskal Herrian bizi denez geroztik Mintzalaguna izeneko egitasmoan hizkuntza praktikatzen lagundu dio makina bat bertako euskara ikasleri. Hori dela eta, aurtengo Mintza Egunean saria jaso du Veronicak. Atzera begira, harriduraz gogoratzen du Argentinan euskara ikasteko egin zuen ahalegina eta militantzia; horregatik ezin du ulertu Euskal Herrian hizkuntza eskura izan eta ikasten ez saiatzea. Izan ere, Veronicarentzat euskara "familia da". Berarekin mintzatu da EuskalKultura.com.

Gehiago irakurri...


Zigilu honekin hartu du gogoan Uruguaiko Postak Euskal Erria Euskal Etxearen Mendeurrena (1912-2012)

2012/05/30

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen Mendeurrena gogoratuz Uruguaiko Posta Zuzendaritza Nagusiak atera duen zigilua Iragan astean aipatzen genuenez, Uruguaiko Posta Zuzendaritza Nazionalak bat egin du Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea ospatzen ari den Mendeurrenarekin eta izan ere zigilu berezi bat plazaratuz egin du, efemeridea bildurik. Daniel Pereyrari zor zaion diseinuaren 15.000 ale atera dira, horierariko bakoitza 37 pesoko balioduna. Zigiluak pilota jokoa (hain zuzen ere jai-alai edo zesta-punta) erakusten du ezkerreko irudian, eta horren ondoan Gernikako Arbola eta Juntetxea. Horiekin honako hitzak: "Institución de Confraternidad Vasca Euskal Erria 1912-2012" eta ikurrin bat, barnean zigiluaren prezioa duela, 37 peso uruguaitar.

Gehiago irakurri...


Cuyo eskualdeko biran EEetako buruzagientzako prestakuntza tailerra eman du Ricardo Basterrak

2012/05/30

Mario Basterrak eman zuen euskal etxeetako buruzagi izateko prestakuntza tailerra San Juan-en (argazkia EE) Maiatzaren 19tik 22ra Argentinako Cuyo eskualdea bisitatu zuten Ricardo Basterra FEVAko lehendakariak eta erakundeko idazkari Marta Abarrategui-k. Andeen magaleko probintzietara egindako bidaian hiru euskal etxetako kideekin elkartu ziren FEVAko ordezkariak, esan nahi baita San Juango Eusko Etxea, Mendozako Denak Bat eta General Alvear-eko Atuelko Euskotarrak euskal etxekoekin. San Juan hirian, gainera, buruzagientzako urteko lehenengo prestakuntza tailerra eman zuen Ricardo Basterrak. Bestalde, datorren larunbatean, ekainaren 2an, euskal etxeen bilkura gauzatuko du FEVAk Chascomusen. Bihar da azkeneko eguna bazkari/afarietako lekuak baieztatu eta parte hartu nahi dutenek informazio hori adieraz dezaten.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak presazko deialdia egin du irakurlea hautatzeko Paueko Unibertsitaterako

2012/05/29

Université de Pau eta des Pays de L'Adour -en irakurletza sortuko du Etxepare Euskal Institutuak Etxepare Euskal Institutuak eta Paueko Unibertsitateak Euskara eta Euskal Kulturako irakurletza sortuko dute datorren urtean. Unibertsitate frantziarraren antolaketa dela eta lehenbailehen hautatu behar da ikastaroa zuzenduko duen irakurlea eta Etxeparek presazko deialdia argitaratu zuen atzo. 2012-2013 ikasturterako hautatuko du Euskal Institutuak irakurlea, 2013-2014 ikasturtera luzatzeko aukerarekin. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 4an, datorren astelehenean, amaituko da.

Gehiago irakurri...


Euskarazko entziklopedia eta hiztegi entziklopedikoa ipini dituzte doain koltsultagai sarean

2012/05/29

Lur Entziklopediako 13 liburukiak, gehi 2001ean egin ziren bi egunerapen liburukiak (argazkia Begoña Perez de Aguado) Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia sarean eta doain kontsultagai ipini ditu Eusko Jaurlaritzak bere webgunean. Kultura saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak euskaldunen eta munduan euskara ikasten ari direnen eskuragarri ipini du paperean lehenengo aldiz hurrenez hurren 1991ean eta 1999an atera ziren bi produktuok, ondoren eguneraketa egin eta 2001ean liburuki berriak atera baziren ere. Gogora ekarri behar da aurten bertan Jaurlaritzak Lur Hiztegiko eta Entziklopediako 11.000 artikulu egokitu zituela, Wikipedia medio sareratzeko.

Gehiago irakurri...


'Urte berri on, amona!' eta '80 egunean' emango dituzte asteburuan Pariseko Different! zinemaldian

2012/05/29

"Urte berri on, amona!" filmaren afitxa Pariseko Different! zinemaldiaren barruan bi euskal luzemetraia erakutsiko dituzte aste honetan Parisen. Bata, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien "80 egunean" filma izango da eta larunbatean aurkeztuko dute Nouveau Latina aretoan. Goenaga eta Itziar Aizpuru aktorea izango dira bertan. Aurre-estreinaldia izango da emanaldia, izan ere, ekainaren 13an Frantziako zinemetan izango da ikusgai. Igandean, berriz, Telmo Esnal zuzendariaren "Urte berri on, amona!" komedia beltzaren txanda izango da. Zuzendaria bera eta Joseba Bengoetxea aktorea bertaratuko dira, filmari buruzko solasaldian parte hartzera.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia