2012/06/18

Mexikon, Cancungo Kukulcan ikastetxeko ikasle talde batek bat egin du joan den astean Gernikako bonbardaketaren 75. urteurreneko ekitaldiekin eta Picassoren 'Guernica'ren replika den murala margotu du eskolako jardun gisa, 1937an Bizkaiko herri horretan gertatutakoa azaldu zaielarik eta guztiaren emaitza gisa bonbardaketa kari sarraskiaren eta gerlen salaketa gisa historiaratu den obra geratu delarik horma gainean, joan den ostiralean 'inauguratuta'.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Euskara eta Euskal Kultura irakurletza programaren barruan, Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle hautatzeko deialdia egin berri du. Irakurle hauek ondoko unibertsitateetan ariko dira: bi Alemanian, Leipzig eta Freie (Berlin) unibertsitateetan, beste bat Italian, Veneziako Ca’ Foscari eta Bolognako Alma Mater Studiorum unibertsitateetan, eta azken bat Erresuma Batuko Birminghameko Unibertsitatean. Eskabideak aurkezteko uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

Aurreko esperientzien arrakastak bultzaturik Paella Lehiaketaren edizio berri bat gauzatu zuten La Platako Euzko Etxea-ko lagunek joan den ekainaren 8an. Erakundeko berrehun bat kide bildu ziren etxeko Toki Alai aretora, Jorge Rifourcat eta Iñaki Aramayo Lazcano sukaldariek osatu epaimahaiaren erabakia itxarotera. Andreen Taldeak eskuratu zuen lehenengo saria. “Hala ere, esan beharra dago guztiak zeudela gustagarriak. Izan ere, guztiak bukatu ziren”, azaltzen dute antolatzaileek. Beste alde batetik, eta artikulu honen bidez, euskal etxeak ‘Aaron Sehter’ pilota txapelketaren emaitzen berri eman nahi du.
Gehiago irakurri...
2012/06/18

“Euskaldunen hizkuntza betidanik egon da Buenos Airesko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxearen bihotzean. Erakundearen estatutuetara jotzen badugu, ikusiko dugu elkartea sortu zen urte berean euskaratu zituztela; garai hartan kide guztiak ziren euskaradunak eta izena emateko formularioak frantsesez zein euskaraz bete zitezkeen”, azaltzen du erakundeko idazkaria den Norma Rios-ek. Orain sustrai horietara bueltatzeko aukera bideratu dute Iparraldeko Euskal Etxeko kide eta lagunek. Uztailaren 3an euskara eta kulturari buruzko klaseak hasiko dira Moreno kaleko instituzioan, Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta irakaslearen ardurapean. Bi orduz astean behin izango dira eskolak, musu truke, eta “hizkuntzaren bidez, bizi bizirik dagoen herri baten kultura ezagutzea” dute helburu.
Gehiago irakurri...
2012/06/15

Markak hausten ari da nazioartean "80 egunean" luzemetraia euskalduna eta aste honetan euskarazko filme batek sekula lortu ez duena atzeman du: Frantziako zinematan estreinatzea, jatorrizko bertsioan eta 25 aretotan. Epicentre banatzaile frantziarrak apustu sendoa egin du Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien filmearen alde eta Frantziako hiri nagusietan ikusgai da jada lana: Parisen, adibidez, sei zinematan ari dira ematen. Iparraldean Biarritzen, Donibanen eta Baionan ikusgai da. Frantzian zinema euskaraz ikusteko --eta harribitxi honetaz gozatzeko-- aukera aparta!
Gehiago irakurri...
2012/06/15

Euskal ohiko erromeriarako deia egin da igande honetarako Urkiolako santutegiaren ingurura, hain zuzen ere datorren asteko larunbatean, ekainaren 23an, San Juan bezperan, Durangon egingo den Dantzari Egunerako bidea prestatuz. Aurkeztu eta hezurmamitu eta praktikoki bideratuko dena ohiko moldeko dantzazaletasuna izango da, kasu honetan fruitu zahar/berri bat medio, ekitaldia antolatu duen Aiko Taldeak bere azken diskoa, 'Oinak kantuz' izenekoa, aireratu eta dantzagai ipiniko baitu. Helburua, jendeari dantzatzeko aukera ematea, 'betiko' aire eta moldeak lagun.
Gehiago irakurri...
2012/06/15

Euskal Herriko antzinako ohiturei jarraiki, Argentinako eta munduko hainbat euskal etxetan San Juan (edo Jondonane edo Donibane) Gaua ospatuko da datozen asteburuetan, suarekin lotutako ekitaldiak eginez. Ospakizuna suaren ondoan egoteko aitzaki ederra bihurtuko da –gogora dezagun hego hemisferioan San Juan gauarekin batera negua hasten dela- , eta bide batez, komunitate osoari Euskal Herriko kulturaren alderik koloredun eta magikoena erakusteko aukera paregabea ere izango da. Argentinan, hitzorduak asteburu honetan bertan hasiko dira, Necochean, eta datorren asteburuan jarraituko dute Buenos Aires hiriburuan eta Cañuelas-en. Azken ospakizuna, ekainaren 30ean izango da, Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat euskal etxe gaztearen eskutik. San Juan festak izango du baita ere ohiartzunik Mexiko Hiriko, Caracasko edo Madrilgo euskal etxeetan.
Gehiago irakurri...
2012/06/14

KulturMapp izena du aplikazioak, doakoa da, eta momentuz Android sistemarako bertsioa bakarrik badago ere, aurki aurkeztuko da iPhone mugikorretarako bertsioa. Aplikazio honen bitartez telefono erabiltzaileek Euskal Herriko hiri eta kaleen mapa izateaz gain, bertan agertzen diren txokoetako historia eta kultur ondareari buruzko informazioa izango dute. KulturMapp-ek Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu.
Gehiago irakurri...
2012/06/14

Joan den urte hasieran ekin zioten Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeko kideek erakundearen Mendeurrenaren ospakizuna antolatzeari. Lan eta ahaleginak fruituak ematen hasiak dira eta jai erraldoiaren egitaraua aski findua eta zehaztua dago. Ekitaldien garrantziak, ordea, gizatalde euskaldunaren mugak gainditu ditu eta bai Santa Fe probintziak bai Rosario hiriak Mendeurrena probintziaren eta udalaren interesekoa izendatu dute. Datozen hilabetetan hamaika ekintza burutuko dira Zazpirak Bat-eko lagunen eskutik, tartean Euskal Aste Nazionala; hona Mendeurrenaren egitaraua.
Gehiago irakurri...
2012/06/14

BasqueResearch.com webguneak bere lehenengo hamarkada bete du Euskal Herrian egiten diren ikerketen berri mundura zabalera hedatzen. Elhuyar Fundazioak sortutako ekimenak hamar urte bete ditu Euskal Herrian egiten den ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren erakusleiho izaten.
Denbora honetan 8.000 albiste eta ekitaldi bildu eta zabaldu ditu. Basque Research-ek argitaratutako albisteak Eurekalert! webgunean ere zabaltzen dira, 2004an sinatutako hitzarmen bati esker. Science aldizkari ospetsua editatzen duen American Association for the Advancement of Science (AAAS) erakundearen webgunea da Eurekalert!. Zabalkunde lan honi esker Euskal Herrian egiten den ikerketari buruzko albisteak komunikabide entzutetsu askotan agertu dira: The Times, New Scientist, BBC, Discovery Channel, National Geographic, CNN... Zorionak, eta hasteko beste hainbeste bete ditzazuela!
Gehiago irakurri...