euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeen 2012ko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratu du EHAAn

2012/07/03

2012ko Ekainaren 28ko Ebazpena, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquerena, diru-laguntzak egotziz. Lotura soilik gaztelaniaz iritsi zaigunez hala islatzen dugu. Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeei 2012an emango zaizkien dirulaguntzak zehazten dituen Ebazpena eman du argitara, ekintzak eta jarduerak (IV. kapitulua) eta azpiegiturak (VII. kapitulua) kontzeptuei dagokienean. 2012ko ekainaren 28ko Ebazpenak 934.667 euro banatzen ditu lehenengoan eta beste 300.000 euro bigarrenean. Hona onuradunen zerrenda, honela banatuta herrialdeka: Alemania (1), Argentina (34), Belgika (1), Kanada (2), Txile (3), Kolonbia (2), Espainia (7), Estatu Batuak (10), Frantzia (3), Mexiko (1), Paraguai (1), Peru (1), Erresuma Batua (1), Uruguai (6) eta Venezuela (2). Hauei, aurrekoetako batek edo batzuek dirulaguntzari uko egiten badiote osatutako ordezkoak gehitu behar zaizkie.

Gehiago irakurri...


Kalakan: "AEB eta Quebec-eko euskal etxeetan bira atzeratu behar izan dugu Madonnarekin jotzeko"

2012/07/03

Madonna kantaria, txapela buruan kontzertu batean; atzean, Kalakan taldeko hiru kideak Iragan maiatzaren 29az geroztik, Kalakan talde euskalduna Madonna kantariaren nazioarteko MDNA World Tour biran ari da parte hartzen. Taldeko hiru partaideek txalaparta jo eta abestu egiten dute ikuskizunean eta Madonnak ere txapela jantzi eta euskaraz kantzatzen du abesti batean. Xan Errotabehere Kalakaneko kideak azaltzen duenez, taldea bira ari zen prestatzen Diasporako zenbait euskal etxetara Madonnaren deia jaso zuenean. Orain, estatubatuarraren birari esker munduan zehar ari dira euskal musika erakusten, baina abentura honen ostean, aurreko proiektuari berrekin eta euskal etxeetara bisita egiteko gogoa dutela aitortu diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Pampa-ko Santa Rosako Zelaiko EEak, Angel Baraybar lehendakari

2012/07/02

La Pampa probintzia argentinarreko hiriburu Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen logoa Aurretik ere EuskalKultura.com-ek iragarri duenez, urte berezia daukate aurtengoa La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko Zelaiko Euskal Etxean, elkartea sortu zeneko 20 urteak ari baitira ospatzen zenbait ekitaldiz. Testuinguru horretan, ekainaren 15ean Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozkak egin zituen elkarteak, urtebete honetarako EEa gobernatuko duen batzordekide eta buruzagi izango direlarik, besteak beste, Angel Baraybar, lehendakari Luis Urretavizcaya, lehendakariorde; Sergio Daniel Lino Yurrita, idazkari; Diego Ariel Asin, idazkariorde; José Antonio Sarasola, diruzain; eta Delia Sansinanea, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazar, NABOko euskara koordinatzaile teknikoa, AEBetan 9 urte daramatzan bilbotarra

2012/07/02

Izaskun Kortazar euskara eskolak ematen Boisen, lehenengo lerroan eskuinean Gloria Garatea Lejardiren aurpegi momentu horretan serioa eta Anita Anacabe Franzoiaren buru atzealde ere ikusten direla (argazkia Izaskun-Kortazar-El Correo) Pertsona ezaguna da Izaskun Kortazar bilbotarra Ipar Ameriketan euskara ikasten dutenen artean. Urte batzuk pasa dira NABOri euskara alorrean proposamen batzuk egin eta Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeak biltzen dituen federazioak euskara teknikari gisa onartu zuenetik, NABO barnean Martin Goikoetxea Wyoming-eko gorritiarra euskara 'chairman' edo arduradun daukan alor honetan. Horren aurretik, Boiseko Ikastolako andereño ere izan zen Izaskun, eta gaztelania eskolak ere eman izan ditu eta ematen ditu egun Boisen bertako batekin ezkonduta bizi den gazteak. Bilboko Correo egunkariak atzokoan berari egindako elkarrizketa eman zuen argitara eta guk hona ekarri dugu erreferentzia, nahi duenak irakurri ahal izan dezan.

Gehiago irakurri...


Las Floreseko EEak ohorezko bazkide izendatu ditu Vidaurreta anai-arrebak ekainean egin duen 'taberna'n

2012/07/02

Ehun bat lagun bildu ziren Loretako Euskaldunak euskal etxeak antolatutako tabernan (argazkiaEE) Buenos Aires hiriburutik 200 bat kilometrora kokaturik, Las Flores herria Euskal Herritik etorritako hainbat immigranteren kokaleku bihurtu zen XIX. mende hondar eta XX.aren hasieran. Ez da harritzekoa, beraz, Argentinako kultura eta Euskal Herrikoa hain uztartuak ikustea bertako euskal etxeak proposatutako ekimenetan. Ekainaren 23an Loretako Euskaldunak-ekoek lagunek burutu zuten taberna, honen adibide bikaina da: Pampako folkloreak eta Piriniokoak bat egin zuten ‘Luz y Fuerza’ sindikatuaren aretoan. Festaren baitan, euskal etxeak ohorezko bazkide izendatu zituen Otilia eta Paulo Vidaurreta anai-arrebak, eurak utzitako etxea baita euskal erakundearen egoitza.

Gehiago irakurri...


Kantuak, dantza eta rock-a uztartu ditu Bordeleko Euskal Etxeak 2012ko Musikaren Bestan

2012/07/02

Dantzari txikiek erakustaldia eskaini zuten Bordeleko Musikaren Bestan (argazkia BordeleEE) Urtero bezala Bordeleko Euskal Etxeak egitarau zabalarekin ospatu zuen ekainaren 21ean Musikaren Besta. Ohi den legez, Place des Basques enparantza izan zen bestaren gunea eta arratsalde eta gauean zehar elkarteko kideak, euskaltzaleak eta musikazale asko bildu ziren bertara. Musika eta dantzarekin hasi zen jaia, Etxeko Soinuak eta Bildu taldeko dantzarien erakustaldiarekin. Jarraian kantuan eta dantzan aritu ziren Biltzarra taldea eta Etxekoak korua ere. Gauari bukaera emateko rock kontzertua eskaini zuen Holako taldeak.

Gehiago irakurri...


EHUn masterrak egiteko laguntzak eskatzeko epea irekita dago Argentina, Kolonbia, Mexiko eta Venezuelarako

2012/06/29

UPV-EHUren kanpusa Donostian Euskal Herriko Unibertsitateak bertan masterrak egingo dituzten Argentina, Mexiko, Kolonbia eta Venezuelako ikasleentzako mugikortasunerako laguntzak eskatzeko epea ireki du. Hamasei beka emango ditu unibertsitateak aurten. Laguntzak jasotzen dituztenek ez dute masterraren matrikula ordaindu beharko eta ikasturterako 4.500 euro jasoko dituzte. Eskabideak uztailaren 27a baino lehen aurkeztu behar dira, dagokion herrialdeko Euskadiko ordezkaritza edo bulegoan.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Bakersfield-etik Estatu Batuetako euskal-amerikar udako kronika, Martin Etxamendiren eskutik

2012/06/29

Bakersfield-eko dantzari gazteatxoak zoin erneak! (argazkia ME-EuskalKultura.com)) Estatu Batuetan, bertako euskal komunitateak gogor segitzen du euskal piknik eta besten sasoinarekin. Urtero ematen dugu gehiago ala gutxiago horien berri eta halaxe egin genuen aurten ere, Kaliforniako Fresnon 2012ko piknik euskal-iparamerikarren aldia estreinatu zenean. Datorren astean Nevadako Elkon egingo den bertako Festa Nazionala eta aldi berean NABO Biltzarrarekin jasoko du seguruenik bere gailurra aurtengo programak, ondotik hitzordu garrantzitsuak izango badira ere hainbat lekutan. Irakurtzen ari zaren testu honetan, ordea, atzera egingo dugu pixkat, Bakersfield-etik idazten digun Martin Etchamendy lagunaren eskutik. Baionako Herria astekariarekin partekatzen dugun kronikan, Ezterenzubiko lagun amerikanoaren lekukotasuna bildu dugu, egileak berak erabilitako baxenafarrera errespetatuz.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odola elkarteak hiriaren 146. urtemuga lagunarte folkloriko eta dantzariez ospatu zuen

2012/06/29

Euskal Odolako dantzariek urtemugako jaia alaitu zuten (argazkiaEE) Joan den ostiralean izan zen Buenos Aires probintziako Ayacucho hiriaren urteurrena eta bertako euskaldunek, kokatzen diren komunitatearekin duten harreman estua erakutsiz, euren egoitzan ospatu zuten euskal eta argentinar ezaugarriz. Euskal Odola antolatzaile, jende ugarik hartu zuen parte ostiralean bertan burutu zen lagunarte folklorikoan, genero askotako musikariak eta euskal dantzariak barne. “Kulturaz gozatu eta momentu on bat pasatzeko aukera paregabea izan zen”, adierazi dio Ana Suarez etxeko kideak EuskalKultura.com-i. Bestalde, Euskal Odolako lagunek Sanferminak ospatzeko programa ere azaldu digute: “Egun osoko ospakizuna izango da, uztailaren 15ean ospatuko dugu eta goizean ‘El alegre despertar’ekin hasi eta meza, bazkaria eta dantzekin segituko dugu”, adierazi dute.

Gehiago irakurri...


Elhuyar-ek Kxo! sortu du, oinarrizko euskera ikasteko aplikazioa, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez

2012/06/28

2.000 hitzeko hiztegia dakar Kxo! aplikazioak Elhuyar Fundazioak aste honetan jarri du salgai smartphone telefonoentzako aplikazio berri bat: Kxo! izena du eta euskarazko oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagunduko die erabiltzaileei. Aplikazioa hiru hizkuntzatan erabili daiteke --gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez-- eta 2.000 hitz jasotzen dituen hiztegia dakar. hiru euroren truke deskargatu daiteke eta Android zein iPhone mugikorrentzako bertsioak daude salgai. Doako proba bertsio bat ere jaitsi daiteke ere.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia