euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iruñeko txupinazoarekin hasiko dira Diasporako San Ferminak ere, Londresetik Quebec-eraino

2012/07/06

Aurten ere Iruñeko Udalatxearen plaza jendez lepo izango da txupinazoa zuzenean bizitzeko Mundu osoko milaka begi izango ditu so gaur Iruñeko Udaletxearen plazak, San Fermin jaiari hasiera emango dion txupinazoaren zain. Diasporan ere asko dira egun honen zain irrikaz izan diren Diasporako euskaldunak, euskal etxe askotan jai hau urteko garrantzitsuenetakoa baita. Londresen eta Venezuelako Caracasen eta Carabobon, adibidez, entzierroak ere egiten dituzte, izan bigantxekin edo izan gezurrezko zezenekin. Atzo El Salvadorreko eta munduko nafar etxeetako hitzorduen berri eman genuen; gaur Argentinako eta munduko euskal etxeen jaiak aipatzen ditugu. Gora San Fermin!

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeek bat egingo dute asteburu honetan ‘Gora San Fermin’ ohiu tradizionalarekin

2012/07/06

La Platako 2007ko Sanferminetako ospakizuna (argazkiaEE) Iruñeko txupinazoa eta festaren alaitasuna Diasporaraino ailegatzen ari dira eta gaurtik hasita asteburu osora luzatuko dira. Nahiz eta Iruñetik milaka kilometrora egon, jai giroa ez da, ez horixe, batere ahulduta iritsiko Argentinako euskal etxeetara. Are gehiago, erakunde askotan eten bat egingo da eguneroko ekintzetan Nafarroako hiriburuko jaiarekin bat egiteko. Artikulu honetan, EuskalKultura.com-era heldu diren Diasporako proposamenak bildu ditugu. Beraz, jantzi zapi gorria eta hurbil zaitez zure herriko euskal etxera San Ferminak ospatzera!

Gehiago irakurri...


‘Euskaldunak Argentinan’ argazki lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatzen du Rosarioko Zazpirak Bat-ek

2012/07/06

'Euskaldunak Argentinan' argazki lehiaketaren afixa Diseinatzaile eta artisten ahalegin eta lana saritu eta irudi euskal argentinarrak sustatzeko asmoarekin argazki lehiaketa bat jarri du abian Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxeak. Lanak banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango dira eta gaia euskal kutsua Argentinan, esan nahi baita Argentinako ohituretan, lan arloan, kiroletan eta aisialdian nola islatzen den izango da. Irabazleei dagokienez, lehenengo, bigarren eta hirugarren postuak lortzen dituztenek esku diruko saria jasoko dute eta Rosarioko Udaletxeak antolatutako erakusketa batean parte hartzeko ohorea. Lanak Rosarioko Argazki Lagunartearen egoitzara bidali behar dira – Urquiza kaleko 2124. zenbakira – eta aurkezteko epea 2012ko abuztuaren 31an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mateo Franzoia euskal-amerikarra da "Yes we jai!" (ETB) telebista saioaren Diasporako hirugarren aurkezlea

2012/07/05

Mateo Franzoia gazte elkotarra "Yes we jai!" programan ariko da aurtengo uztailean eta abuztuan Mateo Franzoia elkotarra asteburu honetan bertan batuko zaio "Yes we jai!" ETBko telebista saioa grabatzen ari den taldeari. Programak Euskal Herriko jaiak erakutsiko ditu eta herririk herri ibiliko dira giroaz gozatzen Mateo eta berarekin batera saioa aurkezten duten beste Diasporako bi euskaldunak: Rocio Basterra argentinarra eta Sonia Kolazcek poloniarra. Mateo Nevadako Elko herrikoa da eta bere familia oso ezaguna da euskal komunitatean. Bere ama, Anita Anacabe, erreferentzia da herriko eta ABEetako euskal munduan. Egunotan Sanferminak ospatuko dituzte Elkon, baina aurtegoan Mateok zuzenean ezagutu ahalko ditu Iruñean zein Lesakan.

Gehiago irakurri...


Zapi gorriak, paellak eta txupinazoak prest Diasporako Nafar Etxeetan 2012ko Sanferminak ospatzeko

2012/07/05

Bolivar-ko Nafarroako Etxeko dantzariak 2009ko Sanferminetan (argazkiaNE) Egun bakarra baino ez da falta munduan zehar ezagunenetakoa den gure jai hau has dadin Nafarroako hiriburuan. Eta urtero bezala, Diasporako nafar etxeek ere biziaraziko dute San Fermin giroa, tokian tokiko ohitura edo ñabardurei segituz. Bihar hasita eta uztailaren 15era arte, mota askotako ekintzak burutuko dira Argentinako Buenos Aires, Mar del Plata, Bolívar, Rosario eta Mendozako nafar etxeetan, baita Txileko Santiagokoan ere. Artikulu honetara Hego Ameriketako Nafar Etxeen ospakizunen egitaraua bildu du EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


El Salvadorreko Euskal Etxeak San Fermin ospatuko du, txupinazoa, 'poteo-txistu'a eta arropa zurigorriez

2012/07/05

San Salvador-ko Euskal Etxeak antolatu duen San Fermin jai afixa Jende asko dabil aste honetan munduan Iruñera begira, San Fermin kari. Baita El Salvadorren ere, errepublika ertamerikarreko hiriburuko euskal etxeak gure festarik oihartzuntsuena ospatuko baitu aurten lehenengoz, datorren larunbatean, uztailaren 7an. Ez dira falta izango txupinazoaren bertako bertsio berezia, jantzi zurigorriak eta musika eta izpiritu sanferminzalea, ezta bertsoak eta 'poteo-txistu' delako ekimen bat ere, kantu tradizionalak lagun. Deia Santa Teclarako da, arratsaldeko lau t'erdietan, ondoren euskal etxera pasa eta txistorra ere izango duen afariaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


Facebook eta Twitter-en, eta webgune ireki berrian topatu daiteke interneten Madrilgo Euskal Etxea Athletic-en peña

2012/07/04

Talde bizkaitarrak Madrilen daukan peña edo lagunarterik handiena da, eta hain zuzen ere datorren ostiralean bertan egingo du hiriburu espainiarrean Bazkideen Urteroko Batzarra, eta ondoren senidetasun afaria. Baina Madrilgo Euskal Etxea Athletic-en Peñak zabaldu berria du webgune instituzionala eta bertatik, eta Facebook eta Twitter-eko kontuetatik segi daiteke aurrerantzean talde txurigorriaren eta Madrilgo bere jarraitzaileen berri, eskaintzen dituen beste zenbait tresna ere tartean.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu da Euskal Jatorrik Posadasko Herri Liburutegiarekin batera eratutako Euskal Zinema Zikloa

2012/07/04

Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadas Liburutegi Herrikoian antolatutako zinema emanaldira bildutako publikoaren irudia (argazkiaEE) Joan den astelehenean bukatu da Misiones probintzia argentinarrean, bertako hiriburu Posadas-en azken asteotan garatu den Euskal Zinema Zikloa, hiriko Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadas Liburutegi Herrikoiarekin batera antolatua, izan ere "Liburutegiko arduradunek eskuzabalki onartu baitzuten ekimena euren lokalean egin ahal izatea, posadastarrei kultur aukera honetarako ateak zabalduz", euskal etxetik beretik EuskalKultura.com-i adierazi zaionez. Azken lau asteotan astero gauzatu dira emanaldiak eta batez beste berrogeita hamar bat pertsona bildu dituzte saio bakoitzeko.

Gehiago irakurri...


Eskualdeko euskal etxeetako kideak lagun, Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat-ek San Juan gaua ospatu zuen

2012/07/04

Euskaldunen kalejirak herriko kaleak alaitu zituen (argazkiaEE) Aurrerapauso handia eman zuen iaz Buenos Aires probintziako Gral. Las Heras-eko Zazpirak Bat euskal etxeak. Izan ere, Luis Echegaray lehendakariaren eskutik, 2011ean hasi zen erakundea erregulartasun batez euskal jai jakin batzuk ospatzen, hala nola, Aberri Eguna, San Inazio edo San Juan, batzuk aipatzearren. Ekintzak komunitate osoari begira antolatzen dira eta herriko euskaldunek ez ezik, gertu dauden euskal etxeetako ordezkariek ere hartzen dute parte. Honen adibide, ekainaren 30ean burututako San Juan eta San Pedroren omenezko jaia. Larunbat arratsaldean, Cañuelas, Navarro, Marcos Paz eta Gral. Rodriguez-eko lagunek bat egin zuten Gral. Las Herasekoekin panpinaren erretzea ikusi eta afariaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


'Euskadi, gure arbasoen lurra' arte erakusketa estreinatuko dute bihar Txileko Viña del Mar-en

2012/07/03

Euskadi 'La Tierra de Nuestros Ancestros-Gure Arbasoen Lurra' Wulff Gazteluan ikus daiteke Viña del Mar-en Viña del Mar-ko Udalaren, bertako Ondare Unitatearen eta herriko Eusko Etxea elkartearen eskutik bihar zabalduko da Bosgarren Erregio txiletarreko hiri honetan 'Euskadi, la tierra de nuestros antepasados-Gure arbasoen lurra' erakusketa, euskal jatorriko zortzi artista txiletarren margo eta zizelketa lanak biltzen dituen erakusketa, gai amankomuna Euskal Herriarekiko oroitzapena edo irudi gogoan gordea daukatela, obra hauetara gauzatua. Viña del Mar-ko Wulff Gazteluan izango da zabalik uztailaren 4tik 22ra.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia