euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ismael Martinez de Alegriak lekukoa hartu dio Raul Onnainty-ri Villa Mariako EEko lehendakari gisa

2012/07/20

Lehendakari hautatu berria, Ismael Martinez de Alegria, eta orain artekoa, Raul Onnainty (argazkiaEE) Joan den asteazkenean, uztailaren 18an, egin du Urteroko Batzar Nagusia Villa Mariako Euzko Etxea euskal etxeak, Argentinako Cordoba probintzian, eta bilkuraren barruan elkarteko araudiak Zuzendaritza Batzordea aldatzeko markatzen dituen hauteskundeak gauzatu ditu, ondorioz Ismael Martinez de Alegria hautatu dutelarik lehendakari bertaratutako bazkideek Raul Onnainty-ri lekukoa harturik euskal etxeko buruzagitzan. Berarekin batera arituko dira batzordekide Juan Francisco Pagola, lehendakariorde; Darío Azumendi, idazkari; Gabriela Ugo Zugasti, idazkariorde; Jose Munarriz, diruzain; eta Angel Barrenechea, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Etxea euskara irakasle bila ari da 2012-2013 ikasturterako; bidali zure CVa

2012/07/19

Londresko euskara ikasleak iaz egin zuten mintzapraktika txango batean (argazkia LondonEE) London Basque Society Londreseko euskal elkarteak euskara irakasle bat behar du datorren ikasturterako eta postuan interesa dutenei CVa bidaltzeko gonbitea luzatzen die. Aukera polita izan daiteke Londresera bizitzera edo lan egitera joan nahi duten euskaldunentzat, adibidez. Aspaldidanik eskaintzen dira euskara klaseak Londresen eta elkarteak harreman estua du euskal hizkuntzarekin (Diasporan Korrika ospatzen hasi zen lehena izan zen, adibidez). Irakasleak astean lau ordu klase eman beharko ditu, irailean hasita eta ekaina arte. CVak bidaltzeko epea abuztuaren 14ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeak egoera larrian dituzten kideei laguntzeko dirulaguntzak ebatzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2012/07/19

Larrialdiko dirulaguntzok egoera larrian dauden euskaldun eta euskal jatorrikoen artean banatzen dira. Iaz 85 norbanako eta familia izan ziren. Argazkian, laguntzen onuradunak dituen euskal etxeetako bat, Venezuelako Caracaseko Eusko Etxea. Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak jakitera eman dute euskal etxeetan asistentzia faltan eta egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2012ko dirulaguntzen onuradunen berri. Ebazpena datozen egunetan emango du argitara Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) eta orduantxe izango du izaera ofiziala eta abiatuko dira eta sartuko indarrean, markatzen diren nuerri eta baldintzak. Behin-behineko onuradunen zerrendak 62 norbanako eta familia biltzen ditu Argentinako 18 etxetakoak, Kolonbiako 2koak, Txileko 2koak, Uruguaiko 2koak eta Venezuelako beste bikoak.

Gehiago irakurri...


Ana Paula Segurolaren eskutik, abuztuan berrabiaraziko da Euskal Echea-ko Organo Kontzertu Zikloa

2012/07/19

Ana Paula Segurola organo-jotzailea Argentinako neguko oporren ostean, abuztuaren 10ean hain zuzen, eta hainbat musikariren lana bilduz, berriro ere ekingo zaio Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko Organo Kontzertuaren 2012ko zikloari. Proposamena Ana Paula Segurola organo-jotzailearen eskutik dator eta kari horretara, kontzertuetako errepertorioaz eta oro har euskal musika klasikoari buruz mintzatu gara kontzertista eta irakaslearekin. “Euskal Echea elkarteak eta hemengo Udako Euskal Unibertsitateak aurrera daramaten proiektu honek musika klasikoa eta bereziki organoarena zabaltzeko paregabeko aukera ematen digute eta hori oso baliagarria da” adierazi dio EuskalKultura.com-i jardunbide handiko musikari engaiatu honek.

Gehiago irakurri...


Jose Mendiague Diasporako bertsolari handiari buruzko pastorala emango dute Arrokiagan uztailaren 29an

2012/07/18

Jose Mendiague pastoralaren afitxa Arrokiaga herrian 3.500 lagun espero dituzte hil honen hondarrean Jose Mendiague bertsolariari buruzko pastoralaren emanaldia ikusteko. Diasporan aski ezaguna da Mendiague (Aldude 1845), euskal kulturaren aldeko lan handia egin zuelako Ameriketan eta Hegoamerikako euskal etxeetan itzal handiko pertsonaia izatera iritsi zen. Bertsolari, olerkari eta euskaltzalea, Mendiague 18 urterekin Ameriketara joan eta Argentinan, Txilen eta Uruguain bizi izan zen. Pastorala datorren uztailaren 29an aurkeztuko da eta bigarren emanaldi bat egingo da abuztuaren 5ean.

Gehiago irakurri...


Atzerrian kultur jarduerak egiteko laguntzak eskatzeko bigarren epea ireki du Etxeparek; iraila arte

2012/07/18

Etxepare Euskal Institutuaren logoa Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura kanpoan zabaltzeko aurtengo diru-laguntzen bigarren eta azken epea ireki zuen astelehenean. Laguntza hauek euskararen eremu geografikotik kanpo urtean zehar egin edo egingo diren jarduerak babestuko dituzte. Deialdi honetara aurkez daitezkeen jarduerak honakoak izango dira: arte plastiko eta ikusizkoak, musika, arte eszenikoak eta literatura. Eskabideak aurkezteko epea datorren irailaren 14ean itxiko da.

Gehiago irakurri...


'Gaixoa ni' abestuz Argentinako euskal eta nafar etxeek ere azken agurra eman zieten 2012ko Sanferminei

2012/07/18

Iruñetik hamar mila kilometrora, La Platako euskal etxeko balkoitik ere bota zen txupinazoa (argazkiaEE) Hamaika ospakizun burutu dira azken egunotan Diasporako nafar eta euskal etxeetan eta erakunde argentinarrak ez dira salbuespen izan. Izan ere, uztailaren 6an hasita eta joan den igandera arte, San Fermin garaian lagun biltzaile diren bazkari, dantza emanaldi, mus txapelketa eta txupinazoak festen ardatza bihurtu ziren. Urtebete behar da itxaron orain zezenak beriiro ere kalera daitezen; baina bizi izandakoak lagunduko gaitu 2013ko Iruñeko txupinazoa berriro entzun arte. Hona hemen Rauch, Bahia Blanca, Tandil, La Plata eta Ayacuchoko euskal etxeetan baita Mar del Plata eta Buenos Aireseko Nafar Etxeetan ere egindako jaien laburpena.

Gehiago irakurri...


"Euskera para Dummies" liburuaren zozketan, uztailaren 31ean eta irailaren 5ean, parte hartzeko jarraipideak

2012/07/17

Zozketatuko den "Euskera para dummies" liburuaren azala. Zozketak uztailaren 31ean eta irailaren 5ean adieraziko dira. Partaidetza doain da eta zuk eta zure lagun batek liburua etxean har dezakezue zorte pittin batekin. EuskalKultura.com-ek atzo iragarritako oharrean jakinarazi zuen "Euskera para dummies" liburua zozketatuz uztailaren 31ean eta irailaren 5ean egingo diren saioetan parte hartzeko jarraipideak. Nolanahi ere, ikusiz dagoeneko iritsi zaizkigun parte hartzeko izen-emateetan akats ugari dagoela, jende askok bere izena bakarrik emanda edo daturen bat ahaztuz idatzi baitu, erabaki dugu berriz ere aipatzea zozketotan parte hartzeko eman behar diren pausoak. On egin eta zorte on!

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa euskal etxea Argentinako Independentziaren Eguneko hiriko kabalkadan partaide

2012/07/17

Cordobako Gure Txokoa euskal etxeko lagunak uztailaren 9ko kabalkadan (argazkiaEE) Milaka lagun eta kolektibitate anitz bildu zituen uztailaren 9ko Cordobako desfileak, tartean gizatalde euskalduna Gure Txokoa euskal etxeko kideak ordezkari. Argentina bertako adierazpen kulturalez gain, ikurrinak eta euskal dantzak ere ikusi ahal izan zituzten probintziako hiriburuko herrigune berrira bertaratu ziren ikusleek. Joan den asteburuan, berriz, Nafarroako patroikidearen omenezko jaia burutu zuten Gure Txokoa-koek, paella eta guzti. Datozen aste eta hilabeteei begira, dantzari eguna eta San Inazio ospatuko dituzte cordobatarrek eta topaketak egingo dituzte, dantzariak Euskal Astera joateko dirua bil dezaten.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek "Euskera para dummies" liburuaren bost ale zozketatuko ditu irakurleen artean

2012/07/16

Editorial Para Dummies argitaletxeari esker, EuskalKultura.com-ek "Euskera para dummies" liburuaren bost ale zozketatuko ditu uztailaren 31ean eta irailaren 5ean. "Euskera para dummies" oinarrizko euskara eta euskarazko esaldi erabilgarriak ikasteko gida azkarra da gaztelania abiapuntu. Ez da berez hizkuntza ikasteko metodoa, baina irakurleek eguneroko egoeretan elkarrizketa sinpleak mantentzeko adina ikasiko dute. Liburua 2009an Frantzian argitaratu zen "Basque pour les nuls" (Euskara zozoentzat) lanaren itzulpena da. Jean Baptiste Cuyos euskaltzaina eta Jasone Salaberria izan ziren egileak. Ale bat nahi al duzu edo norbaiti oparitu? Lagun bat harpidetzea (aurretik bere onespena lortuz) eskatzen dizugu. Gure buletina jasotzea harentzat mesede, eta liburu bana lortzen baduzue, pagotxa osoa! Sartu zozketan!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia