2012/09/05

EuskalKultura.com-ek zozketatzen zituen 'Euskera para dummies' liburuaren hiru aleek badituzte irabazleak. Aleak Argentinara doaz. Lehenengo irabazlea, María Morrás Arenas harpideduna da, Chubut probintzia patagoniarreko El Hoyo-koa; bigarrena, bere lagun Gabriela Gaydou, Cordoba hiriburuan bizi dena; eta hirugarren alea, Chubut-Patagoniako El Hoyo-ra doa, bertan baitu egoitza postala 'Eusko Sustraiak' Euskal-Argentinar Elkartearen Liburutegiak. Bejondeizuela irabazleei; eta gainerakoei, lasai, egun gutxi barru zabalduko baitugu zozketa berri bat.
Gehiago irakurri...
2012/09/05

Atzo ekin zitzaion Gipuzkoako Lazkaon, bertako Maizpide barnetegian, urtero Jaurlaritzak euskal etxeetako gazteentzat antolatu ohi duen Gaztemundu programari, 2012ko edizio honetan euskara ikasleei zuzendua, iragan azaroko Euskal Gizataldeen Mundu Batzarrak egindako gomendioei jarraiki. EuskalKultura.com-ek bere momentuan adierazi bezala, partaideak 15 dira, Argentina, Estatu Batuak, Kolonbia eta Uruguaitik etorriak, gehi azken orduko partaide argentinar bat gehiago.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNPL) Euskal Historia, Kultura eta Hizkuntza Mintegia abiatu zuen atzo, Etxepare Euskal Institutua laguntzaile. Klaseak astean behin --astelehenero-- izango dira eta ikastaroa abenduaren 17a arte luzatuko da. Irakasleak Cesar Arrondo historialaria eta Idurre Lekuona UNPLko euskara irakurlea dira. Lekuonak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, mintegian Euskal Herriko kultura eta historia jorratuko dituzte batez ere, eta euskaren ikuspegi orokorra emango dute. Mintegia doakoa da.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Gaur gaueko hamabietan, ordu kontinental europarrean, bukatuko da epea EuskalKultura.com egiten ari den 'Euskera para dummies' liburuaren zozketan parte hartzeko. Hiru dira zozketatuko diren aleak: bat parte hartzen duen harpidedunarentzat, bestea honek harpidetu duen lagunarentzat, eta hirugarrena, saridunak hautatutako euskal etxe, liburutegi edo euskara irakaslearentzat. Garaiz zaude, eta seguru liburua gustatuko zaizula, zuretzat edo lagunen bati oparitzeko!
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Arrokiaga Herri zuberotarrak 'José Mendiague' pastoralaren hirugarren eta azken emanaldi bat taularatuko du datorren larunbatean, Hazparnen, Zuberoatik kanpo, beraz, Mendiague hazi zen herri lapurtarrean. Euskal Herrian direnek izango dute bertara biltzeko aukera. Diasporari lotua den obra denez, ordea, antolatzaileek ahalegin berezia egin dute Diasporara ere hel dadin, eta asteburuko emanaldiaren irudiak eman eta internetez zabalduko dira, mundu osotik ikus ahal izan ditzaten, larunbat arratsaldetik hasi eta baita igandean ere. Honekin, erraztasuna eman nahi izan dute, euskal etxeetako euskara ikasleek eta talde euskaltzaleek taldeka bildu eta Mendiague eta pastoralaren inguruan bildu ahal izan ditezen, solasa ere sortuz gai hauei buruz.
Gehiago irakurri...
2012/09/04

Cordoba probintzia argentinarreko hiriburuko Gure Txokoa Euskal Etxeak urteroko Batzar Nagusia egin zuen joan den asteburuan eta elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, besteak beste, bildutakoek agintaldi berri baterako hautatuz Alejo Martin lehendakari eta Juan Antonio Bengoechea,lehendakariorde; Maria del Carmen Errasquin, idazkari; Rita Gigena Romero, idazkariorde; Jorge Saenz, diruzain; eta Claudia Caballero diruzainorde batzordekide dituen arduradun taldea.
Gehiago irakurri...
2012/09/03

Gaur bertan heldu dira Euskal Herrira aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten Diasporako 16 lagunak eta bihartik aurrera euskararen irakaskuntzari buruzko ikastaroa egingo dute Lazkaoko Maizpide barnetegian. Parte-hartzaileak euskara irakasle dira Argentinako, Estatu Batuetako, Kolonbiako eta Uruguaiko euskal etxeetan eta ikastaro honen bidez jardun horretan aritzeko metodologian sakonduko dute, irailaren 14a arte. Horrez gain, aurtengo edizioak bigarren atal bat ere izango du: euskara hobetzeko barnetegia, irailaren 27a arte.
Gehiago irakurri...
2012/09/03

73 urte betetzen dira gaur, 1939ko irailaren 3an Espainiako gerra zibila kari Francoren jazarkundetik ihesi zetozen bi mila errefuxiatutik gora Txileko Valparaisoko portura iritsi zirenetik, geroztik historian izen propioa hartua duen Winnipeg ontzi mitikoan porturaturik Txileko Bosgarren Erregiora. Euskaldunak ere bazetozen ontzian eta Txileko euskal komunitateak besoak zabalik hartu zituen, gehienak berehala adopziozko herrialde berriko zenbait arlotara eta bertako euskal komunitate eta ekimenetara bildu zirelarik. Valparaisoko Eusko Etxeak datorren larunbatean gogoratuko du urteurrena, elkartearen egoitzan, besteak beste 'Winnipeg, itsasaldi solidarioa' dokumental frantsesa eskainiz.
Gehiago irakurri...
2012/09/03

Euskal Herriko kultura eta jai giroa Buenos Aireseko jendearengana hurreratzea du helburu nagusi ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospatzen du’ ekimenak. Eta ondo baino hobeto bete zuen xede hori Argentinako euskal gizataldeak abuztuaren 26an burututako jaian. Egun osoan zehar, hiriburuko bizilagunek aukera polita izan zuten Mayo Etorbidean hizkuntza, historia, kirola, musika, dantza eta sukaldaritza bide, Euskal Herriko moldeetara hurbiltzeko. Laurak Bat euskal etxea antolatzaile eta Argentinako hainbat euskal elkarte lagun, arrakasta handiz gauzatu zen hiriburuko udalak kudeatzen duen ‘Buenos Aires Celebra’k Euskal Herriari eskaintzen dion bigarren edizioa.
Gehiago irakurri...
2012/09/03
Gehiago irakurri...