euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gurea 2012 egitasmoak euskal kultur tailerrak eman zituen abuztuan, Chino, Colorado eta Rhode Island-en

2012/09/10

Mayte Galardi eta Iñaki Goikoetxea Coloradoko Euskal Etxeko bazkideekin (argazkiak Gurea 2012) Gurea 2012 egitasmoaren barruan, Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizatalde eta Herritarrentzako Zuzendaritzako bi lizentziatu bekadun, Iñaki Goikoetxea eta Mayte Galardi, AEBetan ibili dira abuztuan euskal kultur lantegiak ematen. Colorado, Chino eta Rhode Island-eko euskal etxeetan izan dira eta, bertatik bueltan, bizitakoaren kronika elkarbanatu dute EuskalKultura.com-ekin. Kaliforniako autoetan 'Thank God I'm Basque' (Jainkoari eskerrak euskalduna naiz) lelodun matrikulak ikusteak eragin dien harriduraz gain, AEBetako euskaldunek euskal kultura gordetzen egiten duten ahaleginak inpresiopetu ditu.

Gehiago irakurri...


'Jose Mendiague' pastoralerako bi sarrera doan, EuskalKultura.com-era lehen deitzen duen irakurlearentzat

2012/09/07

Hazparnen emango du Arrokiagako herriak bihar larunbatean, irailaren 8an, Jose Mendiague pastorala. Berau ikusteko bi txartel doan lortzeko aukera ematen dizu orain EuskalKultura.com-ek EuskalKultura.com-ek, zozketarik gabe eta zuzenean, bi txartel oparituko dizkio bere Donostiako bulegora lehenengo deitzen duen irakurleari. Gogoratu 'Jose Mendiague' pastorala bihar larunbata emanen duela Arrokiagako Herriak Hazparnen, Mendiague Diasporako bertsolari eta euskaltzale handiaren herrrian. Antolatzaileak bi sarrera banatu nahi izan dizkiete EuskalKultura.com-eko irakurleei eta politesia horri esker, lehenengo deitzen duen irakurleak eskuratuko ditu bi sarrerak. Badakizu, hartu oraintxe telefonoa eta deitu gurera: 943-504477 telefonora. Izan lehena, zorte on eta ongi pasa pastoralean!

Gehiago irakurri...


Asier Altuna, zuzendaria: "'Bertsolari' atzerrian ere ulertzeko pentsatutako dokumentala da"

2012/09/07

Apurka-apurka, nazioartean bidea egiten ari da "Bertsolari" dokumentala. Hilaren 15ean, adibidez San Frantziskoko Latino Film Festivalen izango da ikusgai. Bezperan, Asier Altuna zuzendaria San Frantziskoko BCC-n izango da, filma hiri honetako euskaldunei erakusteko. "Bazen garaia", dio Altunak; izan ere, 2010ean filmaren pasarte labur bat bertan grabatu zuten, Maialen Lujanbio eta Andoñi Egaña bertsolariekin. Dokumentalak era poetiko eta zirraragarrian azaltzen du zer den bertsolaritza, eta nazioarteko ikusleekin konektatzeko ahalmena baduela erakusten ari da: Brasilen, Frantzian, AEBetan eta Austrian izan da jada, eta datozen hilabeteetan Londresen, Mexikon eta Montevideon ere erakutsiko dute. EuskalKultura.com-ek Asier Altunarekin hitz egin du.

Gehiago irakurri...


Pringlesko Eusko Biltzar-ek bisita eskertu dio Itziar Aguirreri eta komunitateari bere laguntasuna

2012/09/07

Itziar Aguirreren 'Pilpileando Argentina'ren Coronel Pringlesko saioaren ikuspegia (argazkiaEE) Argentina ari da ibiltzen Itziar Aguirre chef rosariotarra bere 'Pilpileando Argentina' programarekin, beti ere euskal sukaldaritza zabaltzeko eta aldi berean gabezian dauden pertsonei laguntza emateko. Eskaintzen dituen gastronomia klaseetako azkena Coronel Pringlesen eman du, Buenos Aires probintzia hegoaldean, arrakasta handiz. Pringlesko Eusko Biltzar Euskal Etxetik eskerrak eman nahi dizkiote "bere apaltasun, jendetasun eta atsegintasunarengatik" eta baita Pringlesko herritarrei ere, euren partaidetza eta laguntza solidarioarengatik.

Gehiago irakurri...


Gaur zabalduko da Liman Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenari buruzko Erakusketa

2012/09/07

Bi deialdiak islatzen dituzten afixak: Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrenaren Erakusketarena, gaur bertan egingoi dena; eta Arantzazuko Amaren Anaidiaren fundazioaren 400 urteurrenekoa, igandean Hiriko alkate Susana Villarán de la Puente, Euskadiren Ordezkari Ana Urchueguia eta bertako Euskal Etxeko lehendakari Raul Noblecilla partaide, gaur eguerdian zabalduko da ofizialki Limako Erdigune Historikoaren baitan, Casa Rimac delakoan, Gernikako Bonbardaketaren 75. Urteurrena gogoan hartzeko antolatutako erakusketa. Aldi berean, datorren igandean, irailaren 9an --Arantzazuko Andra Mariaren egunean alegia-- eta euskal etxea tarteko ere, meza berezia emango du Callaoko apezpiku erretiratu Miguel Irizar euskaldunak, eman ere aurten 400 urte betetzen direla-eta hirian Arantzazuko Andra Mariaren Kofradia sortu zenetik, non eta meza egingo den San Frantziskoko Komentuan, ondoren ekitaldi bat ere egingo delarik.

Gehiago irakurri...


Azaroa arte egingo diren ekitaldiekin ospatuko da Liman Arantzazuko Amaren Kofradiaren 400. urteurrena

2012/09/06

Limako San Frantzisko komentua: bertan sortu zen 1612an Arantzazuko Amaren Kofradia. 105 bazkidek sinatu zuten sorrera akta eta elkartearen oinarriak Igande honetan hasita, datozen hileetan zehar hainbat ekitaldi egingo dira Perun Arantzazuko Amaren Kofradiaren sorreraren 400. urteurrenaren karira. Adituen esanetan, Ameriketako euskal elkarterik zaharrena da kofradia, eta ia 150 urte hilik egon ondoren, aurten berpiztu egin du euskal-perutar historialari eta euskaltzale talde batek. Egingo diren jardueren artean azpimarragarria da elkarteari buruzko liburu baten argitalpena eta azaroan Liman egingo den mintzaldia.

Gehiago irakurri...


"Euskal Herria, eta orain zer" gaia aztertuko dute gaurtik aurrera Bartzelonako Euskal Etxean

2012/09/06

Gaur arratsaldeko zortzietan hasiko da Bartzelonan bertako Euskal Etxeak 'Euskal Herria, eta orain zer" izenpean antolatutako lau hitzorduetako lehena Joseba Egibar (EAJ) eta Pernando Barreba (Ezker Abertzalea) partaide izango dituen mahai-inguru batek abiatuko du gaur arratsaldez Bartzelonako Euskal Etxean "Euskal Herria, eta orain zer" izenpean planteatu duten gogoeta-ariketa, Euskal Herritik etorritako zenbait politikari eta kazetariren eskutik. Orain artean EAJko eta Ezker Abertzaleko eta Amaiur-EH Bilduko ordezkariek baieztatu dute bertaratuko direla, baita ikusmolde diferentetako kazetariek ere eta antolatzaileak PSE eta PPko ordezkarien berrien zain daude. Zikloak lau saio izango ditu irailean zehar, guztiak arratsaldeko zortzietan, gaur bertan lehena Euskal Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Kulunka Teatrok "André & Dorine" antzezlana aurkeztuko du bihar Los Angelesen; 13tik aurrera, New Yorken

2012/09/06

Kulunka Teatroko aktoreak, pertsonaien maskarak soinean, Los Angeleserako bidean (argazkia Kulunka Teatro) Kulunka Teatro talde gipuzkoarra AEBetan da azken asteetan eta arrakastatsu aurkeztu du "André & Dorine" lana Baltimoren eta Alburquerquen. Bihar konpainiak Los Angelesen hasiko ditu emanaldiak (irailaren 7, 8 y 9an) eta hilaren 13tik aurrera beste lau antzezpen eskainiko ditu New Yorken. Alzheimerrari buruzkoa, "André & Dorine" maskarekin antzezten dute lana hiru aktorek, hitzik gabe. Gaia gogorra izanik ere, sentsibilitate eta umorez gainezka aurkezten du taldeak, eta harrera oso ona izan du munduan zehar. Garbiñe Insausti aktoreakin hitz egin du EuskalKultura.com-ek, Los Angeleserako bidean.

Gehiago irakurri...


Ameriketan ibili ziren euskal artzainek Iruñean egingo dute urteroko festa, irailaren 15ean

2012/09/05

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak festaren afitxa aurkeztu du jada Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak datorren irailaren 15ean ospatuko du artzain 'amerikanoen' urteroko jaia. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da eta, ohi bezala, hegoaldeko zein iparraldeko artzainak bilduko ditu. Aurtengo bilkura Iruñean egingo da eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeako Udalak ere parte hartuko dute ekitaldietan. Hitzordua heldu bitartean, elkarteak argazki erakusketa antolatu du Condestable Jauregian, artzainek emandako irudi eta oroigarriekin.

Gehiago irakurri...


Mahaia genero bortizkeriaz eta kataluniar 'trobada', Chascomusko euskal etxekoen irailerako prebisio

2012/09/05

Chascomuseko gizataldeen bilera herriko Gobbi alkatearekin. Erdian, jantzi argiz eta hitza duela Pedro Mauregui Larrada Euskal Etxeko lehendakaria (argazkiaEE) Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea izango da datorren asteko ostegunean Buenos Aires probintziako herri honetako Genero Bortizkeriari buruzko Mahaiaren egoitza; eta egun bat beranduago euskal etxeko kideak La Platan izango dira, 'XII. Trobada Cultural de Casales de Catalunya' delako elkarretaratze katalanetan antolatzaileen gonbidatu gisa. Zingirako Euskaldunak-en honen eta hilabete osoko hitzordu eta aurreikuspenen berri eman du aditzera helarazi digun ohar batean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia