euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek antolatu duen 2013 NABO egutegien zozketan parte hartzeko azken eguna da bihar

2012/09/18

Bihar asteazkena, gaueko 24:00etan, bukatuko da EuskalKultura.com-ek bere lagun eta irakurleen artean opari ematearren antolatutako 2013ko NABO egutegien zozketan parte hartzeko epea, esan nahi baita Estatu Batuetako eta Kanadako 43 euskal etxe eta elkarteren biltzaile den erakunde honek bere 40. urteurrena beteko duen 2013 urterako prestatu duen egutegia doain eskuratzeko aukera berezia, egutegia bestela berehala jarriko baita salgai Iparrameriketako euskal etxeetako bakoitzean. Parte hartzeko, aski da email bat bidaltzea, zure izen-deiturak eta helbidea (kale, herri eta herrialdea) idatzita. Emaitzak ostegunean webgunean eta buletinean emango ditugu argitara.

Gehiago irakurri...


Ia mila lagun bildu ziren Bordeleko Eskualdunen Biltzarrak Ondarean Egunean eratutako euskal azokara

2012/09/18

Jende asko ibili zen Jauregiaren Plazan egin zen merkatuan (argazkia BordeleEE) Emaitza bikaina izan dute iragan asteburuan Bordeleko Euskal Etxeak Ondarearen Eguna dela eta antolatutako ekimenek. Horien artean nabarmenetakoa izan zen euskal etxeak eta Idoki euskal produktore elkarteak eratu zuten merkatua; izan ere, ia mila lagun igaro ziren bertatik larunbat-igandean. Euskal kutixiekin bisitarien arreta eurenganatu eta gero, musikarekin biribildu zituzten ekitaldiak Eskualdunen Biltzarra elkartekoek. Julian Celaya, Herritarrentzako eta Euskal Gizataldeentzako zuzendaria, eta Bordeleko alkatea, Alain Juppé, bertan izan ziren.

Gehiago irakurri...


Echenique bisitari Txilen: Valparaisoko kale bat euskaldunei eskaintzea eskatuko zaio hiriari

2012/09/17

Guillermo Echenique erdian, alboan bere ezkerrera Ana Urchueguia eta Ainhoa Alday dituela, Bostgarren erregio txiletarreko Eusko Etxearen aurrean, bertako buruzagi eta bazkide multzo batekin (argazkia Irekia) Bisita egin dute joan den astean Txilera Guillermo Echenique Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta Ainhoa Alday Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Euskadiren bertako ordezkari Ana Urchueguiak lagunduta, eta parte hartu dute Salvador Allende presidente zenari bere heriotzaren 39. urteurrenean eskainitako omenaldian, Isabel Allende senatariak eta presidentearen izena daraman fundazioak gonbidatuta. Bidaia berean euskal jatorriko enpresari txiletarrak biltzen dituen Emprebask elkartearekin bildu, eta ondoren Santiagoko Eusko Etxearekin --aurten mendeurrena ari da ospatzen-- eta Colectividad Vasca de Chile izena duen euskal etxe gaztekoekin --2010eko maiatzan onetsitakoa da-- eta segidan Viña del Marren egoitza duen Viña-Valparaisoko Eusko Etxera joan ziren, aste hondarrean Buenos Aires aldera abiatu aurretik.

Gehiago irakurri...


Lekeitiotik Caracasera: Eusko Etxeko gazte zein nagusiak elkarteko Antzar Egunean lehiatu ziren

2012/09/17

Eusko Etxea elkarteko kide bat sokatik dingilizka Caracaseko euskaldunek egin zuten Antzar Jokoan (argazkia CaracasEE) Aurreko edizioetan kale egin ostean, iragan irailaren 15ean Caracaseko Eusko Etxeak elkarteko gazteek --eta helduxeagoek ere-- gehien maite duten jaietako bat ospatu zuen: San Antolinak. Arrazoia zera da, Lekeition egiten den bezala, egun honetan Antzar Jokoa egiten dutela Eusko Etxean. Aurten ere elkarteko bazkide askok parte hartu zuten jokoan, Eusko Etxeko piszinaren gainean jarri zuten sokatik zintzilika, nork gehiago iraungo. Eusko Etxeko presidente Pedro Arriagak eguneko argazki hauek helarazi dizkigu.

Gehiago irakurri...


Euskadiri buruzko hitzaldi batekin hasiko da gaur Trememben Sao Pauloko II Aste Eusko-Brasildarra

2012/09/17

Tremembé-n egoitza duen Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxearen logoa (argazkiaEE) Euskal Herriari buruzko hitzaldi batekin hasiko da gaur goizean Tremembé-ko Kultura Etxean, Sao Paulo Hiri Handiko parte den barruti honetan, II. Aste Euskal-Brasildarra, bertan egoitza duen Eusko-Brasildar Etxea gazteak antolatuta. Programak biltzen dituen proposamenen artean daude, besteak beste, hitzaldiak, bisitak eskoletara Euskal Herria eta euskal kultura aipagai, musika eta koru arloko kontzertuak eta baita mus txapelketa bat eta Sao Pauloko kardinalak emango duen meza bat ere, katedralean, euskarako kantuz hornitua. Euskal komunitateak iaz egindako ahaleginari eutsi dio eta, oztopak gaindituz, bere onena eman du egitaraua gauzatzen, komunitate orokorraren partaidetza bilatuz. Ekitaldiak igande eguerdian bukatuko dira, herrialdean ohikoa den 'feijoada' izeneko bazkari herrikoia tarteko.

Gehiago irakurri...


Isabel Beitiak, Euskal Jatorri EEaren sortzaileetako batek, omenaldia jaso zuen Oberako Immigrantearen Jaian

2012/09/17

Isabel Beitia Euskal Jatorriko beste hiru kide lagun Oberan jaso zuen omenaldiaren agiri oroigarria erakusten (argazkia PosadasEE) Irailaren 6ean Posadaseko Euskal Jatorri elkarteko ordezkaritza bat Oberá hirian izan zen, Immigranteen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko. Egun horretan, gainera, elkarteko sortzaile izan zen Maria Isabel Beitia bazkideak omenaldia jaso zuen, Argentinan daramatzan 50 urteak direla eta. Horrez gain, Euskal Jatorriren ordezkaritzak Oberako Kolektibitateen Desfilean parte hartu du aurten ere.

Gehiago irakurri...


Euskal-argentinar talde bat Euskal Herrira bidaia antolatzen ari da maiatzerako; bost leku gelditzen dira

2012/09/14

Euskal Herriko beste toki ederrekin batera, Gaztelugatxe izango da bidaiko bisitatako bat Arrecifesceko Mariana Domine, Maral taldeko kantaria, eta bere ahizpa Estefania bidaia antolatzen ari dira Euskal Herrira, eta arbasoen lurra ezagutu nahi duten euskal-argentinar talde mardula batu zaie dagoeneko. Bidaiariak 2013ko maiatzean helduko dira Bilbora, Buenos Airesetik, eta bi astetan Euskal Herriko txoko eta bazterrak ezagutzeko aukera izango dute: Bilbo, Gernika, Elorrio, Donostia, Arantzazu, Hondarribi eta Miarritze izango dira horietako batzuk. Bost leku baino ez dira gelditzen, parte hartu nahi baduzu eman izena lehenbailehen!

Gehiago irakurri...


Mondragon Unibertsitateak lankidetza akordioa sinatu du Argentinan Entre Rios-eko Unibertsitate Nazionalarekin

2012/09/14

Mondragon Unibertsitatearen logoa Gonbidatu berezia izan zen Ibai Txori Euskal Etxea, Concepcion del Uruguay-koa, Mondragon Unibertsitateak (MU) eta Entre Rios-ko Unibertsitate Nazionalak (UNER) sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren aurkezpenean. Ekitaldia iragan irailaren 8an egin zen Concepcion del Uruguay-n eta Mondragon Unibertsitatearen ordezkari gisa Luxio Ugarte, euskal ikastetxe horretako Nazioarteko Koordinatzailea, izan zen bertan. Bi unibertsitateek ikerketa proiektuak eta ikasle eta irakasleen trukeak sustatuko dituzte elkarrekin.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Viedmako Beti Aurrera Aberri Etxeak, Isabel del Carmen Labiano lehendakari

2012/09/13

Viedma eta Carmen de Patagonesko Beti Aurrera Aberri Etxea-k lehendari ber hautatu zuen Isabel del Carmen Labiano, irudian (argazkia EuskalKultura.com) Patagoniako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako euskaldunen biltzaile den Centro Vasco Beti Aurrera Aberri Etxea delako euskal etxeak, elkarteko araudiak esandakoari jarraiki, bere Ohiko Batzar Nagusia egin du, beste zenbait punturen artean Zuzendaritza Batzordea berrituz; ondorioz, epe berrirako, Isabel del Carmen Labiano lehendakari, batzordekide arituko dira Sonia Beatriz Gastaminza, idazkari; Mario Fabián Azcárate, diruzain; eta Mariana Ansola, Delia Beatriz Etchegaray eta Susana Salvarredi, batzordekide soil, beste izen eta kargu zenbaiten artean.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Eskualdunen Biltzarrak kalera aterako du euskal kultura asteburuan Ondarearen Egunen karira

2012/09/13

Eskualdunen Biltzarra elkarteari euskal kultura kalera ateratzea gustatzen zaio; horrelaxe egin zuten iaz Musikaren Festan, hirian zehar ibili zen kalejirarekin (argazkia BordeleEE) Aurten ere Eskualdunen Biltzarra elkarteak Bordelen ospatuko diren Ondarearen Egunen jaiarekin bat egingo du eta hainbat ekitaldi antolatu ditu asteburu honetan, bordelesei euskal kulturaz gozatzeko aukera emateko. Larunbat eta igandean, adibidez, euskal produktuen postua jarriko du euskal etxeak, Idoki produktore elkartearen babesarekin. Horrez gain musika, pilota partidak, afari herrikoia eta beste zenbait ekitaldi egingo ditu Biltzarrak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia