2013/05/15

Argentina Iparraldeko Misiones Probintzian, bertako hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak, Urteroko Ohiko Batzar Nagusia eginik, aurreko Zuzendaritza Batzordearen lana onartu eta berria hautatu du, lehendakari gisa konfidantza berriro emanez Marta Sarasolari. Sarasola buru, batzordekide izango dira baita ere Maria del Carmen Vizcaychipi, Horacio Ochoa, René Alberto Bergara, Gabriel Alzarria eta Maria Silvia Soloaga, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/05/15

Lagun arteko bazkari batekin ospatuko dute 'Urrundik' euskal etxeko kideek erakundearen 13. urtebetetzea. Hiriko 'Circulo' hoteleko jatetxean egingo den elkarretaratzean elkarteak astero aireratzen duen 'Presencia Vasca' saioaren urteurrena ere ospatuko da, hogeitahirugarrena, hain zuzen. Hitzordua igande honetan da, maiatzaren 19an, eguerdiko 12:30etan, eta parte hartzeko txartelak $80 balio ditu (edariak aparte). Gonbitea zabaltzeko eskearekin batera, elkarteak azken bolada honetan burutu dituen ekintzen berri ere iritsi zaigu Paranatik.
Gehiago irakurri...
2013/05/14

Julia "Julitxu" Gysling Zubillaga necochearra Euskal Herrian bizi da orain 21 urte eta iragan apirilaren 27az gerotik Gipuzkoako Abezbatzen Federazioaren presidente berria da. Julitxuren bizitza musikari lotua izan da betidanik; izan ere, bost urterekin hasi zen abesten Hipolito Zubillaga aitonak zuzentzen zituen bi koruetan. Aitona, Necocheako Euskal Etxearen sortzaileetako bat, berebiziko eragina izan duen pertsona izan da bere bizitzan, harengandik jaso baitzuen musikarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna. Harreman hori dela medio, Euskal Herrian etxean bezala sentitu izan da beti Julitxu, eta lur honi makina bat gauza zor dizkiola aitortu dio EuskalKultura.com-i, horien artean "bi seme, lagunak, mota guztietako esperientziak eta iraskapenak eta MUSIKA, letra larriz".
Gehiago irakurri...
2013/05/14

Dublinen da Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Asier Vallejo, Diasporaren Foro Globalean parte hartzeko. Gaur eta bihar egingo dira foroaren lan-saioak eta Vallejok zenbait lantegi eta elkarretaratzetan parte hartuko du. Foro hau AEBetan jaio bazen ere, mundura zabaldu da eta aurten Irlandak bilduko du Europako atala. Mintegia diasporako komunitateei zuzenduriko topagunea da eta diaspora eta sektore pribatu, erakunde publiko eta gizartearen artean harremanak sortzea du helburu.
Gehiago irakurri...
2013/05/14

General Acha-ko Euzko Txoko euskal etxea elkarte aktibo garrantzitsua da landa eremu honetako bizitzan. Errotutako ohiturari jarraituz, gauzatu berria du aurten ere Gral. Acha-ko Txahalaren Jai probintziala. 41. edizio honetan, ordea, lankidetza berezia eskuratu du, Macachingo Euzko Alkartasuna-ko dantzariek euskal dantza erakustaldia eskaini baitzuten festaren inaugurazioan, hogei bat laguneko ordezkaritza partaide, ondoren eguna konpartitzeko jaiaren esparruan. “Hurrengo urratsa gu Macachinera joatea izango da, bisita itzultzera” azaldu dio erakunde anfitrioiko lehendakari Osvaldo Videlak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/05/13

Euskal astea ospatu zen iragan maiatzaren 4tik 10era Hungariako Budapest eta Szeged hirietan, azken honetako unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatuta. Dantza eta musika izan ziren protagonista Euskal Astearen aurreneko bi egunetan, eta hungariarrek sena eta abilezia erakutsi zuten Dantza-plaza izeneko ekitaldi jendetsuetan. Ondoren, Szeged-eko Unibertsitatean egin ziren zine emanaldiek ere harrera beroa izan zuten.
Gehiago irakurri...
2013/05/13

Buenos Aires probintzia argentinarrean, Pilar-eko Eusko Etxeak aurrera darrai 2013ko ekitaldiekin, apirilaren 11ean bere Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilera gauzatuta, buruzagien berrikuntza martxoaren 24ean egindako Batzar Nagusian egin ostean. Elkarteak lehentasun ezarri zituen, besteak beste, bazkideen sustapena eta Euskara Tailerraren zabalkundea. Angel Urriticoechea buru duen Zuzendaritza berrituan partaide dira baita ere Carlos Mossier Ugaldebere, Lidia Etchart, Fabiana Urriticoechea, Marta Balbiani eta Oscar Iribarren.
Gehiago irakurri...
2013/05/13

Ekainaren 8 eta 9an burutuko da Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Dantzari Ohien Festa. Erakundeko kideak erabat murgilduta daude jadanik topaketaren antolakuntzan eta hori dela eta azken xehetasunak jakinarazi dizkiete ‘abarkak berriro janzteko prest’ dauden guztiei. Talde bakoitzak dantza bat aurkeztu ahal izango du eta talde bat osatzera iristen ez diren dantzariak beste euskal etxe bateko kideekin elkartu ahal izango dira jaian bertan. Ekintza guztietan parte hartzeko voucher-aren prezioa 350 pesokoa da (larunbateko otorduak eta hotela barne) eta erreserbak egiteko epea maiatzaren 31an amaituko da.
Gehiago irakurri...
2013/05/13

Hemezortzigarren edizioa bete du aurten Euskal Herrian bizi diren Euskal Venezuelarren urteroko Topaketa eta egunpasak, Simon Bolivar elkarteak deiturik. Ia ehun lagunek erantzun zioten deiari. Galdakaoko tabernetan poteotxo bat egin ostean, meza egin zen hildako lagunak gogoan, ondoren Elexaldeko Aretxondo jatetxean bazkaltzeko. EuskalKultura.com elkarretaratzeko lekuko izan zen.
Gehiago irakurri...
2013/05/10

Azken asteotan euskal poesiak mugak hautsi ditu eta munduko bi txoko urruneraino heldu da: Txekiako Brno hirira eta New Yorkera. Lehen kasuan, Brnoko Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatutako “Chansons d’amour, ilargi beterik gabeko gauak” poesia gauean entzun ahal izan dira euskarazko olerkiak. Bigarrenean, aldiz, Tere Irastortza idazlea New Yorken izan da PEN World Voices literatur jaialdian parte hartzen.
Gehiago irakurri...