2013/05/20

Mariann Vaczi antropologo hungariarrak Nevada-Renoko Unibertsitatean aurkeztu berri du “Sport, Nation, Gender: Soccer Culture among the Basques” tesia. Ikerketak Athletic taldearen filosofia aztertzen du, eta Vaczi urte eta erdi bizi izan da Bizkaiko hiriburuan, informazioa biltzeko. "Bilbora heldu nintzen eguna 2009ko Kopa finalaren bezpera izan zen. Liluratu egin ninduen hirian nabari zen energiak, gogoak eta ikusminak. Milaka lagun kalera atera zirenean talde galtzaileari ongi etorria egitera, orduan argi izan nuen hemen bazegoela zerbait txundigarria", azaldu dio ikerleak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/05/20

"No More Tour 2013" nazioarteko biraren baitan, bi kontzertu eskaini ditu Fermin Muguruzak Argentinan. Kontrakantxa banda lagun, Buenos Aireseko Vorterix Antzokian eta Cordobako Astral Aretoan aurkeztu da abeslari irundarra joan den ostegun eta ostiralean. Bi emanaldietan, hiri bakoitzeko musikariekin konpartitu zuen taula: Buenos Airesen, Malena D'Alesio eta ‘Todopoderoso Popular Marcial’ taldearekin; Cordoban, berriz, Baietz talde euskal argentinarrarekin. Bere lehenengo aurkezpenean hirian, "Cordoba erresistentzia gune bat" dela adierazi zuen musikari europarrak.
Gehiago irakurri...
2013/05/17

Historiaren Paraguaiko Akademiak 'Garaytarrak Kultura Paraguaitarrean' liburua, Raul Amaralek idatzia, baitaratuko du gaur arratsaldean Asuncion hiriburuan, bertako Jasone Euskal Etxeak antolaturik. Hector Izaguirre lehendakari duen euskal etxeak gonbidapena luzatu nahi izan die bere bazkide eta lagunei, eta oro har interesa izan dezakeen publikoari aurkezpen ekitaldira bertara daitezen, EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Gehiago irakurri...
2013/05/17

Iragan asteazkenean hasi ziren Liman Pasiotarren Ordenak Perun egin dituen 100 urteen ospakizunak. 1913. urtean heldu ziren lehen erlijioso pasiotarrak, eta, horien omenez, hainbat ekitaldi egingo dira herrialde honetan urtean zehar. Mendeurrena pregoi batekin abiatu zen, hiriburuko San Isidroko El Olivar kultur zentroan. Limako Arantzazuko Amaren Kofradiak eta Anaidiak ekitaldiotara batzeko asmoa agertu dute. Gaur meza emango da Peruko aurreneko pasiotar gotzainak izan ziren Monsinore Venancio Orbe Celestino Uriarte eta Monsinore Santos Iztueta Mendizabalen omenez.
Gehiago irakurri...
2013/05/17

Hiriaren urtemugarekin bat eginez, 'Ondare Tresarroyostarra' 2013 saria eman berri du Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak. Emanaldi honekin hamargarren ediziora iritsi da ekimena eta urtero bezala bizitza eredugarria izan duen herrikide bat nabarmendu da. Aurtengo hautatuak, gainera, harreman sakona du euskal etxearekin, izan ere fundatzaileetakoa izan baitzuen. Maria Teresa Urdampilletak diploma ez ezik, lore sorta eta pastel bat ere jaso zituen opari.
Gehiago irakurri...
2013/05/16

Bernard Etxepareren 'Linguae Vasconum Primitiae' (1545) liburuaren ingelesezko bertsioa elkarlanean argitaratu dute Reno-Nevadako Unibertsitateko 'Center for Basque Studies' (CBS) edo Euskal Ikasketa Zentruak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Aurkezpena Josune Ariztondo Bizkaiko Foru diputatuak eta CBSen Lagunen Elkarteko lehendakari Pello Salaburuk egin dute aste honetan Bilbon. Beñat Oyharcabal-en hitzaurrea eta Pello Salabururen aintzin-solasa dauka.
Gehiago irakurri...
2013/05/16

Eta iritsi da Jose Mendiagueren bost DVDak zozketatzeko eta oparitzeko eguna. Gogoratu DVDak Jean Bordaxarrek Diasporako bertsolari handia izan zen Jose Mendiagueri buruzko pastorala biltzen duela, Arrokiaga herri xiberotarreko biztanleek 2012ko udan emana, eta Aldudarrak Bideo-ko lagunek grabatua. EuskalKultura.com-ek zozketatu dituen bost bideoak, hona doaz: Euskal Herrira (1), Italiara (1) eta Argentinara (3). Irabazleen izenak, artikuluan. Zorionak eurei, eta oraingoan zorterik izan ez dutenei, ez larritu, egun gutxi barru aterako baitugu hurrengo zozketa, seguruenik askoren interesa piztuko duen liburu sorta!
Gehiago irakurri...
2013/05/16

Michael Barkham kanadiarraren izena euskaldunon ahotan dabil aste honetan, berak aurkitu baitu Ipar Ameriketako dokumentu zibil zaharrena: 1563an Ternuan hil zen Domingo de Luça arrantzale hondarribiarraren testamentua. Euskaldunenak ziren ere orain arte agertu diren beste bi testu zaharrenak: Juan Martinez de Larrume oriotarraren testamentua (1577koa) eta Joannes Echanizena, 1584 urtean idatzia. "Aurkikuntza hauek urrezko pepitak dira", aitortu dio Barkham-ek EuskalKultura.com-i; indusketa luze eta neketsuaren emaitza diren altxor historikoak, alegia.
Gehiago irakurri...
2013/05/16

15 urte betetzen direnean egiten den "15eko Festa" garrantzitsua da edozein pertsonaren bizitzan Latinamerikan. Saladillon, euskal komunitate osoarekin konpartitu nahi dute txaropen Euskal Etxeko lagunek euren erakundearen 15. urtemuga, eta afari erraldoi batekin ospatuko dute uztailaren 8an. Jaiaren programa erakargarria da oso eta EEak inguruko euskal etxeekin duen lotura estua islatuko du. Musika, Arrecifesko Maral Taldeak jarriko du, euskal eta argentinar kantuz. Dantzak, Cañuelasetik iritsiko dira Denak Bat-eko gazteekin. Egin itzazu erreserbak lehen bait lehen!
Gehiago irakurri...
2013/05/15

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitatean euskal gaiei buruzko hitzaldi sorta interesgarria entzuteko aukera izango da etzi, Comparative Iberian Studies Sinposium delako mintegiaren baitan. Hizlarien artean honakoak ariko dira: Viola Miglio, Diana Palenzuela, Begoña Echeverria eta Unai Nafarrate. Horiekin batera, Etxepare Euskal Institutuko Mari Jose Olaziregik “Iberian Studies Within/Beyond the Peninsula: The Current Situation and Desiderata” mintzaldia eskainiko du.
Gehiago irakurri...