2013/10/22

New Yorkeko Eusko Etxeak honako oharra helarazi digu azken egunotan Euskal Herriko eta Espainiako zenbait komunikabidetan agertu diren artikuluen inguruan, joan den igandean, urriaren 20an, hileroko batzarrean hizpide hartutakoa bildurik.
Gehiago irakurri...
2013/10/22

Ehun lagun baino gehiagok hartu zuten parte joan den larunbatean Euskaltzaleak-ek antolatutako Buenos Aireseko lehenengo Triki-poteoan. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasi zen eta giro berezia piztu zuen Argentinako hiriburuko bihotzean. Trikitixa, alboka eta panderoek lagunduta, euskal etxetik San Telmo auzo sakonera abiatu zen koadrila. Aipatzekoa da Eskoziako dultzainek, biolinak eta gitarrak ere jarri ziotela musika poteoari. Antolatzaileak poz-pozik daude esperientziarekin eta ez dute baztertzen Euskal Herriko ohitura Argentinan arruntago bihurtzeko ideiarik.
Gehiago irakurri...
2013/10/22

Vascosmexico taldea eta webgunea Mexikoko ehundaka euskaldunentzat eta euskaldunen ondorengoentzat ezinbesteko topagune birtuala bilakatu da azken hamar urteotan eta, halako balentria behar den bezala ospatzeko, urteurreneko festa handia egin zuten iragan larunbatean. Giroa aparta izan zen eta, aspaldiko lagun asko elkartzeko aitzakia izateaz gain, interneten ezagututako beste batzuk lehendabizikoz aurrez aurre ikusteko abagunea ere izan zen.
Gehiago irakurri...
2013/10/21

Asunciongo Euskal Etxeak bihar bertan abiatuko du aurtengo Euskal Astea eta datorren ostirala bitartean hainbat jarduera eta ekitaldi egingo ditu. Egitarauaren ardatz nagusienetakoa zinea da eta, ildo horretatik, honako lanak izango dira ikusgai: 'Gazta zati bat', 'Bertsolari' eta 'El método Arrieta' dokumentalak eta Kimuak programako hainbat film labur. Bestalde, euskal etxeak gogorarazi du euskara eta dantza ikastaroekin darraiela eta elkartearen egoitzan salgai daudela euskal gaiei buruzko zenbait liburu: euskal abizenak Paraguaien, eta Paraguaiko Garaytarrei eta Domingo de Iralari buruzkoak, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2013/10/21

San Juan probintzia argentinarreko Liburuaren eta Herri Kulturaren Azokaren bosgarren edizioaren leloa ‘Latinoamerikako Koloreak’ izan da aurten. Ildo horri eutsiz, ‘Los vascos en las independencias americanas’ (Euskaldunak eta Ameriketako independentziak) liburua aurkeztu zuen euskal gizataldeak bertan. Berri honekin batera, Eusko Etxeak eta Pio Baroja Liburutegiak euren tristura adierazi nahi dute erakundearen lagun zen Margarita Ferra de Bartol-en heriotza kari. Margarita Ferra de Bartol diputatu eta historialaria ‘Euskaldunen kokalekuak Argentinan. 1580-1810’ liburuko San Juan-i buruzko atalaren egilea zen.
Gehiago irakurri...
2013/10/18

Joan den ostiralean New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko ospakizun programak egun horretarako markatzen zuena iragarriz utzi genuen geure kronika, esan nahi baita ostegunean Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) diasporari buruzko mintegiaren azken egunarekin eta larunbatean ere Eusko Etxean egin zen NABOren neguko bilerarekin. Azken hau Urkullu lehendakariaren bisitarekin itxi zen bazkalostean. Argazki-kronika (III).
Gehiago irakurri...
2013/10/18

Iragan urriaren 9tik 13ra bitartean Frankfurteko Liburu Azokan izan ziren Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea, euskal liburugintza arloko azken argitalpenak ezagutzera emateko, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Horretarako, Etxeparek "10 Books from the Basque Country 2013" katalogoa eraman zuen azokara. Bertan jasotzen dira hamar euskal autoreren lanen pasarteak, gaztelaniara eta ingelesera itzulita. Argitalpen hau sarean jarri du Etxeparek, nahi duen orok irakur ahal dezan.
Gehiago irakurri...
2013/10/18

Ospakizuna bihar da, urriaren 19an, Argentinako Trenque Lauquen hirian. Urtero bezala, asmoa lagun arteko momentu goxoak pasatzea da, kalitate handiko janariaz eta aldi berean euskal folkloreaz disfrutatuz. Urdaiazpikoaren Jaia Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen ekimena da eta aurten, Jaiaren bosgarren edizioaren baitan, 'probintziaren interesekoa' izan da izendatua. Antolatzeko helburua herri mailan euskal festa handi bat finkatzea izan zen eta komunitatearen erantzunari begira, helburua ederki bete dela esan daiteke.
Gehiago irakurri...
2013/10/17

New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurrenaz hasia dugun argazki-kronikarekin jarraituz, joan den astelehenean, urriaren 14an, Bosgarren Hiribidean zehar euskaldunak partaide egin zen kabalkadari buruzko bigarren partearekin gatoz. Euskal zatiko partaide izan ziren: NYeko euskal etxeko kideak, Eusko Jaurlaritza, NABOko kideak, beste zenbait lekutatik etorritako euskaldunak --hala nola Quebec, Uruguai eta Paris-- eta Euskal Herrikoak, baita dantzari, musikari eta kantariak ere, ozeanoz bi aldeetakoak. Taldea St Patrick katedral aurretik igarotakoan, Josu Iriondo apezpikua atera zitzaien errezibitzera, Timothy Dolan hiriko kardinalarekin. Horren eta guztiaren irudiak, jarraian.
Gehiago irakurri...
2013/10/17

Caracaseko Eusko Etxeak lanean darrai, jo eta su, eta Jazoera albistari digitalaren bidez elkartean egin diren ekitaldien berri zabaldu du. Urriko ale honetan irailean zehar egin ziren ekitaldiak jaso ditu buletinak, esaterako San Antolin eguneko ospakizunak. Zineak ere tartea du oraingo honetan, Imanol Zubizarreta bazkideak Valdiaviako Zinemaldian (Txilen) eman zuen hitzaldiarekin eta Donostian saria jaso zuen "Pelo Malo" filmarekin. Horrez gain, azaroan Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidenteak Eusko Etxean emango duen mintzaldia ere iragarri du.
Gehiago irakurri...