2013/12/05

Euskararen Eguneko lehenengo ospakizunen oihartzuna zabalduz doa sare sozialetan. Esan dezagun Argentinako erakunde ugaritan hitzordua datorren asteburura pasatu dela, eta beste askotan joan den asteburura aurreratu edo abenduaren 3an bertan, San Frantzisko Xabier egunean, burutu zela. Mota askotako ekintzak, baina guztiek helburu berari eutsiz: euskaldunen hizkuntza omentzea. Hona ospakizun horietako batzuk, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Cordobako Gerora, Bahia Blancako Union Vasca, Puerto Madryngo Etorritakoengatik eta Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea euskal etxeetan, Argentinako Buenos Aires, Cordoba eta Chubut probintzietan.
Gehiago irakurri...
2013/12/04

Buenos Airesen 1944tik hona euskara bere ekinbideen ardatz izanik lanean gogor ari den Euskaltzaleak elkartea (euskaltegi eta gau-eskolatzat ere definitzen du bere burua) izan da Euskararen Nazioarteko Eguna kari Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen ENE Sariaren 2013ko jasotzailea. Aurtengo saridunaren izena atzo adierazi zuen erakunde deitzaileak eta oso ondo jasoa izan da Diasporako mundu euskaltzalean. Bistan denez, Euskaltzaleak elkartean ere bozkarioz hartu dute eta datorren larunbatean bestela ere ENE ospatzeko antolatuta zeukaten topaketa eta festan ospatuko dute, ezpainetan satisfazio irribarre handiagoz hain segur. Zorionak, Euskaltzaleak!
Gehiago irakurri...
2013/12/04

Hamar urte daramatza Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Saint Ouen auzoko egoitzan, eta tarte honetan bertako bizilagun eta elkarteekin lankidetza harreman sendoa lortu du. Iragan azaroaren 15etik hasita euskal etxeak ospakizun egitarau oparoa egin zuen urteurrena ospatzeko eta, elkarteko Maitane Larrondek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, giroa biziki ona izan zen. Ekitaldi deigarrienetako bat auzoaren 'bataioarena' izan zen: Saint Ouen-eko auzapezak, Jacquelin Rouillonek, euskal izena eman zion: Santuene, elkarteko kideek bozka bidez aukeratu zutena. Horrez gain, musikak, bertsoek, dantza ikuskizunak eta 250 lagun bildu zituen bazkariak osatu zuten urteurreneko besta. Zorionak Santueneko euskaldunei!
Gehiago irakurri...
2013/12/04

Zabalik dago jadanik Argentinan 2014ko Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea. Klaseak otsailaren 17tik 28ra izango dira, goiz eta arratsaldez eta, urtero bezala, gainditze agiria eskuratu nahi duenak idazlan bat aurkeztu ahal izango du. Irakasle gonbidatuek ere hartuko dute parte 2014ko UVV-n; gonbidatu berezi gisa, antolatzaileak Iñaki Perurena ekartzeko ahaleginetan ari dira. Ikastaro osoaren prezioa 200 peso dira (ikastaroak solteak, $100 peso bana). Izena emateko epea abenduaren 16an bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2013/12/03

Euskararen Eguna ospatzeko Azkue Fundazioak Mintzatu webgunean hobetu egin du eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide berri. Horrez gain webgunea smartohione sakelekoetan erabiltzeko aplikazioak ere garatu ditu. Hori guztia ospatzeko lehiaketa jarri du abian Mintzatuk: 100 eurotako diru txekea FNAC-en gastatzeko jasoko dute gaurtik hasi eta leku ezberdinetan kopuru gehien etiketatu, eta beraz, alkatetza gehien lortzen duen erabiltzaileak; eta lekuetan ezkutatuta dauden garaikur gehien lortzen duen erabiltzaileak. Zorte on eta gozatu!
Gehiago irakurri...
2013/12/03

Gaur, abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute euskaldunek, bai Euskal Herrian eta baita munduan zehar ere, Diasporako komunitateari esker. "Mundiala" leloa aukeratu du aurten Eusko Jaurlaritzak egun honetarako, eta zinez, gure hizkuntza aparta eta zoragarria izateaz gain, nazioartekoa ere badela erakusten ari dira egunotan euskaldunak, hainbat jai eta ekitaldi antolatuz. Jarraian, munduan zehar osteratxoa euskal etxeetako eta Euskal Herriko ekimenei segika: Berlin, Leipzig, Santiago, Salto, Reno, Valencia, Bartzelona, Madril...
Gehiago irakurri...
2013/12/03

‘Euskal Herrian euskaraz’ dio abesti tradizionalak baina esaldia, agian, zahartuta geratu da. Izan ere, XXI. mendean euskarak Europako Euskal Herriko mugak gainditu ditu eta munduko hainbat bazterretan entzun daiteke, Asiatik Amerikaraino. Fenomenoa, ordea, ez da egun batetik besterako gauza izan eta jende askoren engaiamendua behar izan du. Gaur egun, Politika Linguistikoaren arloan egindako programei, teknologia berriei eta, batez ere, hiztun, ikasle eta irakasleei esker, euskaraz ahal dugu hitz eta jolas egin Pirineo magaleko Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere. Argentinan, herrialde aitzindaria irakasleen trebakuntza programetan, urtero ospatzen dute euskal etxeek Euskararen Eguna, programa oparoekin.
Gehiago irakurri...
2013/12/02

Iragan azaroaren 25 eta 26an Madrilgo Complutense Unibertsitatea hizkuntzalari eta filologoen topagune bihurtu zen, Euskal Filologia sailak antolatutako Iberiar Penintsulako Eleaniztasunari buruzko Jardunaldiei esker. Lehen egunean portugalera izan zen ardatz, eta bigarrenean euskarak leku nabarmena izan zuen, Arantzazu Fernández Iglesiasek eta Karlos Cid Abasolok eskaini zituzten hitzaldiekin. Topaketaren aurkezlea Kike Amonarriz hizkuntzalari eta umorista izan zen. Amonarrizek "Tribuaren berbak" saioa aurkezten du ETB1-en eta Madrilgo egonaldia erreportaje berezia grabatu eta jardunaldietan erakusteko baliatu zuen.
Gehiago irakurri...
2013/12/02

Ezer gutxi falta da urte berrian sartzeko eta Hego Amerikako euskal etxe gehienak oporraldiaren aurreko azken ekintzak burutzen ari dira. Ez da hau izango Necocheako euskal etxearen kasua, ohiturari jarraiki ez baitu atsedenaldirik hartuko urtarrilean, San Sebastian Aste Nagusia ospatuko baitu ekitaldi andanarekin, aurten urtarrilaren 20tik 25era gehienbat. Euzko Etxeak Necocheara etortzeko gonbitea luzatzen die Argentina eta Diaspora osoko euskaldunei, oporrak bertan pasatu eta Donostiako danborradaz eta jai giroaz goza dezaten.
Gehiago irakurri...
2013/11/29

Abian da #mundiala egitasmoa eta traola hori munduan alderik alde dabil Twitter euskaraz erabiltzen duten milaka euskaltzaleri esker. Azaroaren 22an aurkeztu zenetik 15.000 bat lagunek bat egin dute kanpainarekin eta www.mundiala.net webguneko mapan ikus daiteke nondik bidali diren eta non jaso dituzten haien mezuak: Euskal Herria, Argentina, Uruguai, AEB... Zurea ere behar dugu, Diaspora euskalduna --eta #mundiala-- dela erakusteko!
Gehiago irakurri...