euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen eta munduko 35 hizkuntzaren arteko hiztegiak sarean, jaitsi edo kontsultatzeko moduan

2014/01/24

Euskara eta munduko 35 hizkuntzaren artean lokarri diren hiztegiak online kontsukltatu eta jaisteko aukera ematen duen Hiztegitxoak.org webgunearen azala Jakin nahi duzu euskarazko hitzak nola esaten diren ingelesez, italieraz, turkieraz, guaranieraz, kitxuaz, katalanez, errusieraz, txineraz edo beste hainbat hizkuntzez? Edo aukera eman nahi diezu hizkuntza horietako hiztunak izan daitezkeen zure lagun edo bisitariei euskarazko oinarrizko hiztegi bat ikas dezaten? Hori guztia eskaintzen du Hiztegitxoa.eu webguneak, inprimatzeko aukera ere barne, hizkuntza horietako 330 hitz erabilienei dagokienean. Bestetik, Kike Amonarrizi Sustatu.com-en irakurri diogunez, bada webgune europar bat, hitz bat ingelesez hautatu eta hitz horien kideak Europako hizkuntzetan ematen dituena, mapan, bakoitza mintzatua den eremu geografikoaren gainean.

Gehiago irakurri...


'Topaketa' datorren astelehenean Buenos Airesko Euskaltzaleak-en; elkarteak ENE Saria 2013 jasoko du

2014/01/23

Euskara klase bat Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, joan den azaroan. 1944tik darama Euskaltzaleak-ek euskara irakasten hiriburu argentinarrean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den abenduaren 3an adierazi zioten Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiari Eusko Ikaskuntzak 2013ko ENE Saria eman ziola. Orduan adierazitakoa, datorren astelehenean gauzatuko da, Buenos Airesko elkarteak sariaren adierazgarri den estatuatxoa jasoko baitu Kinku Zinkunegi 'Euskara Munduan'eko koordinatzailaren eskutik. Ekitaldiaren aurretik hitzaldia eskainiko du Zinkunegik euskara eta Diasporaz, eta ondoren 2014ko bere lehenengo 'topaketa' egingo du Euskaltzaleak-ek, bazkide, ikasle eta lagunak partaide.

Gehiago irakurri...


Tokyoko Euskal Etxeak 2013ren balioespen baikorra egin du, webgune berriaren abiaraztea azpimarratuz

2014/01/23

Sho Hagio Tokyoko Euskal Etxeak antolatu zuen hitzaldian hizlari (argazkia TokyokoEE) Euskal kulturak apurka apurka bere lekua bilatu du Japoniako hiriburuan, Tokyoko Euskal Etxearen jarduera eta ekimenei esker. Urte honetan zehar hainbat egitasmo burutu ditu elkarteak eta horien balioespen baikorra egin du Sho Hagio kideak, EuskalKultura.com-ekin solasean. Urteko ekimen nagusienetako bat elkartearen webgunearen berritzea eta berrabiaraztea izan da: Fukushimako ezbeharraren ostean bertan behera gelditu zen aurrekoa, baina urriaz geroztik sarean da berriz Tokyoko Euskal Etxearen gunea.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Zinemaldiak zine aretoetara jauzi egiteko sostengu kanpaina abian jarri du

2014/01/22

Euskal Herrian eginiko filmak, asko euskaraz, Bartzelonako zinematan ikusi nahi al dituzu? Bartzelonako Euskal Etxeak emango dizu horretarako aukera, urtero antolatzen duen Zinemaldiak pantaila handira jauzi egingo baitu aurten. Jaialdiaren arrakastak bultzatuta, antolatzaileek erabaki dute apustua egitea eta emanaldiak hiriko Girona zinematara ekartzea. Dena prest dago otsailaren 13tik 22ra Bartzelona euskal zinemagintzaren hiriburu bihurtzeko. Hala ere, euskal etxeak sostengu kanpaina jarri du abian, jaialdiak eragingo dituen gastuak ordaintzen laguntzeko, mikromezenazgo sistema baten bitartez. Lagundu ezazu, ahal duzun eran, eta sarrerak, opariak eta babesle estatusa lortu ahalko dituzu.

Gehiago irakurri...


Oxford Unibertsitateko Forum of Iberian Studies-en parte hartzeko lanak bidaltzeko epea irekita

2014/01/22

Oxfordeko Unibertsitatea Europako nagusienetakoa da Oxfordeko Unibertsitateak Iberiar ikasketen 16. edizioa beteko du datorren martxoan eta bigarrengoz euskarak leku berezia izango du bertan, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker. Antolakuntzak gonbitea luzatu die txostena aurkeztu nahi duten hizkuntzalari eta adituei, euren proposamenak bidal ditzaten hil honetako 31 baino lehen. Aurtengo gaia “Kultur eta hizkuntz aniztasuna Iberiar Penintsulan" izango da.

Gehiago irakurri...


Juan Itcea lehendakari ber hautatu dute Rodriguezko Eusko Aterpean; Raul Taretto, lehendakariorde

2014/01/22

Eusko Aterpea-ko lehendakari hautetsia, Juan Agustin Itcea (ezkerrean), 2013ko urtarrileko irudi batean, Mikel Ezkerrok Gral Rodriguezko euskal etxea hitzaldi bat emateko bisitatu zuelarik Buenos Aires probintziako General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxeak, euskal argentinar elkarte hau datozen bi urteotan gidatuko duten hautetsien zerrenda plazaratu berria du eta, adierazi duenez, Juan Itcea eta Raul Tarettok segituko dute agintaldi berrian lehendakari eta lehendakariorde, hurrenez hurren. Hautatutako zerrenda, bakarra izan zen aurkezten eta abenduaren 21ean aldarrikatu zituzten kargu berrietarako, estatutuek agindu bezala martxoaren 31ean karguratuko direlarik.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires-ek bertako euskaldunez kaleratutako liburua aurkeztuko da gaur eta aste honetan Euskal Herrian

2014/01/21

Euskaldunak Buenos Airesen liburuaren azala 'Vascos en Buenos Aires' (Euskaldunak Buenos Airesen) gaur arratsaldean aurkeztuko da Baionan, bihar asteazkena Donostian eta etzi, urtarrilaren 23a, Bilbon. Buenos Aires Hiriak abenduan argitara emana, liburua aurkezteko propio etorriak dira argentinar hiriburutik, Buenos Aires Hiri Autonomoko Giza Eskubide eta Kultura Aniztasun idazkariorde Claudio Avruj eta Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagola. Eurak, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejorekin batera, gauzatuko dute aurkezpena.

Gehiago irakurri...


Wroclaw hirian 3 egonaldi artistiko egiteko beka deitu dute Etxeparek eta Donostia 2016 Fundazioak

2014/01/21

Patxi Zubizarreta idazlea iazko ekainean Wroclawen izan zen, ilustrazio lantegi batean parte hartzen, Wroclaw 2016ko ekitaldien barruan (argazkia Amaia Dones) Arte eszeniko, musika, literatura, arte plastiko edo ikus-entzunezko sortzailea zara eta zure artea garatzeko leku, denbora eta inspirazio bila zabiltza? Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazioak horretarako aukera bikaina eskaintzen dizute, Wroclaw hirian hiru egonaldi artistiko egiteko deialdia egin baitute. Egonaldiak aurtengo ekainean edo uztailean egingo dira eta bakoitzak 2.000 euroko poltsa izango du (gehi bidaia, ostatu eta mantenu gastuak). Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 21ean itzuliko gara

2014/01/03

2013an zehar EuskalKultura.com egin dugun ekipoko Donostiako bulegoko lagunak: Noemi Rivera, Joseba Etxarri, Kelsey Tucker eta Begoña Miñaur. Mila esker mundu osotik laguntzaile zintzo izan zaretenei (argazkia BasqueTribune.com) Urtero garai honetan egiten duen bezala, EuskalKultura.com-ek urtarrileko lehenengo asteetan buletina eten eta barne-lanak egiten emango ditu datozen egunak. Gure erredakzio nagusia Donostian dagoenez, eta aurten San Sebastian eguna, urtarrilaren 20a, astelehena denez --jai-eguna Donostian-- urtarrilaren 21ean, asteartea, hasiko da iristen berriz ere buletina harpidedunen postontzietara. Bitartean, gure ohiko telefono eta posta helbideetan izango gaituzu lanean. Urte Berri On!

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com zozketa berria: musika eta komikiak eta Ipar eta Hego Ameriketako euskal liburuak

2014/01/02

Urte Berriarekin EuskalKultura.com-en zozketa berri baten tenorea ere heldu da. Oraingoan sariak bat baino gehiago dira: komikiak (ingelesez) Kanada eta AEB kostaldeetako euskal baleazaleen abenturez; Kaliforniakoak liburua (euskaraz), hainbat euskaldunek Kaliforniako historian utzitako arrastoez; Euskal Baserri Sukaldaritza liburua (gaztelaniaz), euskal-argentinar batek Argentinako euskaldunen etxeetan gorde den euskal sukaldaritza herrikoiaz; eta euskal musika, egungo folka, Bizkaiko Korrontzi taldeak ateratako azken CDaren eskutik. Parte hartzeko, aski duzu email bat bidaltzea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia