euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Javier Arriaga, Caracas: "Eusko Etxea bihotzean eta nire barruaren muinean daramat"

2014/04/24

Pedro Javier Arriaga Caracaseko Eusko Etxearen ekitaldi batean Hirurehun laguneko bazkarian, Pedro Javier Arriaga Aguirrek egoki ospatu zuen joan den asteburuan Aberri Eguna. Ez ordea Euskadin. Edo bai, "gure euskal etxea Euskal Herriko parte baita", diosku zalantza izpirik gabe. Pedro, Caracasen jaioa duela 47 urte, hiriburu venezuelarreko Eusko Etxeko lehendakaria da gaur egun. Euskal izpiritu sakon, eskuzabal eta engaiatu baten jabe, oraindik ume diren bgere bi alabei pasatu nahi lieke bizitzan hain garrantzitsua zaion euskaltasuna, baina ez hitzekin bakarrik, bere jardunbide koherentearekin baizik.

Gehiago irakurri...


Santa Cruzetik Cordobara, Argentinako euskal etxeek bat egin dute Aberri Eguneko ospakizunekin

2014/04/24

San Nicolaseko Euskal Etxeko Aberri Eguneko giroa, dnak lanean paella handiak prestatzen (argazkia Nanomade) Urteroko engaiamendu berarekin ospatu da 2014 honetan ere Aberri Eguna Argentinako hainbat euskal etxetan. Ekitaldiek bi helburu nagusi izan dituzte, alde batetik Euskal Aberria ospatzea; bestetik, hausnarketarako guneak sortu eta kontzientziatzea. Kari horretara, mota askotako proposamenak burutu ziren herrialdean zehar, festak eta sukaldaritza saioak eta baita hitzaldiak eta ikurrinaren presentzia bermatzeko ekimenak ere. Hona hemen orain arte gauzatu diren zenbait ekintzaren laburpena.

Gehiago irakurri...


Euskal-txiletar enpresari taldeak dohaintza egin dio Valparaisori sutearen kalteak konpontzeko

2014/04/24

Garapenerako Euskal-Txiletar Erakundeko Luis Basauri (ezkerrean) eta Valparaisoko alkate Jorge Castro (eskuinean), Eusko Jaurlaritzako Rafael Kutz-en begiradapean Garapenerako Euskal-Txiletar Erakundeak 20 milioi txiletar peso eman dizkio dohaintzan Valparaisori, hiriak berriki jasan duen sutearen kalteak konpontzen laguntzeko. Euskal jatorridun txiletar enpresarien osatzen dute elkartea, eta komunitate honek Valparaisorekin duen harreman berezia gogora ekarri du elkarteko presidente Luis Basaurik dohaintzaren aurkezpen ekitaldian; izan ere, hiri honetatik sartu ziren Txilen euskal emigrante asko 37ko gerraren ostean.

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazleak gaur aurkeztuko du Albanian "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria

2014/04/24

"Bilbao-New York-Bilbao" eleberriaren albanierazko itzulpenaren azala Albaniako hiriburuan, Tiranan, izango gaur Kirmen Uribe idazlea, bertako Nazioarteko Liburu eta Arteen Jaialdian parte hartzen. Ondarroarrak "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria aurkeztuko du bertan eta Albaniako hainbat komunikabideetan elkarrizketak egingo dizkiote. Uriberen lana iaz itzuli zuten albanierara eta Toena argitaletxeak plazaratu zuen. Honekin, dagoeneko hamalau hizkuntzetara itzulia izan da; besteak beste, bulgarieraz, serbokroazieraz, albanieraz, georgieraz eta errusieraz irakur daiteke.

Gehiago irakurri...


Olga Leiciagak lehendakari lekukoa Julio Markiewicz-i pasatu dio Corpus Christiko Eusko Etxean

2014/04/23

Euskal Festa iaz Corpusen. Ezker-eskuin, Cesar Arrondo, Olga Leiciaga eta Celeste Itatí Brizuela, Chapa i-ko (San Ignacio) Mbyá-guarani komunitateko ordezkari Txanda hartzea Corpus Christiko Eusko Etxean, Misiones Argentina iparraldeko probintzian. Olga Leiciaga, elkartea sortu eta bertako alma mater denak paperetako lehenengo lerroan egoteari utzi eta diruzainorde postutik segituko du lanean euskal etxean. Lekukoa erakundearen Biltzar Nagusiak aukeratutako Julio Nestor Markiewicz-ek hartuko dio, Ana Maria Macchi, lehendakariorde; Carlois Galatza, idazkari; Rocio Miranda, idazkari; Carmen Miranda, diruzain; eta Olga Leiciaga bera, batzordekide.

Gehiago irakurri...


Ikasleak aktore: sarean ikusgai dira Madrilgo Euskal Etxeko euskara ikasleen laburmetraiak

2014/04/23

"Sesamo auzoko txapeldunak" laburmetraia izan zen aurtengo lehiaketako irabazlea Madrilgo Euskal Etxeak sarean argitara eman ditu aurtengo Euskarazko Laburmetraien Lehiaketako bost lan finalistak. Elkarteko euskaltegiko ikasleek eginak dira lanak, eta lehiaketaren helburua ikasle hauei euskara testuinguru berri eta dinamiko batean lantzeko aukera ematea da. Lan irabazlea "Sesamo auzoko txapeldunak" izeneko laburmetraia izan zen. Lehiaketako epaimahaia ikusentzunezko eta euskara irakaskuntzako hiru adituk osatu zuten: Joxean Bengoetxea aktoreak, Xabier Iriondo ekoizleak eta HABEko teknikari Kinku Zinkunegik.

Gehiago irakurri...


Presencia Vasca saioak eta Urrundik elkarteak euren urtemugak ospatu dituzte Ricardo Basterra lagun

2014/04/23

Urrundik Elkartearen eta 'Presencia Vasca' irratsaioaren urteurrenak ospatu zituzten paranatarrek (argazkiaEE) Bere agintaldia bukatzen ari den Ricardo Basterra FEVAko lehendakaria Parana hirira bertaratua da Urrundik euskal elkarteko kideekin instituzioaren 14. urteurrena ospatzera. Jaiaren baitan, duela 24 urte Paranatik emititzen den Presencia Vasca saioaren urtebetetzea ere ospatu zuten paranatarrek. Gonbidatuen artean irratsaioan kolaboratzaile den Mikel Ezkerroren presentzia aipa daiteke. Urtemugako bazkaria berandu arte luzatu zen, lagun eta familia giroan.

Gehiago irakurri...


Indarberrituta, Kubako euskal komunitateak Aberri Eguna ospatu zuen asteburuan Habanan

2014/04/22

Ray Fernandez kantari kubatarrak kontzertua eskaini zuen Habanako Aberri Eguneko festan (argazkia Goitia) Asteburuan zehar luzatu zen jai egitarau oparo batekin ospatu zuen Kubako euskal komunitateak Aberri Eguna. Asociación Vasco Navarra de Beneficencia eta AthletiKuba elkarteak buru, ia 300 lagun bildu ziren ekitaldi desberdinetara. Antolatzaileen aburuz, erantzun on hori "Kubako euskal komunitatearen indarberritzearen seinalea da; aurrean erronka eta arazo larriak izanagatik, bere indarra eta kemena erakusten ari da euskaldunen taldea". Igandeko Aberri Eguneko bazkari eta jaiaren berria Kubako telebistako albistegiraino heldu zen.

Gehiago irakurri...


11. urteurrena bete eta Guregandik 9 urtekaria aurkeztu du Lapridan Arturo Campion Ikasguneak

2014/04/22

Arturo Campion Euskal Ikasketako Guneko kideak 'Guregandik'en aurkezpenean (argazkiaEE) Programa oparo batekin ospatu zuen Argentinako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasguneak bere 11. bilkura nagusia. Izan ere, eta ohi bezala, urtemugaren baitan egin zuten Ikasguneko arduradunek urteroko bilera 2013ko jardueren balantzea egite aldera. Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxearen egoitzan gauzatu ekitaldian, barne lanak ez ezik, komunitateari begirako hitzaldi bat eta ‘Guregandik’ urtekariaren 9. edizioaren aurkezpena ere burutu zituzten elkarteko lagunek.

Gehiago irakurri...


FEVAren agiria: "Ezinbestekoa da Aberri Eguna abertzaleok, garenaren lekukotasuna eman dezagun"

2014/04/17

Aberri Eguna munduko euskal etxeetan gehien ospatzen den urteko hitzorduetakoa da. Irudian, 2014ko Aberri Eguneko elkarretaratze dei eta afixa Londresko Euskal Etxeak, London Basque Society-k egina Argentinako euskal etxeen bilgarri den FEVA (Federación de Entidades Vasco Argentinas edo Euskal Argentinar Erakundeen Federazioa) elkarteak agiria plazaratu eta helarazi digu Aberri Eguna 2014 dela-eta, deia luzatuz federazioko kide dituen euskal etxeei eta herrialdeko euskaldun guztiei zorionak emanez urte berri batez urteroko euskal festa hau iritsi delako eta euskaldunak eta euskaldunen lagunak oro gonbidatuz "behar bezala" ospa dezaten, "ezinbestekoa baita Aberri Eguna, abertzaleok, garenaren lekukotasuna eman" eta "gure nortasuna adieraz dezagun".

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia