euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aurreikuspen guztiak hautsiz, 150.000 lagun bildu ziren EHn eta Diasporan Gure Esku Dagoren giza-katean

2014/06/09

New Yorkeko euskal komunitateko kideak Brooklyngo Zubiaren azpiko gunean bildu ziren (argazkia GariUdabe) Egun historikoa izan zen atzokoa Euskal Herrian, 150.000 lagunek eskua eman eta Durangotik Iruñearako bidea bete baitzuten euskaldunen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-kate batekin. Antolatzaileen aurreikuspenak hirukoiztu egin zituzten partehartzaileek eta Diasporan ere babes zabala jaso du ekimenak. Hemen dituzuen dagoeneko geurera heldu diren munduko euskaldunen ekimenen zenbait irudi eta bideo: New York, Necochea, Coronel Pringles, Chascomus...

Gehiago irakurri...


Euskal jatorriko Manuel de Sumaya mexikarraren lanak joko dira etzi Buenos Airesen Euskal Echea eskolan

2014/06/09

Euskal Echea-n burututako maiatzeko kontzertuaren irudia. Errezitalaren aurretik, Mario Videla musikariak azalpen batzuk eskaini zituen Maiatzean hasi da aurten Buenos Airesko Euskal Echea Institutuko elizan erakundearen 2014ko kontzertu klasikoen zikloa. Errezitalen programa azaro arte luzatuko da eta bigarren emanaldia etzi burutuko da La rosa púrpura del Plata taldearen eskutik. Errenazimendu eta Barrokoko musikan adituak diren artistek Manuel de Sumaya konpositore mexikarraren obrak joko dituzte, batzuk gainera, inoiz entzungabeak Argentinako publikoarentzat. Hitzordurako gonbitea, ekainaren 11an, komunitate osoari dago zuzenduta, sarrera librea eta doakoa.

Gehiago irakurri...


Euskal venezuelar komunitatea: Jon Bengoa Renteria hil da tupustean Caracasen; Josu Calvo zendu da

2014/06/06

Jon Bengoa, artxiboko argazki batean. Tupustean hil da 53 urte zituela Caracasen (argazkia Amaya Zenarutzabeitia) Caracasko euskal komunitatetik dator berria, tupustean hil baita hiriburu venezuelarrean Jon Bengoa Renteria, dirudienez burmuineko aneurisma batek jota. Jon, Jose Maria Bengoa eta Amaia Renteriaren semea zen, Igone San Sebastian zeukan emaztea eta Eneko eta Naiaren aita zen, baita, besteak beste, Jaurlaritzako Osasun sailburu ohi Rafael engoa Rentreriaren anaia ere. Berri lazgarriak Venezuelako euskal komunitatea eta Euskadiko euskal-venezuelar ingurua hunkitu ditu. Caracastik, beste heriotz baten berri ere dakarkigu Jazoerak, Josu Calvorena.

Gehiago irakurri...


Aitzol Lasa matematikalari nafarrak irabazi du Nekatoenea etxearen idazle-beka

2014/06/06

Aitzol Lasa,  Aintzane Lasarte (IAEZI) eta Pantxoa Etchegoin (EKE) antolatzaileekin Literatura egonaldia da, baina oraingo honetan zientzilari batek irabazi du, bitxia badirudi ere. Aitzol Lasa matematikalari nafarrak proposamen berezia aurkeztu zuen bekaren laugarren edizio honetan, letrak eta zientziak uztartzea, eta berarentzat izan da Nekatoenea etxean proposatutako lana gauzatzeko hilabeteko idazle-egonaldia. Beka aurtengo urriaren 6an hasi eta azaroaren 2a arte iraganen da.

Gehiago irakurri...


Euskal etxea etortzeke, Pigüé-ko euskaldunek euskal edukiko buletinak banatzen dituzte hileroko topaketetan

2014/06/06

Pigüé-ko euskal gizataldea iazko hiriaren urteurreko kabalkadan. Argazkian Agustin eta Analuz, euskaldunen berbilobak Lehenengo urratsa emanda, taldea sendotzeko helburua jarri dio bere buruari Buenos Aires probintziako Pigüe herriko euskal gizataldeak. Hilean behin gauzatzen dituzten afariez aparte, buletin txiki bat ere prestatzen dute elkarretaratzeetan banatu eta arbasoen herria eta historia hobeto ezagutzeko. Afariak hiriko ‘Cafe-Resto Navarra’ jatetxean egiten dira, hilabete bakoitzeko hirugarren astelehenean eta datorrenean, ekainaren 17koan, euskal zinea ere eskainiko zaie gonbidatuei.

Gehiago irakurri...


Igandean 18 urte beteko ditu Toki Eder EEak eta Munduko Futbol Txapelketa ikustera gonbidatzen du

2014/06/06

Toki Eder-eko 17. urtebetetzeko jaiaren irudia (argazkiaEE) Igandean bere 18. urtemuga ospatuko du Buenos Aires probintziako Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeak, hiriko alkate Carlos Urquiaga ere tartean, eta Gure Esku Dago dinamikaren aldeko bideo bat egingo dutela iragarri dute antolatzaileek. Honekin batera, euskal etxetik jakinarazten dute Brasilgo Munduko Futbol Txapelketako partidak emango direla euskal etxean pantaila erraldoian: “lagun artean ikusi nahi dituenak Toki Eder-en ikus ditzake, kantina zerbitzuko etekinak, dantza taldearentzat izango dira”, gonbidatu dute erakundetik.

Gehiago irakurri...


Gure Esku Dago ekimenaren giza katea Diasporaraino heldu da: London, Buenos Aires, New York, Mexiko, Santiago...

2014/06/05

"Buenos Aires Celebra el País Vasco" jaialdiaren baitan hasi ziren dagoeneko Gure Esku Dagoren aldeko ekintzak Argentinako euskaldunen artean (argazkia EuskalKultura.com) Igande honetan giza kate bat osatuko dute ia 50.000 euskaldunek, Durangotik Iruñaraino, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Gure Esku Dago herri ekimenak antolatu du giza-katea, eta Diasporatik asko eta asko dira bere babesa agertuko dioten euskal etxe eta elkarteak. Bihar bertan hasiko dira ekitaldian, esaterako Buenos Airesen Euskaltzaleak-ek egingo duten gizakatearekin. Igandean Londres, New York, San Frantzisko, Boise, Txileko Santiago, Montevideo eta Mexiko bilduko dira, besteak beste.

Gehiago irakurri...


‘Becoming Basque’ aurkeztuko dute bihar Boisen, gogoeta liburua bertako euskal iraganaz eta etorkizunaz

2014/06/05

Becoming Basque liburuaren azala Boise State University-n (Idaho, AEB) Idahoko historia eta politika ikertzen duen sailak liburu berria aurkeztuko du bihar: ‘Becoming Basque: Ethnic Heritage of Boise’s Grove Street’ (Euskaldun bihurtzen: Boiseko Grove kaleko oinordetza etnikoa). Idahoko hiriburuaren erradiografia etnikoa egiten du ikerlanak, gaur egungo gizartea osatzen dutenen jatorri anitzak kontutan hartuta, baina euskaldunenengan modu berezian zentratuz.

Gehiago irakurri...


Esku Pilota eta Xare eskolak sortzeko proiektu bat bultzatuko du FEVAk Argentinako euskal etxeetan

2014/06/05

Argentinan iaz jokatu zen 'Copa del Rio - Balda' lehiaketaren irudia Proiektua Chascomuseko Zingirako Euskaldunak eta Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeetako pilota eskolen baitan sortu da eta helburu bikoitza du: Esku Pilota eta Xare modalitateak irakasteko eskolak sortzea euskal etxeetan eta, honi lotuta, kirolari esker, euskal kultura zabaltzea. FEVAko kirol sailak kudeatuko du proiektua eta aktibitate hau euren ekintzen eskaintzan sartu nahi duten euskal etxeei dago zuzenduta.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Legebiltzarra gaur euskal bake prozesuaren alde, Bakearen aldeko Aldarrikapena irakurriz

2014/06/05

Uruguaiko Parlamentua Gaur osteguna, ekainaren 5ean, "Uruguai Euskal Herriko Bakearen Alde" elkarretaratzea egingo da Uruguaiko Parmentuan, Montevideoko Euskal Erria euskal etxeak bultzaturik, ganbera legegilearekin batera. Hizlari izango dira Ordezkari-Ganberako lehendakaria, Uruguaiko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Lucia Topolansky senadorea, Julio Mª Sanguinetti lehendakari ohia, Nazioarteko Kontaktu Taldeko kide den Alberto Spectorowsky eta, Lokarriren izenean, Paul Rios koordinatzailea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia