2014/06/19

Iragan igandean Oskar Alegria zuzendariaren "Emak Bakia Etxea" ikusgai izan zen Brooklyngo "Rooftop Films" zine sailaren baitan. Emanaldia berezia izan zen oso, eraikin baten teilatuko zabaltzan, izarren argipean. Ikusle asko bildu zituen dokumentalak, nahiz eta, eguraldi txarra medio, emanaldia ostiraletik igandera atzeratu behar izan zen. New Yorkeko euskaldun talde bat ere bertaratu zen, Oskar Alegria zuzendariak EuskalKultura.com-i agertu dionez. "Baina beti gertatzen da honela, egon naizen leku ia guztietan beti agertu da euskaldun talde bat: Vancouverren, Shanghain, Tetuanen edo Telluriden...", azaldu du zinemagile iruinsemeak.
Gehiago irakurri...
2014/06/19

Presazko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle hautatzeko. Bata, Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz unibertsitatean 2014-2015 ikasturtean ariko da, eta bestea, Birminghameko Unibertsitatean, ikasturte berean. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean honakoak: Poznanerako C1 ingeles maila eta ahal dala poloniera ezagutzea, eta Birminghamerako C2 ingeles titulua. Hautagaitzak lehenbailehen aurkeztu behar dira Etxepare Euskal Institutuan.
Gehiago irakurri...
2014/06/19

Ekitaldia gaueko 9etan hasiko da eta estreinatuko den filma, arrakasta handia izaten ari den Emilio Martinez-Lazaro zuzendariaren ‘Ocho Apellidos Vascos’ (Zortzi euskal abizen) pelikula. Emanaldiaren baitan, hotzari aurre egiteko oso afari aproposa eskainiko dute Rio Negro probintziako Gure Etxea-ko lagunek, neguko solstizioaren bezperan. Sarrerak 100 peso balio ditu eta instituzioaren egoitzan bertan erosi ahal izango da.
Gehiago irakurri...
2014/06/18

Ostegun honetan abiatuko da Ipar Ameriketara Pedro Oiarzabal historialaria eta abuztuaren 20a bitartean ikastaroak eskainiko ditu, AEB eta Kanadan bertako ahozko euskal historia gordetzeko 'Oroimen Bizia' ekimenaren barne. Ikastaroetan, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak “Diasporako adinekoei kalitatezko elkarrizketak egiten irakatsiko die parte hartzaileei, NABOk, Jaurlaritzak, Etxepare Institutuak eta Nevada eta Deustuko Unibertsitateek bultzatzen duten programaren honen baitan”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Valerie Arrechea NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteko lehendakariak.
Gehiago irakurri...
2014/06/18

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren seigarren edizioan parte hartzeko epea luzatu egin du eta orain uztailaren 15era arte bidali ahal izango dituzte euren lanak parte-hartzaileek. Honekin batera, irabazleen izenen plazaratzea ere atzeratuko da eta sari emanaldia abuztuaren 16an burutuko da euskal etxeak urtero antolatu ohi duen Euskal Kultur Jaian.
Gehiago irakurri...
2014/06/18

Euskal Herrian gertatu zen bezala, Diasporan ere aurreikuspenak gainditu egin zituen Gure Esku Dago ekimenak eta munduko euskaldun asko eta askok bat egin zuten bere aldarriarekin. Egunak pasa arren geurera ekitaldi desberdinek bideoak eta argazkiak heltzen jarraitu dute eta ondoko artikulu honetan laburbildu ditugu batzuk. Londresen, Dublinen, Berlinen, Sydney-en, Mexikon eta munduko beste zenbait tokietan Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela esan zuten Diasporako euskaldunek!
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Pozik zeuden Habanako euskal etxeko buruzagiak. Eguraldi txarrari aurre eginez eta futboleko mundu-txapelketaren saioen gainetik jende kopuru polita bildu zuten joan den ostegunean, ekainaren 12an, "Euskararen egoera Euskadin eta munduan" izenpean HABEko teknikari eta Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eman zuen hitzaldira. Hori, uhartean euskara eskolak indartzekotan diren testuinguruan.
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Estudio Lofft San Ángel arte galeriak zazpi euskal sortzaileen lana aurkeztuko du DFn, “Euskal Dirdira Mexikon: Resplandor Vasco en México” izenburupean. Bertan bildu diren artistek Oteiza eta Chillida buru izan zuten "euskal eskola" ospetsuaren eraginpean hazi dira, baina ondare hori gaur egungo konplexutasunera egokitu beharra izan dute. Erakusketa osatzen duten artistak honakoak dira: Fernando Biderbost, Aitor Etxebarria, Naia del Castillo, Fernando eta Vicente Roscubas anaiak, Luis Candaudap eta Gorka Larrañaga. Azken biak Mexikon bizi dira eta erakusketaren antolatzaileak izan dira.
Gehiago irakurri...
2014/06/17
Euskara lokarri, egun jolasgarri eta dibertigarria pasatzea dauka helburu. Hogeita hamar bat lagun batu zituen, ekainaren 7an, ‘Korrika Fun Run’ legez bataiatu duten euskararen aldeko aldarrian, Mountain Home-n (Idaho, AEB). Gazte eta heldu, emakume eta gizon, “giro onean” egin zuten 5 kilometroko ibilbidea (3,1 milia), Goisalde Jausorok Euskalkultura.com-i azaldu dionez. Jausoro antolakuntzan laguntzen aritu zen.
Gehiago irakurri...
2014/06/17

Bazkaria bertako La Positiva izeneko jatetxean izango da, ordu batetik aurrera, urtean zehar burutuko den egitarau oparo baten barruan. Izan ere, gonbite honekin batera, euskal kulturari buruzko hitzaldien zikloaren berri eta hiriko beste hainbat erakunderekin antolatuko dituen ekimenena ere jakinarazi du 2009ko ekainean sortutako taldeak. Ospakizunean “San Miguel aldean euskal kultura sustatu eta Euskal Herriko balioak sendotzeko engaiamendua” berrituko dute Askatasunaren Bidea-ko kideek.
Gehiago irakurri...