euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zeinu hizkuntza ikasiko dute uda honetan Boiseko Ikastolan izena ematen duten haurrek

2014/06/30

Haurrak, Boiseko Ikastolan jolasten eta ikasten (argazkia Boiseko Ikastola) Mara Davis Boiseko Ikastolako zuzendariak Euskalkultura.com-i adierazi dionez, zeinu hizkuntza irakatsiko diete, uda honetan zehar, Idahoko hiriburuko haur-eskolan diharduten umeei. “Udako programak bereziak izaten dira beti, hezkuntzan zentratzen garelako baina modu bereziki entretenigarrietan”, azaldu du Berriatun erro sendoak dauzkan boisetar irakasle euskal-amerikarrak.

Gehiago irakurri...


Gasteizko Olabide Ikastolako 10 ikasle Boisen dira bertako Bishop Kelly Ikastetxekoekin trukean

2014/06/27

Hamar gazte gasteiztarrak euren kide boisetarrekin, Boiseko Euskal Museora egindako bisitan Ekainaren 21etik Gasteizko Olabide Ikastolako hamar gazte Estatu Batuetako Boisen dira, Idahoko hiriburuko Bishop Kelly Ikastetxeko ikasleekin burutzen ari diren trukean. Ikasle gasteiztarrek hiru aste igaroko dituzte Boisen eta ondoren Boiseko ikasleak izango dira Gasteiza joango direnak. Aurten, Ibon Portularrume irakaslea boiseratu da ikasle euskaldunekin, orain urte batzuk Necocheako (Argentina) Ikastolan egonaldia egindako berbera. Dagoeneko Dave Bieter alkate boisetarrak errezibitu ditu trukean diren hamar gazte gasteiztarrak.

Gehiago irakurri...


Programa osagarri bat lagun ireki da Ipar Argentinako Posadas-en 'Euskaldunen Argentina' erakusketa

2014/06/27

"Euskaldunen Argentina" erakusketaren inugurazioa, Posadasen (argazkia '6 Digital' Egunkaria) Argentina eta euskaldunak polito lotzen dituen erakusketarekin batera, hitzaldi programa oparoa eta euskal zinea eskainiko zaizkie hiriko Legebiltzarreko ‘Salón de las Dos Constituciones’ aretora bertaratzen diren lagunei. Argazki erakusketa osatzen duten panelak uztail osoan egongo dira bertan ikusgai, sarrera libre eta doakoa. Erakusketa, Ospitalea, Euskal Kultur Erakundea eta Euskal Argentina elkarteei zor zaie, hona ekartzearen babesle Frantziako Enbaxada, Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxea, Ekologia Ministerioa eta Probintziako ordezkarien Ganbara izan direlarik. Bestalde, gomitea luzatu du euskal etxeak datorren astelehenerako, bere euskal zine zikloko azken saiorako: Sukalde Kontuak filma emango dute.

Gehiago irakurri...


Brasilgo euskal komunitatea eta nazioarteko adituak bilduko ditu Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketak

2014/06/27

Mintegiaren afitxa Uztailaren 4 eta 5ean egingo da Pelotas hirian Brasilgo 1go Euskal Kultura Topaketa, Rio Grande do Sul Euskal Etxeak antolatuta. Mintegiak Brasilgo euskal komunitatearen babes zabala lortu du eta nazioarteko hainbat adituen parte hartzea ere izango du, tartean Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia (Lehendakari Agirre Center-en ordezkari) eta Argentinako euskal komunitateko kide Cesar Arrondo (La Platako Unibertsitatea) eta Jorge Beramendi (Juan de Garay Fundazioa).

Gehiago irakurri...


San Fermin ospatuko du Zazpiak Bat Vancouverreko Euskal Etxeak, Hume Parkean, uztailaren 5ean

2014/06/27

Giro jatorrean ospatu ohi dute San Fermin Vancouverreko euskaldunek, Hume Parkean gehienetan (Britaniar Kolunbiako Euskal Etxea) Vancouverreko Euskal Etxeak, Kanadako Britainiar Kolunbian, badu dagoeneko zehaztua noiz eta non ospatuko duen aurtengo San Fermin jaia. Uztailaren 5ean izango da, 13:00etan hasita, Hume Park-en. Marmitakoa, txorizoa, eta patata-tortilla ogitartekoak izango dituzte jateko. “Zuriz eta gorriz eta zapi gorriarekin jantzita etorri ohi da jendea”, esan dio Elena Sommer-ek, Euskal Etxeko presidenteak, Euskalkultura.com-i. “Zapiarena nahitaezkoa da, ia”, gehitu du, irri artean.

Gehiago irakurri...


Sol Yañez: "El Salvador herrialde ederra da, bertako jendearen esperantzarekin identifikatzen naiz"

2014/06/26

Sol Yanez sikologo eta pedagogo donostiarra irakasle da El Salvadorreko UCA Unibertsitatean eta aditua da giza eskubideen urraketa biktimen laguntzan (argazkia EuskalKultura.com) Badira markatzen duten esperientzia eta errealitateak, haiek ezagutzeak ordura artekoa eta haien ondokoa markatzen dutenak eta segitzeko bide bat ere marka dezaketenak. Hori gertatu zitzaion segfuruenik Sol Yañez donostiarrari. Psikologia eta Pedagokian EHUn lizentziatua, 2001eko egun batean UCAra heldu zen, Universidad Centroamericana-ra, El Salvadorren, ikastaro batzuk ematera. Eta geroztik jendea eta herrialdea utzi ezinik dabil.

Gehiago irakurri...


"Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde" ekimenean parte hartzeko deia egin dute Buenos Airesen

2014/06/26

Ekainaren 5ean Uruguaiko Legebiltzarran egindako "Uruguai Euskal Herriko Bakearen Alde" elkarretaratzea Ekitaldi publikoa azarorako iragarri da, Buenos Aires hiriburuan, helburu jakin batekin: “Euskal Bake Prozesua bultzatzea eta ondorioz, horren bidez, arazo politikoa konpontzea”. 2010ean Mexikon eta aurtengo ekainaren 5ean Uruguaiko Parlamentuan burututako elkarretaratzeak eredu hartuz, Argentinakoan ere izen handiko pertsonaia publikoek parte hartzea aurreikusi da, politika, artea, kirola, hezkuntza eta beste zenbait arlokoek eta baita erakundeek eta euskal gizataldeko ordezkariek ere.

Gehiago irakurri...


Txileko Colectividad Vasca euskal etxeak kantari eta Pintxo Lehiaketa eratuz ospatu du bere 7. urteurrena

2014/06/25

Txileko Colectividad Vasca (Euskal Gizataldea) euskal etxeak bere 7. urteurrena kari antolatutako Pintxo Lehiaketako irabazleak: Aitor Riquelme eta Alejandra Negrete (argazkiaEE) Colectividad Vasca de Chile izeneko euskal etxeak joan den igandean ospatu du bere 7. urteurrena, ospatu ere egoitza duen Las Condes-ko Estadio Español erakundean, bertako Reyes Catolicos aretoan egindako Pintxo Lehiaketa medio. "Pintxo apartak dastatu ditugu eta musika tradizionala, dantzak eta poz handia partekatu dugu, Txileko Colectividad Vascako bazkide eta lagun asko partaide", adierazi dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Rossana Arza Pizarrok.

Gehiago irakurri...


Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal saridun Lapridako Euskal Etxearen 11. Lehiaketan

2014/06/25

Zortzi liburu hauek izan dira Lehiaketan parte hartu eta zuzen erantzun dutenentzako saria, zortzi liburu, zortzi sari (argazkiaEE) Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, joan den igandean eginiko ekitaldian egin zuen zozketa, bere 11. Lehiaketako sariak --zortzi liburu, beste hainbeste irabazlerentzat-- nori banatu erabakitzeko. Izan ere, 226 pertsonak zuzen erantzun dute galdetegia, horietarik 153 haurrak, 42 gazteak eta 31 helduak. Sarituen artean, Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Zuzeneko euskal musikak kitzikatu ditu garrak Las Herasko Zazpirak Bat EEaren San Juan Gauean

2014/06/25

San Juan Gauean, kalejiran joan ziren Gral. Las Herasko euskal etxeko kideak sorginari sua ematera (argazkiaEE) Joan den larunbatean ospatu dute San Juan Gaua Buenos Aires probintziako Gral. Las Heraseko Zazpirak Bat-ek. Zeremonian su handia piztu eta sugarretan sorgin itxurako panpina erre zuten euskal etxeko lagunek. Ekitaldia tren geltokiaren ondoko lur esparruan burutu zen eta bertara joan ziren kalejiran, dantzariak, erraldoiak eta buruhandiak, trikitixa eta panderoaren erritmoari jarraituz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia